Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atomiko 1 izond atomoari dagokiona; energiez mintzatuz, atomoaren desintegrazioaren bidez lortzen dena.

Unibertsoaren egituraren hiru teoria zientifikoak hauek dira: molekularra, korpuskularra eta atomikoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 203. orr.

Gizartea sorgailuen, motor elektriko eta turbinen mendean, erreaktore atomikoen eta erreakzio termonuklearren mendean sartu da.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 51. orr.

Arma atomikoak erabiliz egingo al dugu gerra? -galdetuko du norbaitek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 117. orr.

Hirugarren mundu-gerra batean, arma atomiko edo bakteriologikoekin, ezinezkoa zirudien Heriotzaren aingeruak ez ikustea gizakiaren lurreko habitat-eko gordeleku eta zokoak, duela oso gutxi arte edo erakargarritasun gutxikoak edo iristezinak edota biak zirenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 351. orr.

Eta, egia erran, II. Mundu Gerla arma atomiko berriei esker irabazi berri zelarik eta indar militar beldurgarri horien orekari zor omen geniolarik botereen arteko bakea, nehor gutik zuen indarkeriaren bidea garbiki gaitzesten.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 42. orr.

Izan ere, gerra hotzaren garaian estatubatuarrek base itzela eraiki zuten Groenlandiako iparraldean, misil atomiko, berrogei metro altuerako irrati antena erraldoi eta gainerako infernuko tresna guztiekin Energia atomikoa, bonbena zein zentralena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 176. orr.

Bonba atomikoa gizakiaren eskuetan jartzean, gerra deuseztera behartuko zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 392. orr.

Horregatik irrikatu zuten hainbeste -orain marmarka zebiltzan guztiek!- bonba atomikoa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 13. orr.

Pentsatzen zuten mendi harkaitz-lerro handiekikoak zulatzeko bonba atomikoa erabiliko zutela, behar bazen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.

Gizakiaren lehenbiziko eztanda nuklearraren lekuko eta sortzaile, Robertek estu aztertu zuen hamaika kilometroko onddo atomikoa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 17. orr.

Werner energia atomikoaren erabilpen militarren inguruan jardun zitzaidan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 200. orr.

Etorkizunak ikusiko gaitu materia aldatzen eta osagai berriak sortzen, ingeniaritza atomikoari esker.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 49. orr.

Jakintsuek diotenez, erabateko gudu atomikoa izango balitz, ugaz-tun guztiak galduko lirateke, bat bakarra izan ezik: arratoia.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 170. orr.

Obratik kanpora dagoela uste badu, termino atomikoetan pentsatzen ariko da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 16. orr.

Poesiaren izaera, beste edozein gauzarena bezala, atomikoa da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 16. orr.

2 arma atomiko

Horretan Mendebaldeko europar herriek zer esanik izan gabe, errusiarren arma atomikoak buru gainera ekarriko ote zizkien.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 379. orr.

Eta, egia erran, II. Mundu Gerla arma atomiko berriei esker irabazi berri zelarik eta indar militar beldurgarri horien orekari zor omen geniolarik botereen arteko bakea, nehor gutik zuen indarkeriaren bidea garbiki gaitzesten.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 42. orr.

- Arma atomikoak erabiliz egingo al dugu gerra? -galdetuko du norbaitek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 117. orr.

Izan ere, AEBen eta Europako Batasunaren ustez, ikerketa horrekin arma atomikoak egitea du helburu Iranek, eta aldiz, herrialde horren arabera, uranio abestuak erabilera zibila soilik izango luke.  Berria - Harian   2006-04-19

Izan ere, Iranek programa nuklearrak xede zibilak baino ez dituela dioen arren, AEBek uste dute arma atomikoak sortu nahian dabilela.  Berria - Ekonomia   2006-04-14

EB Europako Batasunak eta AEB Ameriketako Estatu Batuek zentrifugagailu horiek arma atomikoak egiteko baliatuko diren susmoa dute.  Berria - Mundua   2006-03-07

3 bonba atomiko ik atomo-bonba.

Pentsatzen zuten mendi harkaitz-lerro handiekikoak zulatzeko bonba atomikoa erabiliko zutela, behar bazen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.

Eta itsasontziak - ur azaleko zein urpekoak -, eta hegazkinak, eta bonba atomikoa, eta misilak, hauts hilgarriak eta bakteria hilgarriagoak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 168. orr.

Izan ere, orain, bonba atomikoa guk ere bazeukanagu, atsegin ez bazaizue ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 275. orr.

-Laburtuz - jarraitu zuen Einsteinek -, Heisenbergen datuei esker, naziek ezinezkotzat zeukaten bonba atomikoa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 200. orr.

Ozeano Barean Mundu Gerra abuztuan amaitua zen, AEBetako hegazkinek Japonian bonba atomikoak jaurti ostean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 225. orr.

Alemaniak bonba atomikoa sortzeko arriskua ikusten zuen.  Berria - Harian   2005-02-11

1945an jaurti zuten Hiroshiman (Japonia) bonba atomikoa.  Berria - Gaiak   2006-03-02

Edo zer zentzu du Ameriketako Estatu Batuek ez dezala barkamenik eskatu Hiroshima eta Nagasakiko bonba atomikoen biktimengatik edo Vietnamgo gerragatik?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 107. orr.

"Telebistarik ez ikusi", "Inori kasurik ez egin", "Bonba atomiko bat bota"...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 81. orr.

Halere, Bobbiok esan duenez, bonba atomikoaren ostean gerra bai ala ez galderari buruzko azken hitza ez da oraindik esan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 225. orr.

Ulertzen, gerraren amaiera zen, ordurako galduak sentitzen ziren, ez zuten gehiago astirik bonba atomikoa egiteko eta uranioa alfer-alferrik zeukaten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 259. orr.

4 eredu atomiko

Nor oroitzen da Niels Bohr fisikariak garatu zuela 1911n lehenbiziko eredu atomikoa matematiken ikuspuntua erabiliz?  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 63. orr.

5 erloju atomiko (corpusean ez dago; ETCn 75 agerraldi)

Erloju atomikoak bere kontagailua martxan mantentzeko erresonantzia atomiko arrunteko frekuentzia erabiltzen duen erloju mota bat da.  ETC-entziklopedia   Erloju atomiko, Wikipedia

Satelitearen misioa Galileo sarearen teknologia probatzea da, batez ere sistemaren erloju atomikoak.  ETC-prentsa   Berria, 2005-12-28

Teknologia horien artean, bada bat nabarmentzekoa: gaur arte espaziora bidali duten erloju atomikorik "zorrotzena".  ETC-prentsa   Berria, 2005-12-29

Erloju atomikoa bezain ordurako heldu da Urlia.  ETC-prentsa   Berria, 2009-04-10

Erloju atomiko berri horrek zesioaren ordez merkurio-atomoak ditu, eta mikrouhinen ordez, erradiazio ikusgaia.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-07-14

Erloju atomikoak egiten dituen NIST erakunde estatubatuarrak frogatu egin du bata bestea baino 33 zentimetro gorago dauden bi erlojutan denbora ez dela berdin igarotzen.  ETC-prentsa   Argia, 2010-10-17

Ondotik iritsi dira haren ekarpen horren emaitzak, eta hitzaldira joan ziren ikasleei azaldu zien besteak beste erloju atomikoak egiteko dela baliagarria.  ETC-prentsa   Berria, 2014-10-03

Munduko lehen erloju atomiko praktikoa Londrestik gertuko Teddington hiriko laborategian eraiki zuten Louis Essenek eta John Parryk, 1950. urtean.  ETC-prentsa   Berria, 2018-11-09

Sateliteetan erloju atomikoak daude -4 zati 1013-ko zehaztasunekoak- eta sateliteek argiaren abiaduran doazen seinale erregularrak igortzen dituzte.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 1, Askoren artean, EHU, 2012

Zenbat denbora galduko du astronauta baten erloju atomikoak 7 eguneko bidaian? ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

6 erradio atomiko (corpusean ez dago; ETCn 104 agerraldi)

Erradio atomikoa atomo baten nukleo atomiko nukleotik urrunen dagoen elektroira dagoen distantzia da.  ETC-entziklopedia   Erradio atomiko, Wikipedia

Taula periodiko baten lerro batean zenbaki atomikoa handitu ahala, txikiagotu egiten da erradio atomikoa.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Geometrikoki sare-parametroen norabide erlatiboaren luzera kalkulatuz eta norabide horretan zehar erradio atomikoen balioak gehituz, aipaturiko erlazioa aurki daiteke.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzako materialak, Nuria Monasterio, UEU, 2009

Darwin konturatu zen zenbait erradio atomikoren balioak ez zetozela bat ordura arteko kalkuluekin.  ETC-literatura, saiakera   Quantum, Manjit Kumar (Iñaki Iñurrieta), Elhuyar, 2011

Nukleoak atomoaren masaren % 99,95 duen arren, erradio nuklearra erradio atomikoaren 10-5 baino ez da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

7 erresonantzia atomiko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Erloju atomikoak bere kontagailua martxan mantentzeko erresonantzia atomiko arrunteko frekuentzia erabiltzen duen erloju mota bat da. Lehenbiziko erloju atomikoek erreferentziatzat maser bat izan ohi zuten. ETC-entziklopedia   Erloju atomiko, Wikipedia

8 espektro atomiko (corpusean ez dago; ETCn 30 agerraldi)

Espektro atomikoak, atomoek igortzen edo xurgatzen duten energia erregistratzen duten lerro segidak dira.  ETC-entziklopedia   Kimikaren historia, Wikipedia

Bestetik, Rutherfordek ez zituen espektro atomikoak azaldu.  ETC-entziklopedia   Atomo, Wikipedia

Hala ere, Bohren eta Stonerren sistemek ezin zuten zuzenki deskribatu eremu magnetiko baten barneko espektro atomikoa.  ETC-entziklopedia   Konfigurazio elektroniko, Wikipedia

Leherketa bortitzak 200 bat metro luzeko onddoa edo txapela eragin zuen, espektro atomikoaren antzekoa, eta horrek ateratako zarata 25 kilometrora ere entzun ahal izan zen.  ETC-entziklopedia   Sociedad Anónima Española de la Pólvora Dinamítica, Wikipedia

Beraz, Bohrrek pozik onartu zuen Max Plancken gonbita, Berlinen atomo kuantikoaz eta espektro atomikoen teoriaz hitzaldi bat emateko.  ETC-literatura, saiakera   Quantum, Manjit Kumar (Iñaki Iñurrieta), Elhuyar, 2011

Gasetan zeharreko eroapen elektrikoaren ezaugarri anomalo batzuk azaltzeko proposatu zen elektroia, eta spina espektro atomikoan behatutako beste anomalia mota batzuen berri emateko iradoki zen.  ETC-literatura, saiakera   Dogmak zientzian? Feyerabend, Kuhn, Popper, Juan Bautista Bengoetxea, Xabier Eizagirre, Jakin irakurgaiak, 2003

Gasetan zeharreko eroapen elektrikoaren ezaugarri anomalo batzuk azaltzeko proposatu zen elektroia, eta spina espektro atomikoan behatutako beste anomalia mota batzuen berri emateko iradoki zen.  ETC-literatura, saiakera   Etikaren oinarrien bila. Logika, etika eta metafisika Jose Luis Alvarez Santa Cristina, Jakin irakurgaiak, 2004

Baina espektro atomikoei buruzko datu esperimentalak, kuantu-teoria berriaren argitan azter zitezkeenak, hain ziren zehatzak, ezen desbideratze txikiak ageri baitziren Heisenberg-ek eta Schrödinger-ek iragarritakoen aldean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eder behar du, Graham Farmelo (Fernando Morillo), EHU, 2009

9 fisika atomiko (corpusean ez dago; ETCn 79 agerraldi)

Fisika atomikoa atomoen propietateak eta portaera (elektroiak eta nukleo atomikoak) aztertzen dituen fisikaren adarra da, baita materia-materia eta argi-materia elkarrekintzak ere atomo indibidualen eskalan. Fisika atomikoaren azterketak ioiak, atomo neutroak eta atomoen zatitzat hartzen den beste edozein partikula hartzen ditu barne.  ETC-entziklopedia   Fisika atomiko, Wikipedia

"Fisika atomikoaren zuzendari" bihurtzeko bidean zen -halaxe deitu zion geroago Sommerfeldek-, bere lanari eta beste batzuentzako pizgarri gertatzeari esker.  ETC-literatura, saiakera   Quantum, Manjit Kumar (Iñaki Iñurrieta), Elhuyar, 2011

Sommerfeld fisika atomikoan fase-espazio izeneko arlo batean ikertzen ari zen batean, Plancki idatzi zion laguntza eske.  ETC-literatura, saiakera   Nora doa zientzia, Max Planck (Alaitz Imaz), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Fisika atomikoaren eta biologiaren artean, bada eremu bat, materia-metaketa supramolekularra, zeinetan "unitate organikoa ingurunearekin bat egin eta desagertzen den".  ETC-literatura, saiakera   Biziaren izaera, C. H. Waddington (Iñaki Iñurrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Esanguratsua da antropologia, historia, geografia, naturaren filosofia, erlijio homerikoaren kritika, fisika atomikoa edo -horrek ekarriko duen- etika hedonista Jonian hastea, pentsalari ezberdinen jaiolekuak erakusten duenez.  ETC-literatura, saiakera   Lehen filosofia Heladen, Ander Iturriotz, Jakin irakurgaiak, 2007

Aleklett-ek Suediako Upsalako unibertsitatean fisika atomikoa irakasten du, eta gainera Petrolioaren Gailurra Aztertzeko Elkartearen (ASPO ingelesezko sigletan) lehendakaria da.  ETC-prentsa   Argia, 2007-06-10

Botikagintzan, biologia zelularrean edo fisika atomikoan baliatzen dute, eta Txinako azpiegitura zientifikorik garestiena da, 210 milioiko kostua izan baitu.  ETC-prentsa   Berria, 2015-06-28

Bide ezberdinetik jo dugu; nire lana, bereziki, fisika atomiko eta molekularrera bideratu da.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2012-10-26

Fisika atomikoa garatu zen, baina bonba atomikoarekin batera: uste dut berrikuntza bakoitzak behar duela elkarrizketa etikorako tokia, eta ez ikusmin itsu bat.  ETC-prentsa   Berria, 2017-05-25

Hemen ezarri zituzten fisika atomikoaren eta fisika modernoaren oinarriak.  ETC-prentsa   Berria, 2018-11-09

Fisika atomikoak zientziaz haragoko interesa zuen orduan.  ETC-prentsa   Berria, 2019-04-19

Bai Bohr eta bai Hartree XX. mendearen hasierako fisikariak ziren, eta fisika atomikoan ziharduten.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Baliteke egia izatea; baliteke, Einsteinen garaipen harrigarriez geroztik, izarren astronomia eta fisika atomikoa izatea jendearen estimuaren aldetik garaile irauten duten zientzia bakarrak.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Matematikari baten apologia, G.H. Hardy (Iñaki Iñurrieta), EHU, 2010

Alfa partikula ere esaten zaio: lausoa da batzuetan bereizkuntza fisika atomikoaren mundu txiki-txiki eta bizkor-bizkorrean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zientziaren historia txiki bat, William F. Bynum (Juan Garzia Garmendia), EHU/UPV, 2018

10 laser atomiko (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Laser optikoen antzera, laser atomikoa uhin-moduan jokatzen duen izpi koherentea da. ETC-entziklopedia   Laser atomiko, Wikipedia

11 lehergailu atomiko

Eta mundua beste gerra handi baten beldurrez bizi zela, lehergailu atomikoak lur gaineko bizitza zeharo erauzi zezakeela, ia arrastorik utzi gabe desager zitekeela gure planeta osoa eta orduan labezomorroak bakarrik geratuko zirela igual lur mortuaren azalean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 367. orr.

Denon etxea den lurra inarrosi egin da: arma termonuklearrak lehergailu atomikoaren ordezkoak dira.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 65. orr.

12 masa atomiko ik atomo-masa.

Berdin zion klasea masa atomikoaz edo Avogradoren zenbakiaz edo elementu kimikoen sailkapenaz izan: Pertik beti baliatzen zuen esplikatzen ari zena munduari eta mundutarrei kontra egiteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 100. orr.

13 masa atomiko unitate (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Kimikan masa atomiko unitatea erabiltzeaz gain, mola ere erabiltzen da. Edozein elementuren atomo mol bat 6,022 · 1023 (Avogadroren zenbakia) atomori dagokio  ETC-entziklopedia   Atomo, Wikipedia

Elementu baten masa atomikoa eta masa molekularra elementu baten edo molekula baten masa adierazten duen magnitudeak dira, eta masa atomiko unitatetan kalkulatzen dira. ETC-entziklopedia   Isotopo, Wikipedia

14 masa atomikoaren unitate (corpusean ez dago; ETCn 21 agerraldi)

Masa atomikoaren unitatea (sinboloa: u) edo daltona (sinboloa: Da) unitate estandarra da, eskala atomiko edo molekular batean masa adierazteko erabiltzen dena (masa atomikoa).  ETC-entziklopedia   Masa atomikoaren unitate, Wikipedia

Horrenbestez, masa molekularraren neurritzat masa atomikoaren unitatea erabiltzen da.  ETC-entziklopedia   Masa molekular, Wikipedia

Nukleoen eta atomoen masak era egokian neurtzeko, masa atomikoaren unitateak (u) erabiltzen dira: definizioz, 12C atomoaren masaren balio zehatza 12 u da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

15 nukleo atomiko (corpusean ez dago; ETCn 115 agerraldi) ik atomo-nukleo.

Nukleoi, atomo nukleoa edo nukleo atomikoa osatzen duten partikulei deritze, neutroi eta protoiei alegia.  ETC-entziklopedia   Nukleoi, Wikipedia

Nukleo atomikoa geruza energetiko gisako batek inguratzen duela da hipotesi honen oinarrian dagoen ideia.  ETC-prentsa   Berria, 2010-04-22

Joan den mendeko errudun nagusiak nukleo atomikoa eta molekula izan dira, naturalak ez direnak batez ere.  ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 125 zbk., 2001 - uztaila-abuztua

Kasu honetan, Japoniako taldeak 113 protoi eta 165 neutroi dituen nukleo atomikoa lortu nahi zuen.  ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 192 zbk., 2012 - iraila_ urria

Orbital molekular lotzaileetan dauden elektroiek probabilitate handia dute nukleo atomikoen arteko espazioa betetzeko, lotura on bat eratzeko behar den bezala.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Orbital atomikoen izaeraren araberakoa da, baita dagozkion nukleo atomikoen arteko distantziaren araberakoa ere.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Egitura atomikoa eta lotura kimikoa, Askoren artean, EHU, 2009

Esate baterako, nukleo atomiko batean egituraaldaketak eginez gamma izpiak sor daitezke; bestalde, atomo baten egitura elektronikoan aldaketak eginez X izpiak, erradiazio ultramoreak eta espektro ikusgaia sortzen dira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzako materialak, Nuria Monasterio, UEU, 2009

Haren arabera, nukleo atomikoen inguruko elektroien konfigurazio egonkorrak uhin-bibrazioen eredu erregularrekin loturik zeuden.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Eder behar du, Graham Farmelo (Fernando Morillo), EHU, 2009

Artikulua alfa partikulek materia zeharkatzean -eta ez nukleo atomikoek sakabanatzen zituztenean- galtzen zuten energiari buruzkoa zen.  ETC-literatura, saiakera   Quantum, Manjit Kumar (Iñaki Iñurrieta), Elhuyar, 2011

Lehenik, nola liteke protoi karga positibodunak hantxe elkarturik egotea nukleo atomikoa den espazio estu-estuan? ETC-zientzia, zuzenbidea   Zientziaren historia txiki bat, William F. Bynum (Juan Garzia Garmendia), EHU/UPV, 2018

16 orbital atomiko (corpusean ez dago; ETCn 329 agerraldi)

Orbital atomikoa funtzio matematiko bat da, eta elektroi batek atomo batean duen uhin-portaera deskribatzen du.  ETC-entziklopedia   Orbital atomiko, Wikipedia

Taula periodikoaren elementu kimikoen p blokea, funtsezko egoeran energia handieneko elektroia "p" orbital atomiko orbital batean daukaten elementuen multzoa da.  ETC-entziklopedia   P bloke, Wikipedia

Orbital atomikoaren kontzeptua oso erabilgarria da, nola atomoak hala molekulak aztertzeko; eta orobat da erabilgarria orbital atomikoen biderkadura gisa adieraztea sistema polielektronikoak.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Ohartuko zarenez, gehientsuena kimika orokorreko ikastaroetan jadanik ikusiak dituzun gaien berrikuspena da, hala nola lotura molekularrena, Lewisen egiturena eta erresonantziarena, orbital atomiko eta molekularrena eta loturiko atomoen inguruko geometriarena.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Kimikariek orbital atomiko esan ohi diete uhin-funtzio hidrogenoideei.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Egitura atomikoa eta lotura kimikoa, Askoren artean, EHU, 2009

Elektroi baten banaketa hodei-antzeko horri orbital atomiko deritzo.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Erreinu periodikoa, Peter William Atkins (Juan Garzia), EHU, 2011

Dentsitate-funtzionalaren teoria burutzeko orbital atomikoen konbinazio linealaz (LCAO) baliatzen den SIESTA. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Zientziak eta Natura zientziak, Askoren artean, UEU, 2019

17 pala atomiko (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Pala atomikoa palaz jokatzeko asmatutako instrumentua izan zen, Faustino Santiago Urkidi Lamikiz bilbotarrak asmatua. ETC-entziklopedia   Pala atomiko, Wikipedia

18 pila atomiko

Lehenbiziko pila atomikoa asmatu eta egin zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 284. orr.

19 pisu atomiko (corpusean ez dago; ETCn 246 agerraldi)

1864an Newlands kimikari britainiarrak elementuak euren pisu atomikoaren arabera ordenatu zituen, eta zortzikotea osatutakoan propietateak periodikoki errepikatzen zirela ikusi zuen.  ETC-prentsa   Berria, 2007-12-05

Margolanean dauden pigmentuen eta zaharberritzean erabilitako itsasgarrien pisu atomikoen aldean datza gakoa.  ETC-prentsa   Berria, 2016-05-01

Garai hartan ura, hidrogenoa eta oxigenoa ziren kimikan ongien ezagutzen ziren substantziak, eta hidrogenoaren eta oxigenoaren pisu atomikoak neurri kimiko guztien ereduak ziren.  ETC-literatura, saiakera   Ezagutza objektiboa, Karl Popper (Alberto Gabikagojeaskoa), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002

Kimikari batek, definizioz, ez du gorputz berri bat existitzen denik sinesten gorputz hori ikusi, ukitu, pisatu, aztertu, azidoekin alderatu, ontzi batean sartu eta haren "pisu atomikoa" zehaztu arte.  ETC-literatura, saiakera   Madame Curie, Ève Curie (Irati Bereau), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Has gaitezen kimikako kontzeptu oinarrizkoenetako bati buruz hausnartzen: pisu atomikoa.  ETC-literatura, saiakera   Nora doa zientzia, Max Planck (Alaitz Imaz), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Batetik, pisu atomikoaren arabera (Avogadroren printzipioa erabilita), eta, bestetik, antzeko propietateen arabera (adibidez, metalak eta gasak bereizten ziren).  ETC-literatura, saiakera   Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009

Pisu atomikoa neurtzeko modu zuzenik ez zuenez, Daltonek haien pisu erlatiboak zehaztu zituen.  ETC-literatura, saiakera   Quantum, Manjit Kumar (Iñaki Iñurrieta), Elhuyar, 2011

Hori egiteko, Armu biderkaduraz adieraziko dugu atomoaren masa, non pisu atomiko erlatiboa baita Ar eta masa atomikoaren konstantea baita mu=m (12C) /12.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Ioi baten adsortzio-gaitasuna erlazionatuta dago haren hidratazio-gaitasunarekin, eta hori, era berean, erlazionatuta dago ioiaren kontzentrazioarekin, pisu atomikoarekin eta tamainarekin.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

Magnitude honetan eraginik handiena gelaxka unitarioa osatzen duten atomoen pisu atomikoek daukate.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzako materialak, Nuria Monasterio, UEU, 2009

Dalton-ek ezin zuen neurtu benetan zenbat pisatzen zuen atomo bakoitzak; beraz, beste atomoen pisuekiko alderaketa baino ez ziren pisu atomikoak.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zientziaren historia txiki bat, William F. Bynum (Juan Garzia Garmendia), EHU/UPV, 2018

Horietako bakoitzaren pisu atomikoa pixka bat desberdina da, haren konposizioaren ondorioz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkeologiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2019

20 teoria atomiko

Bere ondorioek teoria atomikoari buruzko zalantzak argitu eta beste zenbait teoria lantzen lagundu dute; adibidez, supereroankortasunarena.  Berria - Harian   2005-02-11

21 zenbaki atomiko (corpusean ez dago; ETCn 414 agerraldi) ik atomo-zenbaki.

Atomo-zenbakia, atomo zenbakia edo zenbaki atomikoa atomo batek atomo nukleo nukleoan duen protoi kopurua da.  ETC-entziklopedia   Atomo-zenbaki, Wikipedia

Urrea 79 zenbaki atomikoa eta 196,967 pisu atomikoa duen elementu kimikoa da.  ETC-literatura, saiakera   Zertaz dihardu filosofiak?, Agustin Arrieta Urtizberea, Jakin irakurgaiak, 2002

Azken elektroi horiei elektroi aske edo elektroi orbital deritze, eta kasu bakoitzean zenbaki atomiko deritzona ematen dute.  ETC-literatura, saiakera   Nora doa zientzia, Max Planck (Alaitz Imaz), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Errenkadak, berriz, elementuen nukleoko protoi-kopuruaren arabera ordenatzen dira, txikitik handira; alegia, zenbaki atomikoaren arabera.  ETC-literatura, saiakera   Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009

Zilarraren zenbaki atomikoa: 47; pisu atomikoa, 107,86, Mendeleiven taulan.  ETC-prentsa   Berria, 2005-01-20

117 zenbaki atomikodun ununseptium izeneko elementua sortu du Errusiako zientzialari talde batek.  ETC-prentsa   Berria, 2010-04-22

Egun, Elhuyar anaiek isolatutako elementu gogorrak bere txokoa du taula periodikoan; tantalioaren eta renioaren artean, W ikurra eta 74 zenbaki atomikoa duen huraxe da.  ETC-prentsa   Argia, 2008-02-10

Wolframaren sinboloa W da, eta 74 zenbaki atomikoa du; halaxe ageri da elementuen taula periodikoan.  ETC-prentsa   Berria, 2013-09-26

Zenbaki atomiko txikiagoko elementu solidoek bero-ahalmen txikiagoak dituzte, giro-tenperaturan; horrez gain, solido guztien bero-ahalmenak zerora hurbiltzen dira, tenperatura absolutua zerorantz hurbiltzen den heinean.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Taula periodikoari begiratuz hasiko gara, eta ikusiko dugu zenbaki atomikoa handitzen den heinean elementuen elektroi-konposizioa aldatu egiten dela.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Urrearen zenbaki atomikoa -urre atomoaren nukleoan dagoen protoi kopurua- 79 da eta, beraz, urre atomo neutro baten elektroi kopurua ere 79 da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

10 eta 40 zenbaki atomikoak dituzten elementuak errutinazko analisietan modu azkar eta errazean azter daitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingurumen-kutsaduraren analisia, Askoren artean, UPV/EHU / UEU, 2014

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus