Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atoi 1 iz beste batek atoian eramateko prestatzen den ibilgailua.

Nerbioi erdiko borrokalekura garraio-lanak egiten zituen txalupa ez zen arraunez edo motorrez aurreratzen, mutur bitako txikota luze baten atoian baino.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 157. orr.

-Atoian eramatea nahi? -oihu egin nien, baina ezin zuten entzun.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 162. orr.

Balekumea hil eta atoian eramango zuten badiaren batera, balekumearen amak umea utzi ezin eta atzetik segituko zien, harik eta badia aproposean balea handia ere arpoiz joko zuten arte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 386. orr.

O, etorri orain; umearen gauza guztiak zorroan sartuko ditugu, portura atoian garamatzaten bitartean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 377. orr.

Txalupa bakoitzak uzten du bere ubera badian, eta esan liteke izei bana daramatela atoian, adarrak oro zilar.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 132. orr.

Kubako gerraontzi batek salbatu zuen; ekaitz betean eraman zuen atoian.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 63. orr.

Bonantzako petriletik murgil egiten ari ginen, hotza oraindik, ikusgarri hura sartu zenean bokalean barrena, zilarrezko pinu handia -hau nonbait irakurria naizela uste dut- zekarrela atoian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 9. orr.

Armadoreak segurua kobratuko zuen eta enbarkazioa desegite eta burdinurtze lanetarako urgaineratu eta ekarri zuten atoian Kaioarriko nasa txikiraino.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 243. orr.

Txalupa bat hurbildu zitzaion, atoian portura sartzen laguntzeko asmoarekin.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 178. orr.

Sarepetik alde egin eta ziztu bizian egingo duzue igerian ur azalera eta gero lehorreraino, atoian ekarririk sarea gauza galduez beterik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 365. orr.

2 atoian eraman

Atoian eramanik, hiru mastako goleta bat jaisten ari zen North River-en zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 393. orr.

-Atoian eramatea nahi? -oihu egin nien, baina ezin zuten entzun.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 162. orr.

Kamioietan edo oinez, gerra tresneriaren eta soldaduen martxa ikusgarria izaten zen, eta ikusgarriena kanoiak, berrogeitik gora kanoi handi kamioien atzean atoian eramanak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 83. orr.

Atoian eraman ninduen toki loriatsuen bira beti-berdin-beti-ezberdin hartan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 106. orr.

Ontzia ainguratzen saiatu ziren eta, gero, atoian eramaten.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Eta handik abiatu ziren hirurak buruzagia atoian zeramatela berriz halakorik ez egiteko erreguka, lehen egun hartakoagatik ez ziela kargu hartuko eta mesedez ez zezatela huts egin biharamuneko ikastaroa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 113. orr.

Gerlari batzuk beste txalupa batean itsasoratu ziren eta arraunketari ekin zioten, Fionn eta Maelena atoian eramanez.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 62. orr.

Une batzuetan ordulariaren orratzek atoian eraman behar naute.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 55. orr.

Balekumea hil eta atoian eramango zuten badiaren batera, balekumearen amak umea utzi ezin eta atzetik segituko zien, harik eta badia aproposean balea handia ere arpoiz joko zuten arte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 386. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atoian eraman (5); atoian eramatea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus