Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atoan adlag mementuan, bat-batean.

Mikelek eta Jonek atoan hartu zituzten papelak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 52. orr.

Atoan erantzun zuen Jonek: [...].  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 54. orr.

Atoan ulertu zion, bonbardaketez ari zirenetan hizkuntza berean mintzo baitziren.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 47. orr.

Sartu eta atoan, orri zuriak zabaldu eta horra hor mikrokosmosa berriz!  Berria - Kultura   2004-04-03

Bennetten begirada hotza ikustean atoan isildu zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 30. orr.

ø atoan ohartu nintzen zein zen ezaugarri haien arrazoia.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 99. orr.

Atoan maitemindu nintzela uste dut.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 64. orr.

Altxatu behar zara, atoan, Ebe ondo dagoela ziurtatu behar duzu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 159. orr.

'Amatatu argi hori eta zoaz atoan ohera!  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 78. orr.

Berehala, atoan eta azkar zuzendu zuen esku politikoagoren batek: "Zapatero abre el diálogo con ETA".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 195. orr.

Arineketan joan zen etxera, eskailerak atoan igo eta atea giltzaz itxi zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 34. orr.

'Erdu atoan hona!'.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 30. orr.

Jakingo balute, atoan fusilatuko gintuzkete".  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 166. orr.

Istripua izan zuen astelehen gauean Mantxako itsasartean Maltako merkantzia ontzi baten kontra kolpea hartuta, eta atoan lehorrera eramaten saiatu baziren ere, hondoratu egin zen.  Berria - Gaiak   2006-02-02

Memento horretan atoan itzali zitzaien sua Eibarreko jokalariei.  Berria - Kirola   2006-04-02

Iluntzean, horra goizeko pinaza berriro hor, beste ontzi baten atoian baina.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zuen atoan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus