Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atmosferiko 1 izond atmosferarena, atmosferari dagokiona.

Fenomeno atmosferiko erreala da izpi berdea, oso-oso gutxitan ikus daitekeena.     «Kuskue tanden», 2004 - 138. orr.

Egun, jarduera horren ondorioz hauts atmosferiko bat dagoela dio,eta hauts horrek eguzki erradiazioengatik babestu egiten dutela jendea.  Berria - Gaiak   2006-01-17

Gardentasun konbentzional hori ia pintura guztian izan da, salbuespen bakan batzuekin (paisaiaren atzealdeko perspektiba atmosferiko deitua, adibidez), inpresionismoa arte, inpresionismoak egin baitu gardentasun horren aurka, lausotasuna landuz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 209. orr.

Zehaztasun optiko-geometrikoa hurbilago al dago ideal horretatik efektu "atmosferiko" baten bilaketa baino?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 93. orr.

Zarneckiren arabera, bestalde, Huygens ontziaren lana proba atmosferiko bat bezala ikusi behar da, ez baita ziurra lurreratu ostean, seinalerik jasotzea.  Berria - Gaiak   2004-06-05

2 aerosol atmosferiko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Aerosola (edo aerosol atmosferikoa) atmosferan une eta toki jakin batean agertzen diren gasen eta materia partikulatuaren multzoaren nahasketari deritzo. ETC-entziklopedia   Aerosol, Wikipedia

3 baldintza atmosferiko

Izotz blokeek tenperaturaren, prezipitazioen eta baldintza atmosferikoen inguruko informazioa gordetzen dute.  Berria - Gaiak   2004-06-11

Jo dezagun Hiztegi berera, ea nola azaltzen digun Klima hitzarena: "Halako eskualde batean, eguraldiaren egoera eta aldaketek ezarritako baldintza atmosferikoen multzo fluktuatzailea".  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 373. orr.

4 deskarga atmosferiko (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Energia-sistema elektrikoetan, prozesu iragankorrak sortzen dira maniobren, akatsen, deskarga atmosferikoen edo energia-eskariaren aldaketen eraginez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Energia elektrikoaren sistemen analisia eta operazioa, Askoren artean, EHU, 2010

5 egoera atmosferiko (corpusean ez dago; ETCn 24 agerraldi)

Meteorologiak, une eta leku zehatz batean aldagai klimatiko desberdinek (tenperatura, presioa, hezetasuna, haizea, euria, irradiazioaren indarra eta denbora,...) osatzen duten egoera atmosferikoa zehazten du. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-09-04

Orduko abuztuko egoera atmosferikoa berriro ere izan daiteke bihar edo etzi, hori meteorologiaren berezko gorabeheren barruan sartzen delako. ETC-prentsa   Berria, 2003-08-27

Beranduago, eguraldi hitzaren semantika aldatu zen gaur egun dugun "egoera atmosferikoa" adierazteko. ETC-prentsa   Berria, 2003-10-11

Egoera atmosferikoak erakusten du goiko geruzetan aire masa hotza jaun eta gabe dugula eta, gainera, ez dagoela egonkortuta, alegia, momentu batetik bestera izugarrizko aldaketak izan daitezkeela. ETC-prentsa   Berria, 2005-01-29

Azken bost hilabeteotan zundak planetaren lur eremuaren osaketa aztertu du, baita egoera atmosferikoa ere. ETC-prentsa   Berria, 2008-11-12

Onddoa duela urte batzuk hasi zen agertzen, eta azken urtean neguko egoera atmosferikoagatik nabarmendu da: tenperatu altuak eta euri gutxi. ETC-prentsa   Berria, 2019-08-15

Egoera atmosferikoak erakusten du goiko geruzetan aire masa hotza jaun eta gabe dugula eta, gainera, ez dagoela egonkortuta, alegia, momentu batetik bestera izugarrizko aldaketak izan daitezkeela. ETC-zientzia, zuzenbidea   Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz, Askoren artean, EHU, 2014

Urte guztian, bi egoera atmosferiko gailentzen dira batez ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

Egoera atmosferikoa ez zen aldatu, eta berriro ere goi presio gune eta behe presio gune batek, Siberiatik etorritako hotza eta ipar poloko hezetasuna Europa erdialderantz bideratu zuten. ETC-entziklopedia   1956ko otsaileko hotzaldi eta elurtea, Wikipedia

Estazio meteorologikoa edo meteorologia-estazioa lehorreko edo itsasoko instalazio bat da, egoera atmosferikoak neurtzeko tresnak eta ekipoak dituena, eguraldiaren iragarpenak eta klima eta eguraldia aztertzeko. ETC-entziklopedia   Estazio meteorologiko, Wikipedia

6 elektrizitate atmosferiko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Antzinatean, ohituta zeuden elektrizitate atmosferikoaren efektuekin, batez ere tximistekin. Hala ere, elektrizitatea gutxi ulertzen zen eta ez ziren gai fenomeno elektrikoak sortzeko. ETC-entziklopedia   Elkarrekintza elektromagnetiko, Wikipedia

7 ingurune atmosferiko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Ingurune atmosferikoa neurtzeko tresnak teknika espektrometrikoetan oinarritzen dira gehienbat, kimiluminiszentzian, infragorrian edota, fl uoreszentzian adibidez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingurumen-kutsaduraren analisia, Askoren artean, UPV/EHU / UEU, 2014

Meteorologia atmosferaren fisika aztertzen duten zientzietako bat da; eguraldiaren eta ingurune atmosferikoaren egoera, horretan gertatzen diren fenomenoak eta horiek betetzen dituzten legeak aztertzen ditu. ETC-entziklopedia   Meteorologia, Wikipedia

8 kimika atmosferiko (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi)

Bi izango dira nire arretaguneak: batetik, kimika atmosferikoaren diziplina-konformazioa -fisika atmosferikoa ordezkatzen duena-; eta, bestetik, horren integrazioa klimaren ikerketan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ezagutzaren politikak: zientziaren kultura berrirako oinarriak, Andoni Eizagirre (arg.), UEU, 2007

Formatu diren alkoxilo erradikalek kimika atmosferiko interesgarria dute, zeren haien bilakaerak, hein handi batean, determinatzen baitu oxidazio-prozesu atmosferikoetan formatutako produktuen izaera. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingurugiroa: prozesuak eta kimika fisikoa, Juan E. Figueruelo / Martín Marino (Jacinto Iturbe), UEU, 2013

Atmosferaren zientziek Lurraren atal gaseosoa aztertzen dute, lurrazalaren eta exosferaren artean dagoena. Hemen daude meteorologia, klimatologia, kimika atmosferikoa eta fisika atmosferikoa. ETC-entziklopedia   Lurraren zientziak, Wikipedia

Zientzia atmosferikoen adarra izaki, kimika atmosferikoa eta fisika atmosferikoa uztartzen ditu, eguraldia iragartzera berariaz bideratuta. ETC-entziklopedia   Meteorologia, Wikipedia

9 kondizio atmosferiko (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

10 m-ko bereizmen espaziala lortzen zuen kondizio atmosferiko onenetan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007

Zona menditsuetan, gainera, fidagarritasun handiagoa lortzen da ibilbidean, kondizio atmosferikoak ez baitu eraginik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Errepide-ingeniaritza, Askoren artean, EHU/UPV, 2018

Eraztun horiek zehazki sortu ziren urtea zehazteaz gain, urte horretan egon ziren meteorologia kondizio atmosferikoak aztertzen dira. ETC-entziklopedia   Dendrokronologia, Wikipedia

10 kutsadura atmosferiko

-Kutsadura atmosferikoa, hau genuke azken urteotako lorpen tristeetako bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 283. orr.

11 presio atmosferiko

Otto de Guerickerena egin zuen aktoreak eman zituen ikerkuntzari buruzko azalpenak; "presio atmosferikoak ez die uzten bi ontziei banatzen.  Berria - Gaiak   2006-05-07

Bularreko presioa (birikak barne) kanpoko presio atmosferikoa baino txikiagoa denez, aire berria zurrupatzeko gai dira birikak; bihotzari eta bular-kaiolaren barruko zainei ere eragiten die presio-jaitsierak, eta, horren ondorioz, hobeto zurrupatzen dute zain horiek diafragmaren azpiko zainetako odola.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 175. orr.

Demagun airea ur geriza batekin elkartzen dela: presio atmosferikoa aldatzen bada, orduan ur azala hainbat zatitan, alegia uhinetan, deskonposatzen da; uhin horiek balio digute pentsamenduaren eta gai fonikoaren arteko loturaren ideiaz, edo, nolabait esateko, uztarduraren ideiaz jabetzeko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 147. orr.

12 zirkulazio atmosferiko (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Zientzialariek aditzera eman dutenez, Txinan egunotan gutxienez 60 lagun hil dituen eguraldi fenomenoa "ez-ohiko" zirkulazio atmosferikoaren ondorio da. ETC-prentsa   Berria, 2008-02-03

Hala ere, zirkulazio atmosferikoa eta egonkortasun atmosferiko polarra aldatuta gera daitezkeenez, egoera globala analizatzea zaila da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingurugiroa: prozesuak eta kimika fisikoa, Juan E. Figueruelo / Martín Marino (Jacinto Iturbe), UEU, 2013

Haien mekanismo erregulatzailea ez da zirkulazio atmosferikoaren anomalia bat besterik, eta Asia Hego-ekialdeko biztanle gehienei modua ematen die Arabiako eta Saharako basamortuen latitude berberetan bizitzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

Ipar hemisferioko zirkulazio atmosferikoaren ekintza-gune nagusia da, jarduera ziklonikoarekin lotuta. ETC-entziklopedia   Islandiako depresio, Wikipedia

Erliebe handien altxaketak zirkulazio atmosferikoa aldatzen du, haizeen erregimena eta hezetasunaren banaketa. ETC-entziklopedia   Orogenia, Wikipedia

Tenperatura desberdinean dauden bi haize-masaren mugimenduak dira haizea deitzen duguna. Mugimendu horri "zirkulazio atmosferikoa" deitzen zaio. ETC-entziklopedia   Txikipedia: Eguraldi, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus