Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atmosfera 1 iz eguratsa.

Azido sulfidrikoaren gelara, hilgarria baitzen han atmosfera, intimitate-irrikaz zeuden bikoteak erretiratzen ziren, eta bakartiren bat mokadu bat jatera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 62. orr.

Atmosfera eraldatuan ontziratua.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 72. orr.

Iristen zaizkigun irradiazio horretatik kopuru dezentekoa atmosferako geruzek iragazten dute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 365. orr.

Atmosferako hautsak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 281. orr.

Bolidoak igarotzean eragiten duen inarrosiak kristaldu egiten du atmosferako ur lurruna.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.

Arnasa botatzen dugunean, berriz, atmosferakoa baino handiagoa izan behar du biriketako presioak, bestela airea ez baita mugituko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 175. orr.

Atmosferan hor ditugu, biziari esker, edo bizitzaren defentsarako Norbaitek hor ipinita, aire-molekulak, ur-lurrin txataltxoak, hodeietako eta lainoetako ur-xorta ttikiak eta beste hauts-motta ttipi-ttipiak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 152. orr.

Atmosferan dagoen ur-lurrun kantitatea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.

Jaurtigailu zaharraren karkasa-zatiak atmosferan sartu orduko birrinduko ziren, eta haien errautsa besterik ez zen iritsiko lurrazalera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.

Guk dakigula, unibertsoaren zatirik handienean ez dago bizitzarik, eta, lurrean ere, harkaitz, itsaso eta atmosferaren masaren milioiren bat baino gutxiago da, guztira, gauza bizien masa, landare eta mikroorganismoak barne.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 7. orr.

Izan ere, ke-bolada ezinago pozoitsu bat zetorren atmosferaren goialdetik, mehatxuka.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 69. orr.

Berehala aldatu da mundua, eta are atmosferaren koloreak ere.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 16. orr.

Atmosferaren gardentasun-aldaketa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 281. orr.

2 anbientea, giroa.

Existentzialismoaren atmosferan hazi ginenok bederen, balioen oinarriztapen razional absolutu bat ez dugu inola posible ikusten, baina haren premiarik ere ez dugu sentitzen ezertarako.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 61. orr.

Baina ez pentsa eleberri izugarri errealista denik, hain zuzen ere kontrakoa esango nikek, oso atmosfera irreala nagusitzen duk liburuan zehar.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 82. orr.

Mundu txiki, urrun baten barnean soilik sentitzen zen babestua, marginaltasuna eta delitua iradokitzen zuen atmosfera hartan, hain zuzen ere.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 77. orr.

3 artizarreko atmosfera

Tresna horien bidez Artizarreko atmosfera, sumendien jarduera, eta klima aztertuko dituzte.  Berria - Gaiak   2006-04-11

4 atmosfera eredu (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Kimika beste jakintza-arlo batzuekin konbinatzean erakutsi zuten kimikariek, nolanahi ere, beren ahalaren zabala, zenbait atmosfera-eredu zertu eta haien araberako emaitzak iragarri baitzituzten, hurrengo hamarkadetan egiaztatu direnak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eder behar du, Graham Farmelo (Fernando Morillo), EHU, 2009

Itxuraz, behaketen bidez lorturikoaren nahiko antzerakoa da, baina bien arteko harreman zehatza, erabilitako izar atmosfera ereduaren xehetasunen mende dago, eta ez da txikikeria. ETC-entziklopedia   Hertzsprung-Russell diagrama, Wikipedia

5 atmosfera geldo (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Argona kolore eta usainik gabeko gasa da eta atmosfera geldoak sortzeko erabiltzen da. ETC-prentsa   Berria, 2005-07-06

Zenbait kasutan, prestakina babesteko, atmosfera geldoan lan egin daiteke, eta, prestakina nitrogenoz edo CO2-z aseta, produktuaren inguruko airea desagerraraz daiteke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

Une horretan, matrize-erretxina "pirolizatu" egiten da, hau da, karbono bihurtzen da atmosfera geldo batean berotu eta gero. ETC-zientzia, zuzenbidea   Materialen zientzia eta ingeniaritza, Askoren artean, EHU, 2011

Izan ere, baliagarri dira toki jakin batean atmosfera geldo bat hornitzeko, atmosfera arrunta -edo are nitrogeno hutsez osaturiko atmosfera- erreaktiboegia litzatekeenean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Erreinu periodikoa, Peter William Atkins (Juan Garzia), EHU, 2011

Nitrogenoz osaturiko atmosfera geldoan sugarrak itzali eta animaliak hil egiten dira, baina aldi berean, lehen mailako bioelementu gisa sailkatu ohi da, karbono, hidrogeno eta oxigenoarekin batera. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 107 zbk., UEU, 2018 - urria-abendua

Bere erreaktibotasuna baxua denez, atmosfera geldo bezala ere erabiltzen da likido leherkorrak gordetzeko, elektronikako osagarrien fabrikazioan edota altzairu herdoilgaitzaren produkzioan. ETC-entziklopedia   Nitrogeno, Wikipedia

6 atmosfera kontrolatu (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Laugarrenekoak: atmosfera kontrolatu edo eraldatuan ikuzi, zuritu, ebaki eta ontziratu direnak: letxuga nahasiak, entsaladak. ETC-prentsa   Berria, 2009-10-31

Arrue proiektuari buruzko jardunaldian, eskolak euskararekiko betetzen duen egitekoaz ondoko terminoak entzun ziren: gotorlekua, atmosfera kontrolatua, kontrapisua... ETC-prentsa   Argia, 2013-02-17

Eduardo Apodaka soziologoak eskolak euskararekiko betetzen duen egitekoaz "atmosfera kontrolatua" terminoa erabili zuen; umeei erreferentzia eginez, ez gazteei. ETC-prentsa   Argia, 2013-03-10

Etileno-ekoizpena inhibitzeko eta fruituak kontserbatzea sustatzeko diseinatutako biltegiek O2-kontzentrazio txikiko eta tenperatura baxuko atmosfera kontrolatua dute, etileno-biosintesia inhibitzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

7 atmosferako zirkulazio (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Klima aldaketari eta berotegi efektuari buruzko bost lan arlo jorratuko dituzte: atmosferako zirkulazio orokorreko modeloak, klima aldaketari buruzko modelo integratuak, klima aldaketaren inplikazio sozial eta ekonomikoak eta klima aldaketaren eraginen nahiz kalteen balorazioa. ETC-prentsa   Berria, 2008-04-18

Presioaren aldaketak, era berean, aldatu egiten du atmosferako zirkulazioa eta beroaren, hezetasunaren, lainoen eta eurien banaketa. ETC-prentsa   Berria, 2015-11-14

Montzoia urtaro batetik bestera norabidea aldatzen duen atmosferako zirkulazio orokorreko haize sistema da. ETC-prentsa   Berria, 2018-08-18

Ozeanoetatik lurrundutako ura dakarten aire masa beroak igo egiten dira, honek atmosferako zirkulazioa edo konbekzioa sortzen du. ETC-entziklopedia   Eguzki-energia, Wikipedia

Mugimendu hauen emaitza da atmosferako zirkulazioa da, eguraldia eta klima eragiten dituena energia termikoaren birbanaketa bidez. ETC-entziklopedia   Lurra, Wikipedia

Montzoia atmosferako zirkulazio orokorreko haize-sistema da, urtaro batetik bestera norabidea aldatzen duena. ETC-entziklopedia   Montzoi, Wikipedia

8 atmosferan sartu

2003. urteko otsailaren 1ean desegin zen Columbia transbordadorea, atmosferan sartzekoa zenean.  Berria - Gaiak   2004-12-15

9 goi atmosfera

Berez, goi atmosferan dago [ozonoa].  Berria - Gaiak   2004-07-11

1980 eta 2000 urteen artean goi atmosferako ozono geruza %3 mehetu zen.  Berria - Gaiak   2004-07-11

Lurreko goi atmosferan agertu ohi diren argiak ikertu dituzte adituek.  Berria - Gaiak   2004-07-25

10 lurraren atmosfera

Beste aditu batek, Bolidoen eta Meteoritoen Ikerketarako Sareko kide Jordi Llorcak, Lurraren atmosferarekin bat egin zuen materia puska "kometa bat» zela erran zuen atzo.  Berria - Gaiak   2004-01-06

Kometa edo asteroide baten hauts-pikor bat da izar erratu bat, Lurraren atmosferaren kontra abidura handian jotzen duena.  Berria - Gaiak   2004-01-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus