Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atletismo iz banakako kirolen multzoa.

34 urteko Diaganak Olinpiar Jokoetan aritu ostean eman nahi zuen agurra, baina eskuineko izterrean duen lesiotik ezin osatuta, atletismoa uztea erabaki du.  Berria - Kirola   2004-07-09

Atletismoan ez dago txapeldun bakar bat.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 174. orr.

Denek dute tokia taldean; goi mailako atletismoarekin batera, atletismo herrikoia ere lantzen dugu.  Berria - Kirola   2004-02-07

Hala hartuko bagenitu, eta denboraren kudeaketaren hori aintzat izan, atletismoan egiten den gisako zerbait gertatuko litzaigukeela jabetuko ginateke.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 174. orr.

Ez nituen ezagutzen harmailak, eserlekuak, atletismoko pista, iragarkiak, argiak, zelaia, sarrera, hesiak, aldagelak, taberna.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 139. orr.

Zelai inguruan bazen gizon bat aeromodelismoa praktikatzen ari zena, atletismoko pistan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 133. orr.

Zendu gutxiago zegoen zelaian, atletismoko pistan, zulo eta izkinatan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 158. orr.

Espainiako atletismoko federakuntzaren txandala jantzia zuen bibote petraleko laguntzaile bat zekarren aldean, irribarretsu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 121. orr.

1999ko abuztuan jazo zen, Sevillan egin zen Atletismoko Munduko Txapelketan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 69. orr.

'Golden Gala' izenburupean atletismoko izar nagusiak Erroman batuko dira gaur 'Golden League'aren barneko jardunaldian.  Berria - Kirola   2004-07-02

Ardoi atletismo taldeak bost urte bete ditu, eta oraindik ez du pista propiorik.  Berria - Kirola   2004-02-07

Obaba alboko herri koxkor bateko ikaslea zen Aguiriano, kolegioko atletismo taldean zebilena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 118. orr.

Atleta zen, baina ez zuen, Ibaiganera eroan ninduen hariari oratuz, Bilboko Athleticen hogeita bosgarren urteurreneko atletismo saioetan parte hartu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 26. orr.

Inaugurazio festarako, On Camillok egitarau polita prestatu zuen: abesbatzaren kantaldia, atletismo lehiaketak eta futbol partida.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 147. orr.

Atletismo topaketa batean, ordea, postuak ez du axola, norberak egiten duen markak baizik.  Berria - Kirola   2004-07-31

Iberoamerikako Atletismo Txapelketa dela eta zegoen antolaturik.  Berria - Kultura   2004-07-06

Joseba Permach atletarekin gogoratzen dira nonbait Donostiako Anoetako atletismo pistan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-03

Denak jausi ote ziren atletismo-pistara?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 140. orr.

Euskadiko Atletismo Federazioak txapelik gabe utzi du Younes marokoarra.  Berria - Kirola   2004-02-13

Amerikako Estatu Batuetan jaioa da Morales, baina Zizur Nagusia izan du bizitoki azken sei urteotan, eta Nafarroako Atletismo Federazioarekin du hark ere bere kirol fitxa.  Berria - Kirola   2004-02-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus