Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atletiko 1 izond atletismoari eta atletei dagokiena; pertsonez mintzatuz indartsu eta gihartsua dena.

Morroskoa bai, baina gihartsua eta indartsua ere bai, eta bazuen halako ibilera atletiko eta zalu bat ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 27. orr.

Berrikiago, medikuek deskribatu dituzte gorputz-trebetasun harrigarrien jabe diren idiot savant zenbait, erraztasunik handienaz akrobazia eta marka atletiko izugarriak egiteko gauza direnak, "kasu hartan ere inolako entrenamendu formalik gabe".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 193. orr.

Emakumeari eta gizonari, biei gustatzen zaizkien jolasak hartu behar dira kontuan, eta horrela bakarrik aterako gara ataka estutik, eta sexua ez da gehiago izango proba atletiko edo azterketa bat, baizik eta jolasa eta festa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 245. orr.

Marrazkian, erromes atletiko bat, halako deabru batek torratzen duela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 191. orr.

Dena txima luze eta gorputz atletiko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 36. orr.

Saskibaloi partidan, Pepponek uste osoz esan zuen eraztun jokoak baduela, balio atletiko nabarmenaz gain, halako grazia fin-fina ere, eta harrituta zegoela egitarauan ez zegoelako sartuta eraztun jokorik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 149. orr.

Ez, horaila da ama bezala, eta aitaren gorpuzkera atletiko eta luzea dauka. gaurko bainualdian frogatu dut, bestalde, ez duela gorputz atletikoa.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 93. orr.

Bikilarena iraultza atletikoa da, lasterrak ez dio lizunari astirik uzten erro dadin.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 33. orr.

Dantzari guztien biluztasun ia erabatekoak euren figura atletikoak preziatzeko balio izan du.  Berria - Kultura   2006-05-07

Hala ere, zirudiena baizik ez zen egiazki Damian Arruti: une batetik bestera hesteak okaztatuko zituen erretzaile porrokatu bat, zahartxoa aukeran, halako atarramentu atletikoetan ibiltzeko.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 11. orr.

2 ibilketa atletiko (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi)

Ibilketa atletikoa korrika edo lasterka egin gabe ahalik eta azkarren oinez ibiltzean datzan atletismoaren disziplinari deritzaio. Ibilketa eta lasterketaren muga atletaren bi oinek lurzoruarekin kontaktua galtzean dago. Azken hau gertatu ez gero, jada atleta korrika edo lasterka dabilela jo ohi da (ibilketarien hizkeran: hegan edota "airean"), horrek ibilketa atletiko frogetan zigorra izan ohi du. ETC-entziklopedia   Ibilketa atletiko, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus