Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atleta 1 iz lasterketa edo jaurtikitze kiroletan edo soinketan aritzen den pertsona.

Gogora etorri zitzaidan, hala, greziarren antzinako polis haietan gizon ideala -Aron Gurievich eta beste hainbat historiagilek diotenez- Atleta zela, eta indarra, gorputz-garapen orekatua eta edertasun fisikoa balio gorenak zirela, edo hobeto esanda, gizarte hartako balio nagusiak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.

Negu partean, eguraldi ona egiten duenean, pasealeku horietan entrenatzen dira atletak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2570. orr.

Atletak zazpi mailatan ariko dira: juniorretan (emakumezkoak eta gizonezkoak), promesetan (gizonezkoak), kros laburrean (emakumezkoak eta gizonezkoak) eta kros luzean (emakumezkoak eta gizonezkoak).  Berria - Kirola   2006-03-15

-Estadioetan, gorputz-jokoetan lehiatzen ziren atletak; plazetan, berriz, hitzezko borrokaldietan jarduten.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.

Atletak azken probaren aurrean bezalaxe sentitzen zen; edota soldaduak borrokari ekin aurretik bezalaxe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 263. orr.

Hiru atletek iazko marka ondu zuten.  Berria - Kirola   2004-03-28

Askoz ere duinagoa izango litzateke hori honela egitea erabaki izan balitz, zeren eta garbi baitago atletek ariketarekin beren gorputzak egiten dituztela sendoagoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4070. orr.

Atletek diziplina gogorra ezartzen diote beren buruari, eta hori, zimeltzen den koroa irabazteko; guk, ordea, zimeltzen ez dena irabazteko.  Elizen arteko biblia   1 Ko 9,25

Orgatila deabruari segitu beharrak atleta baten urratsak egitera behartzen gintuen arren, tarrapatan mintzo zitzaigun, hats hartzeko etenik gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.

Atleta batek zazpi bat litro oxigeno beharko lituzke 100 metroko esprintak eskatzen duen indarra egin ahal izateko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 55. orr.

Imanol Uriosterengana joan naiz eta bere bulegoan aurkitu dut, telebistari begira, joko olinpikoetako atleta batek bere urrezko domina erakusten duela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 215. orr.

"Baina gu ez gara atletak, gu normalak gara", esan zion Martinek behin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 118. orr.

Atleta, bularra aurreratuz iristen da azken ahaleginean metara, errepikatzen diren irudietan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 216. orr.

Hala adierazi zuen atzo Paul Rios Elkarri-ko bozeramaileak Marta Mendia altuera jauziko atletarekin eta Aurora Beltran kantariarekin batera egindako agerraldian.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Lasterraldi horrek irauten duen hamar bat segundoetan, atletaren birikek ezin dute bidali litro erdi bat oxigeno baino askoz gehiago odolera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 56. orr.

Patxi Morentin Ardoi taldeko teknikaria, atleten entrenamenduaz arduratzen dena.  Berria - Kirola   2004-02-07

Atzerritar hori: ez duk atleta itxurarik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 40. orr.

Malkoen dohainik gabe, atleta (--=aszeta) hauetako inork ezin uki jainkoari orpoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 185. orr.

Aktore lanetan hasitako atleta baino, atleta lanetan hasitako aktore itxura gehiago du.  Berria - Ekonomia   2004-04-03

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Irakurleak, atleta onak bezala, abenturazale trebeak bezala, maila goragoak, edo arrisku handiagoak kausituko ditu.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 12. orr.

Mugerza atleta bikaina izan zen: 1910eko hamarkada amaiera eta 1920ko hamarkada hasiera artean hamaika txapel irabazi zuen Euskal Herrian eta Espainian.  Berria - Kirola   2006-01-19

Etiopiako atleta bikaina beste balentria bat egiten saiatuko da asteburuan, Bruselan.  Berria - Kirola   2004-03-19

Atleta bikaina, gihartsua eta bizkorra.  Berria - Kirola   2004-03-03

Atleta kanpeoiak harrokeriaz goratu ditu besoak, uztai olinpikoen azpian, eta bularra aurreranzka iristen da metara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 215. orr.

Aberatsen seme-alabak joaten ziren atleta kuttunei beroa ematearren txalo jotzera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 109. orr.

Bibliaren mezua jasotzeko modua ikusi nahi nuen, nola bereganatu zuten margolariek Greziako Atletaren eredutik hain urrun zegoen tradizioa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 170. orr.

Euskadiko Atletismo Federazioak txapelik gabe utzi du Ardoi taldeko Mostafa Younes atleta marokoarra.  Berria - Kirola   2004-02-13

Bi atleta txinatar hil ziren herenegun, Pekingo Maratoian.  Berria - Kirola   2004-10-19

Atleta errenteriarrak ez du zorterik izan azken txapelketa garrantzitsuetan, baina Coruñan bolada txar hori amaitu nahi du.  Berria - Kirola   2006-05-03

Atleta errusiarrak prest daude inoizko lehiaketa onena egiteko .  Berria - Kirola   2006-03-10

Eta izan zitekeen, baina ez: hura ez zen atleta beterano bat eta hura ez zen 2012ko Joko Olinpikoetarako iragarki bat.  Berria - Harian   2005-04-01

Diru arazoengatik ez da izango eliteko atletarik.  Berria - Kirola   2004-11-27

Jokalariak egundoko atletak dira eta erakusten duten airostasuna eta jagitasuna ikusgarriak dira, pilotariak kolpea jotzeko benetan horman gora egiten baitu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 135. orr.

Ez zuen, hala ere, nahi zuen arrakasta izan, atletarik sarituena Jesse Ovens beltza izan zelako.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 66. orr.

Zazpi domina euskal atletentzat Espainiako Txapelketan.  Berria - Kirola   2006-02-28

Budapesten bi euskal atleta ariko dira: Marta Mendia gorako jauzilari iruindarra eta Naroa Agirre pertika jauzilari donostiarra.  Berria - Kirola   2004-03-05

Pertika jauziko finalean gailendu zen Agirre (4,30 metro) eta 100 meira Espainiako Txapelketetan urrezko domina lortu duten aurreneko euskal atletak.  Berria - Kirola   2004-08-24

3 irud/hed

Frantzisko Kristoren atleta hasi berria zen oraindik eta, bila zetozkionen mehatxuen berri entzunik eta hurbil zirela sumaturik, haien haserreari baretzeko astia eman nahian, haitzulo gorde batean ezkutatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 746. orr.

Sufrimenduaren atleta zen Engels.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 215. orr.

Eta horrela, antikristoaren garai arriskutsuen aurrean atleta berriak prestatu ditu eta Eliza aurretiaz babestu eta indartu du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1151. orr.

Tranpak ere badira, non Hildebrando sutsua politikan eta gerragintzan nahastuta galbideratu zen baino deabruzkiago harrapatuta gera baitaiteke atleta espirituala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 136. orr.

Ez ditu bildu mende laurdenez Jaungoikoaren atletak!  Herria   2005-07-14

4 atletaren oin (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Atletaren oina, 972. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus