Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atipiko 1 izond ezohikoa.

Figura guztiak jarriak genituen: San Jose, Ama Birjina eta haurra; behia eta astoa; erregeak eta artzainak; baita aingeru atipiko bat ere, estalpearen gainean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 244. orr.

Futbolari atipikoa izan naiz.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 33. orr.

Nazio mailako proposamena da, atipikoa eta handi nahia.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Interesgarria zen egokiera, baina baita atipikoa ere: aldez bakarrik zuen antza gaizkina epailearen aurrean gertatzen denekoarekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 286. orr.

Eduardoren gutun gozo eta argi hori, bururen buru neure egiten nuenez, eta ez argitaratzeko inolako grabedaderik sumatzen ez nionez, euskaraz atipikoa den umore eder zentzagarria baizik Larru arraseko ihardukiak nola ekidin asmatzen hasi nintzen: erabat atipikoa eta apatikoa, beti sinpatikoa egonez noski, sozietatean agertzearren zergatik ez nuen nik ere temesta hartuko?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 349. orr.

2 depresio atipiko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Depresio atipikoa depresio endogenoaz bestelako sintomak dituen depresioa da. Antsietatea da sintoma nagusia, eta, harekin batera, pisuaren eta gosearen gorakada, hipersomnia eta nekea agertu ohi dira. ETC-entziklopedia   Depresio atipiko, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus