Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atiko iz eraikin bateko azken pisua.

Ez bazara atiko batean bizi izan, haizeak nolako indarra duen ez duzu jakingo.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 53. orr.

Eman zain edo komunikatzen ari diren telefonoek: zenbat metro koadro dituen apartamentuak, atiko edo soto batean ote dagoen telefonoa, argiak piztuta edo itzalita ote dauden.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 49. orr.

Ate joka hasi zen bizilagunen etxeetan, baina inork ez zion sartzen utzi, eta, hala, atikoraino heldu zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 56. orr.

Apartamentua edota bistadun atikoa, inmobiliariakoak deitzen zion moduan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 42. orr.

Bost solairu, beheko beste pisu bat, bi soto, atikoa eta aparkalekua.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

Arratsean, egun osoan lanean aritu ondoren, elkarrekin joango dira afaltzera, edo picnic bat egingo dute atikoan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 230. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus