Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atezu 1 iz teinkatasuna, larrialdia. ik tentsio.

Besteek askotariko gauzetan ziharduten: batzuk atezu larrian ari ziren lanean, nahiz txistuka aritu alegia lasai eta aise, nor bere "Hylo" partikularen xerka buru-belarri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 56. orr.

Estiloaren bilakaerarik ez dago - atezutik ihes egitearren esan zuela uste dut.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 197. orr.

Senaren atezuak ur bedeinkatuaren pontean hatz-puntak sartzera eraman zuen Jose, aitaren egiteko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 133. orr.

2 (adizlagun gisa)

Adi eta atezu ibili, beraz, inguru hauetako egun dontsu tenporetako horietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 362. orr.

Atezu eta erne, larunbat osoan ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 224. orr.

Baserriaren inguruko soro eta barruti, txaradi eta baso, azienda eta artalde, oiloetxe eta ukuilu... egongo ez zen ba, atezu eta ernai egoteko obligazio eta enpeinurik!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 128. orr.

3 atezuan adlag erne.

Alemaniatik urrun nengoen; teorian behintzat, ez nuen zertan kezkaturik, baina nire egoera kontuan hartu behar etengabeak atezuan nindukan baita horditu itxurako gizakote batekin hitz egiterakoan ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 182. orr.

Urteak egin ditiat abagunearen zain, nire gaitasuna frogatuko zuen hilketa baten atezuan, eta hara!  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 44. orr.

Han geratu nintzen, atezuan, burua hormaren kontra, begiak hostailaren ilunpetarantz zabalik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 399. orr.

Sedukzio estrategia, ahoratu zaio ia Gabini, eta une horretantxe atezuan sentitu du bere burua.     «Kuskue tanden», 2004 - 170. orr.

4 atezuan bizi

Atezuan bizi beharra dago hitzekin, beti berritzen, beti aldatzen ari baitira, itsasoa ere beti desberdina den moduan bere betiko itxurapean:  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 73. orr.

Hori irakurri zuenetik, artista atezuan bizi da noiz sentituko bere baitan Mendebaldarrek hain ohikoa duten indar kementsu baina kaskarin hori, noiz izango presa gazte baina helgabe hori...  Berria - Kultura   2006-02-12

Tulunbiotik atezuan bizi gara, begiak zorrotz, ea non aurkituko (baina sumatze hutsarekin ere nahikoa da) lehen flakezia arrastoa, estreinako ahuldadea.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 87. orr.

5 atezuan egon

Albert Matsonek eta bere emazteak esperoan sumatzen zituzten ahaideak, atezuan dagoen zelatariaren egonarri itxaropentsuaz, euren heriotzako orduaren alde otoika.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 232. orr.

Andereñoak ez du xehetasunik galtzen, atezuan dago beti bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 169. orr.

Pertsonalki lapurtzea gustatzen zait; leku egokira joan, atezuan egon, arbola bat edo espia bat edo aztore bat izan, eta joan badoan musua harrapatu, oroimen baten muin urdin baino ez dena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 90. orr.

Atezuan egon arren, txirrinak asaldatu egin ninduen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 31. orr.

Inbidia madarikatua, eta madarikatuak begien bistara agertzen den edozein emeri heltzeko atezuan dauden zezenak ere.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 69. orr.

Susmo antzeko bat zen: basurdea atezuan zegoela, nire erreakzioaren zain, baina hatz haiek elkar ukitzen zuten egunean batak bestea ukitzeko seinalea izango zela, edo ordotsak urrixaren gainera salto egitekoa bestela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 185. orr.

Alazne atezuan zegoela iruditu zitzaion mutilari.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 75. orr.

Agramondarra, ordea, atezuan dago.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 143. orr.

Bela-bizkarretan atezuan zagok haizea, eta zain dauzkak.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 48. orr.

6 atezuan ibili

Landako belarra gizentzen ote zihoan, ukuilukoentzat atezu zebilen bitartean, etxekoandreak bazuen zeregina ganbaran edo etxebarruan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 102. orr.

Neskak txabolan beheko surik ote zegoen galdetu behar zuen, horixe zen-eta bere kezka nagusia, baina elurra botatzen hasi duenetik hotzagatik nahikoa kexatu dela iruditu zaio, eta arduratsu azaldu nahi izan du lagunaren begietara, hura bezala erne eta atezuan dabilela erakuste aldera.     «Bizia lo», 2003 - 133. orr.

7 atezuan jarri

Ez ninduen harrotu, inarrosi baizik, eta atezuan jarri.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 174. orr.

Gainerako soinu arruntekiko ezberdina zirudien soinu batek atezuan jarri zituen biak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 25. orr.

Gauza, zain baitzegoen, atezuan jarri da, gainera etorri zait, nire baitara isurtzen da, hartaz betea nago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 168. orr.

Baina ene baitako mintzoak atezu jarri ninduen; eta, ahots txikiak emandako argibideak zuhurki jarraitzera deliberatu nintzen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 138. orr.

Musikak kulunkan ninderaman, egonezinez, irrika gero eta sutsuago zen: neure burua kontrolatu behar izan nuen, atezuan jarri, hain zen bortitza nire ezpainak zure esku maitekorrean paratzeko gogoa.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 48. orr.

Alizia atezuan jarri da, eta urduriaren urduriaz alfonbraren gainera erori zaio kikarakoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 158. orr.

Ohartu orduko, gitarra mafrunditu batek atezuan jarri ninduen, eta newyorktarrak listu egin zidan bozgorailu beltzetik:  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 292. orr.

8 kirioak atezuan adlag kirioak airean, kirioak datnzan.

Elkarrizketa bitartean kirioak atezuan egon da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 284. orr.

· On Camillok atezuan zeuzkan kirio guztiak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 310. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus