Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atezain (ETCn 12.608 agerraldi) 1 iz etxe edo eraikuntza bateko sarrera zaintzen duen pertsona.

Finkako atezainaren laguntzarekin marrazketa-mahai bat muntatu zuen hustutako etxean, eta bertara abiatzen hasi zen egunero.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 168. orr.

Bazkaldu, berriz, atezainaren sukaldean egiten zuen, Mariaren jaki goxoak dastatuz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 11. orr.

Atezaina esnatu nuen, baina ez zeukan giltzaren kopiarik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 63. orr.

Urias, ordea, jauregiko ate ondoan geratu zen lotan, jaunaren atezainekin batera; ez zen etxera joan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 53. orr.

Atezainak ez ditu orroak eta oihuak aditzen, ez ateari ematen zaizkion kolpeak eta ostikadak ere.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 11. orr.

Alde batetik zalditegiak izaten dituzte, eta beste aldetik atezainen gelak, eta jarraian barruko ateak egoten dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2970. orr.

Nire atezainak ez dio sartzera uzten, eta eri naizela jakinarazten dio: aitzineko gertaldi larria.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 64. orr.

Atezainak langa altxatu eta sartu gara aparkalekura, jardina ederra da eta harbide bat dago aldapan gora eraikin nagusiraino.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 55. orr.

Atzeko atetik sartu ziren, ostatuko harrera-gunetik, gizon itsu batek zaintzen bainoago mugarritzen zuen espazio ilun batetik, atezaina lodia baitzen gorpuzkeraz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 209. orr.

Holmboe buru-belarri lanean ari zela Christianiako unibertsitateko bere bulegoan, atean jo, eta gutun bat eman zion atezainak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 324. orr.

Nire atezaina izan zenaren letra txiki eta aldrebesa idazkera eder horri gaineratu zaio:  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 112. orr.

Haren pertsonaiek ere, betikoak eta inoizkoak, ondo zehaztugabeko status sozial halako baten marka besterik ez dute: zalduna, errege, morroia, atezaina, gerlaria...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 59. orr.

Joan den urtearen amaiera aldera, argitaletxe batek luxuria bekatuari buruz testu bat idazteko proposamena egin eta nik baiezkoa erantzun niola zenbait egunkaritan agertu ostean, ezezagun batek fardel txiki bat eman zion nire lantokiko atezainari.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 9. orr.

Autoa kalerako irteerara iristerako, bertan zegoen atezainak atea zabalik zeukan, eta autoak errepidea zapaldu bezain aguro ekin zion ate erraldoia ixteari.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 129. orr.

Zuzendariak, emaitzak eskuan zituela, banan-banan deitzen gintuen; maila gainditua genuela igartzen genion irakasleak keinu bat egiten zigulako, aurrena atezainaren aldera joateko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 36. orr.

Etxeko atezainarenean giltza bat utziko ziola, eta apartamentura igo eta han itxaroteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 18. orr.

-Ez dakit seguru baina, barrengo zeozer behar du, ohetik jaiki ezinik daukana -esan zion Aita Atezainak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 47. orr.

Mezu bat erretilu batean, atezainak ekarria.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 76. orr.

Atezainek berriz ere zabaldu zuten atea, eta polizi buru nagusia agertu zen alartzean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 41. orr.

Sarrera-txartela eskuan zuela, Alejandro atezainaren ondora joan, eta berbetan hasi zen berarekin.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 53. orr.

Atezainaren emazteak, irteeran abisu eman niolarik, itzultzekoa nintzela esango zuen, eta giltza utzi.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 177. orr.

Baina eraikina itxita dago eta atezaina joanik da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 55. orr.

Eta batzuetan lasterka joaten ginen eskailera mehar hartara zelata egitera, baina atezainek laster botatzen gintuzten, debekatuta baitzegoen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 74. orr.

Aurretik igaro zen alabarekin, eta aretoko ate zabaldutik begirada bizkor bat luzatuta ikusi zuen zein zen atezainak zereginik gabe egoteko arrazoia.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 203. orr.

Baina bai, atezainak "pasa pasa" esan digu eta barrura goaz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 332. orr.

Nire izenarekiko etiketa oraindik hantxe zegoen, apartamentuan; baina Freddy atezainak ez zekien nire giltzaren berri.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 245. orr.

Eta, iluntze partean, txakurkume maitagarri bati kontu egiten zion atezainak; uhal luze-luze batekin lotuta edukitzen zuen, handik iragaitean geratu eta hizketara hurbiltzen gintzaizkionean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 255. orr.

Atezainari deitzea jaitsi zen, ez zuen erantzuten.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 67. orr.

Ate bakoitza ostadarraren mutur batean dago, eta atezainek eskuak baino ezin dituzte erabili.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 117. orr.

Edo diskoteka bateko atezaina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 139. orr.

Pare bat aldiz, urduritasunak eraginik, atezainen arreta jasotzen zuela iruditu zitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 51. orr.

-Zer moduz unibertsitatean? - galdetu zidan atezainak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 392. orr.

Andresentzat inguruko guztiak etsaiak ziren; amaginarrebak, Ninik, haren senarrak, etxeko bizilagunek, atezainak... berentzat laidogarri balitz bezala ikusten zuten senar-emazte haien bizitza.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 298. orr.

Joxe Elosegik aurrera egin zuen hala ere, eta arraiki agurtu zuen atezainetatik handienak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 140. orr.

2 iz futbolean eta kideko kiroletan, atea zaintzen duen jokalaria.

Azken jardunaldietan okerrak egin ditu, baina horrelakoa da atezainaren bizitza.  Berria - Kirola   2004-04-01

Atezainak zutoin batera edo bestera hurbildu ohi dira baloia bederatzi metroan dagoenean.  Berria - Kirola   2004-11-26

Atezainari atzo egindako autopsiaren arabera, aortako aneurisma batek eragin zion heriotza.  Berria - Kirola   2004-11-26

Beckenbauerri atezainik ez zelairatzea falta izan zaio, golak jaso dituztelako.  Berria - Kirola   2004-06-30

Sekulako gola sartu zian -Boca Juniorsen kontra, oker ez banago-, zelaia alderik alde zeharkatu, eta bidera irten zitzaizkiòn aurkari guztiak hankaz gora utzi ondoren, atezaina bera ere bai... baita arbitroa eta marrazainak ere, hortik atera kontuak!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 19. orr.

Hogei arte kontatzera ez nintzen iritsiko, eta "¿estás ahí?" berriro ere hariaz bestaldean entzun nuenean, zentzumen guztiak erne jarrita nengoen -penalti bat gelditzeko prestatzen den atezaina bezala- testua hitzez hitz jasotzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 181. orr.

Malagaren aurkako partida batean, berdinduta zeudela, ate aurrera bakar-bakarrik iritsi zen Zarra; baloiari barrura bultza besterik ez zuela, ohartu zen atezaina ondoan zegoela min harturik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 79. orr.

Baloia hartu zuen, atzelari bat gainditu, beste bati baloia hankartetik pasatu eta gero, atezainak orkatilatik heldu ote zion ziur ez bazegoen ere, lurrera jausi zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 38. orr.

Hori dela eta irabazi ditu hainbeste ipuin-sariketa (ez da alferrik koadrilako idazlerik publikatuena), eta horregatik izan da hainbeste urtetan Zarauzko eskubaloi taldeko atezainik onena, número uno.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 146. orr.

Konfiantza hartu ahala, bakoitzaren izaera eta zaletasunak azalduz joan dira: Mehdi atezaina da unibertsitateko futbol-taldean, whiskia gustatzen zaio eta Irango bizimodua ez.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 92. orr.

Hau -esaten zien entrenatzaileak taldeko berriei, aurkezpen egunean, atezaina seinalatuz- zuen aita da; beste hauek -erdiko atzelaria eta liberoa- zuen ama eta zuen izeba; hango hura -hori erdiko aurrelaria zen- seme nagusia.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 31. orr.

3 (izenondoekin)

Atari ilun, bi orrikoaren aurrean, atezain uniformatu sendo-sendoa zegoen zutik, beroki luze, hondar-koloreko bat soinean, eta beroagatik ere hartz larruzko txano beltza buruan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.

Izotz zurian barrena, kasko gorriko jokalari bat atezain maskaraturantz limurtzen zen biziki.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 359. orr.

Izenpetzaileetan, Athletic-en izenean Andoni Zubizarreta atezain famatua ere hor zagon.  Herria   2002-09-26

Atezain irundarra, halere, baikor da, eta taldeak mailari eutsiko diola uste du.  Berria - Kirola   2004-03-24

Lapurtarrak aukera baliatu zuen Mindimba atezain bikainari garaipeneko gola sartu zion (6-5).  Berria - Kirola   2004-10-24

"Atezain titularra izan naitekeela erakutsi dut", esan du.  Berria - Kirola   2006-02-11

Aldiz, Zdrahalek, Moliak eta Bounoure atezain ordezkoak lehenengoz jokatu ahal ukan zuten.  Berria - Kirola   2004-09-17

Irteera, ahantzi baitzait zuri aipatzea, lorategiko ate ttipitik behar zuen egin: aski zuen argi azkorriaren zain egotea, atezain zorrotzak ez zuen hitzik erranen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 276. orr.

Bi atezain beltz eta handikotek gordetzen zuten atearen atzetik, ke lodi eta ugaria irteten zen atariko bonbilla kolorezkoen argitara.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 140. orr.

Bularra goitik beheraino dominaz josirik daukan atezain on, atsegin, adeitsu, begiurdin horrek berak bere eskuez irekitzen du ate izugarria; ezer ez dakielako irekitzen du.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 18. orr.

-Noski, atezain bikaina da Wood! - esan zion Lee Jordanek jendeari, Flint Hooch andrearen txilibitu-hotsaren zain zegoela -.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 249. orr.

Keegan atezain zaharrarekin hizketan nengoen behin.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 187. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lafuentek ondo erantzun zion atezain aldaketari, eta Ligan jokatzeko moduan dagoela erakutsi zuen.  Berria - Kirola   2006-01-13

Hiru hitz adeitsu atezain-andreari.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 66. orr.

-Pentsa noraino lagundu zidaten, anai Benitoren bidez, lasalletarrek, atezain kargua ere eskaini zidatean, goizetan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 54. orr.

Eta gerra amaitu ondoren, bertan gelditu zen, "ex-combatiente" gisa "Arbitrios"en atezain postua eskaini ziotelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 286. orr.

Inguratutakoan, Rekexok ikusi zuen sarreran, burdinazko ate erraldoi baten beste aldetik, zain zeukatela gizonezko bat, agian atezain lanetan aritzen zena.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 127. orr.

5 atezain automatiko

Ni etxetik bidali eta lehenbiziko bi hilabeteetan, telefonoz agertzen zidan adeitasuna lurrindurik gelditzen zen bion etxea izandakoaren atezain automatikoaz baliatzen nintzelarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 51. orr.

Atezain automatikoek ez dute beti ondo funtzionatzen, pentsatu nuen, eta azken ahalegin bat egingo nuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 126. orr.

Dudatan gelditu zen atari ondoan, atezain automatikoari begira zer egin ez zekiela, txirrina sakatu edo ez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 206. orr.

Jabeek gelaka alokatu diete pisua hainbat etorkin magrebdarrei, eta askotan gertatzen da, esaterako, goizeko ordu txikietan, giltzak ahaztuta, etorkinen batek bizilagunak esnatzea atezain automatikoa jo eta jo.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 72. orr.

Biltegi nautikotik biodendetarik garajeetarik atezain automatikodun ezkaratzetarik jalgi zarete denak ateetara leihoetara espaloira, eta honantzako norabidean zatoztenak baztertzen baldin bazarete ez da bide egiteagatik, ikuspuntua hartzeagatik egiten duzue albora.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 256. orr.

Egia esatera, ez zitzaidan sobera kostatu haren telefono zenbakia zein zen jakitea: atariko atezain automatikoan bigarren eskuinari zegokion izenari erreparatu, eta telefono listinera egokitu besterik ez: Piarres Bordagarai, 59 45 86 21.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 29. orr.

Atetan utzi zuen odol arrastoagatik, Ofelia eskaileretan behera abiatu zen, eta antza denez atezain automatikoko tinbreak jo ostean, zabalik aurkitu zuen aurreneko lokalean babestu zen, bere etxetik metro gutxira dagoen italiar jatetxean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 52. orr.

Segurtasun sistema aldatua zeukaten eta, lehengo atezain automatikoaren tokian, zeinek bizilagunekin hitz egiten uzten zuen, zenbaki eta letradun panel bat bakarrik ikusten zen orain, mikrofonorik gabea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 202. orr.

6 futboleko atezain

Futboleko atezainen beste jauzi bat, eta orduan irristan joan nintzen ni ere zola leunean, irrist egiten nuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 168. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atezain bat (17); atezain batek (3); atezain baten (3); atezain bati (3); atezain bera (3); atezain beteranoak (3); atezain bikaina (4); atezain gaztea (3); atezain gisa (3); atezain kroaziarrak (3); atezain kubatarraren (3); atezain lanetan (3); atezain nafarrak (3); atezain ohi (3); atezain ohia (3); atezain ohiak (5); atezain on (7); atezain ona (9); atezain oso (3); atezain postua (4); atezain postuan (5); atezain titularra (9); atezain titularrak (3); beste atezain bat (3); bi atezain (7); errusiako atezain (3); hiru atezain (6); ordezko atezain (4); osasunako atezain (5); realeko atezain (3); taldeko atezain (5)

atezaina bezala (3); atezaina da (22); atezaina du (3); atezaina izan (16); atezaina izan ezik (3); atezaina izan zen (3); atezaina izango (6); atezaina kendu (5); atezaina zen (4); athleticeko atezaina (7); bigarren atezaina (7); etorkizuneko atezaina (3); hirugarren atezaina (4); juantxo elia atezaina (3); ordezko atezaina (5); osasunako atezaina (13); realeko atezaina (5); ricardo atezaina (3); taldeko atezaina (6);zaina (7); zen atezaina (11); zuen atezaina (7)

atezainak berak (4); atezainak esan (5); atezainak geldiketa (4); athleticeko atezainak (4); bartzelonako atezainak (3); egin zuen atezainak (3); taldeko atezainak (5)

atezainaren aurrean (11); atezainaren gainetik (4); atezainaren heriotzaren (3); atezainaren huts (3); atezainaren inguruan (4); atezainaren lan (3); atezainaren lana (9); atezainaren ondotik (3); atezainaren seme (4)

atezainekin lan (3)

atezainen artean (3); atezainen entrenatzaile (4); atezainen entrenatzailea (6); atezainen entrenatzaileak (3)

atezainetako bat (3)

atezainik gabe (3); atezainik onena (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus