Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bidaiarien bagoiak aspaldi zerbitzutik kanpo gelditu zen modelo batekoak ziren, konpartimentuek bi atexka zituzten alde banatan eta bagoiko pareta osoan zehar ointoki luze bat. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 46. orr.
Nik segitzen nuen jakin gabe ez ote zen broma bat, atexka ireki, lehenbiziko maila jaitsi eta gero pausokapausoka gero eta beherago, zango bat luzatu eta bidezidorrera erori nintzen, kosakoen moduan dantzatuko banintz bezala. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 40. orr.
Goitik, irakaslearen etxeko atexka ostikoka botatzen ari zirela adierazten zuten danbadak belarriratu zitzaizkigun. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 123. orr.
Alemanek hain modu basatian eraso egin eta poloniarrak garaitu zituztenean, geltokiko buruak usategiko atexka itxi zuen eta Hradecera joan baino lehenago geltokiko mutilari agindu zion Nurembergeko badget haiei guztiei lepoa bihurritzeko. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 25. orr.