Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bazeukan atetzar bat giltzarrapo astun batez itxia, baina aise sar zitekeen atearen bi aldeetan zeuden zuloetatik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 25. orr.
Ordurako, sarrerako guardiek itxia zuten atetzarra, eta burdin-ziriak eta gainerako euskarriak beren zuloetan egokitzen ziharduten. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 44. orr.
Alsina kaleko atetzarraren aurrean gurdi bat zain zegoen, hiru zaldiz. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 221. orr.
Abeltzainak, lana amaiturik, abeletxeetako atetzarren alboan zeuden, esne-lapikoen eta arrain-zoparako gonbitaren zain. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 437. orr.
Irribarrez ari zen, ez baitzuen etxe barrutik atetzarra irekitzeko batere asmorik. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 153. orr.
Segurtasun neurriak, besteren artean pribatasuna zaintzeko neurriak, koartelekoak bezain zorrotzak ziren, eta zaintzaileen baimena jaso gabe ez zegoen atetzarra zeharkatzerik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 50. orr.
Atetzarrak zabaltzean karranka egin orduko, labankada batek soka tenkatua eteten duen legez, Guardia Zibilaren etxe aurrean bildutako jende andanak amorrua askatu zuen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 69. orr.
Poz-pozik itzuli ginen, ez edanak, baina bai zizpatuak, hoteleraino (Via Veneto): kristalezko atetzarra zabaldu eta alabastrozko hallean berehalaxe eskuratzen dizkizute zure gelako giltzak, zuk zeuk inskribatu bezalaxe izendatuak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 184. orr.
Arratsaldero bezala, gizonezko bat eliz aurreko burdinazko atetzarra ixten ari zen, drogazaleek gaua eliz atarian pasa ez zezaten. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 10. orr.
Aurreko atetzarrak kolpe zatar batez toperaino iritsia zela abisatu artean, ondorengo atearen operazioa ez zen hasten. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 12. orr.
Atetzar madarikatu hura igarota, guk donostiarrok ere: "Libertatea, zoin den eder" kantatzen genuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 37. orr.
Burdinazko atetzar kirrinkaria giltza handi beltz batez ireki ondoren, Justinari sartzeko agindu zion sarjentuak, buru-makur eta esku-keinu gehiegizko eta desegokiz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 157. orr.
Gazte jendea andanan sartu eta irteten zen auskalo noizko eta zein estilotako atetzar hartatik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 267. orr.