Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezker-eskuin, atetilak zeuden, kandaduekin gakotuak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.
Angurriaren alboek (zalgurdiaren atetilak alegia) behialako pintura horiaren arrastoak zituzten oraindik, eta oso txarto ixten ziren, zeren eskutokiak eta sarrailak oso egoera kaxkarrean baitzeuden, hala-hola sokaz loturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 258. orr.
Atetila ireki zuen, eta barnean zegoen gizonari tiro bat bota zion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 268. orr.
Lekaioak, denborarik galdu gabe, atetila danbateko batez itxi, oin-oholak gora bildu, eta, kalesaren atzealdeko uhalari helduta, gidariari oihukatu zion: "Aurrera!". Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 261. orr.
Bukatu zutenean, ukuiluak ilunbetan jarraitzen zuen, hain zuzen ere leiho guztietako egurrezko atetilak kanpotik iltzatuta zeudelako denak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 178. orr.