Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atestatu iz delitu edo lege-hauste bat egiaztatzen duen agiri ofiziala.

Hondarribiko gaztearen heriotzaren atestatua Irungo Instrukzio Epaitegiaren esku utzi zuen Ertzaintzak, baina epaitegi horrek uko egin zion kasua hartzeari.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Gertatutakoaren atestatua Fiskaltzara eta Familia Indarkeria Zerbitzuko Fiskaltzara ere bidali du Foruzaingoak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Foruzainak arduratu ziren atestatuaz.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

Ertzaintzaren atestatuak argi esaten du kanpoan ez zela ezer gertatu, baina niri 300 euroko isuna ezarri zidaten; barruko gertaeren erantzule egin ninduten, nik haiekin zerikusirik izan ez nuen arren.  Berria - Harian   2006-05-10

Gertaera horien harira Ertzaintzak bost herritarren kontra atestatua ireki zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-06

Gisako atestatuetan gertatu ohi denez, ñabardura morbidoak erantsi dituzte lekukoek.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 11. orr.

Berriro ere hiru euskal gazte espetxeratu dituzte, inongo frogarik gabe, susmoetan oinarritutako atestatu lotsagarri batekin eta leporatzen dizkieten gertakizun konkretuak agertu gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus