Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atertu, ater(tu), atertzen 1 da/du ad euria, elurra eta kidekoak egitetik gelditu.

Goizaldera atertu zuen, bat-batean, dutxa ixten duzunean bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.

-1636ean, Segovian, errogatibak Fuencislako Ama Birjinaren aurrean, abendu horretako euriteak ater zitezen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 473. orr.

Tarteka, eurijasa eta atertu, ongi partituta datorren euria bendizio da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 458. orr.

Bainan atertu du, iguzkia ere agertu da eta denen buru denak molde gaitzean joan dira.  Herria   2003-01-21

Atertu du pixka batean eta goxo da larruazalean sentitzea eguzkiaren fereka.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 24. orr.

Atertu zuen elurra, ilargi ezin ederragoa atera zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 94. orr.

Euria atertu zuela zirudien, uhinen bitsa izan behar zuen mahuketara aldizka etortzen ziren zipriztinak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 236. orr.

Euriak atertu ziren eta ibaien indarra txikitu zen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 331. orr.

19 gradu izango dira zero azpitik eta elurra atertu gabe.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 329. orr.

Erromatik itzuli zenean, hiritik irten zen egunean atertu gabe egin zuen euria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 633. orr.

Euria erruz ari zuen gainera, atertu gabe.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 325. orr.

Zer hotzikarak, zer trenpa aldiak! Zer lanak, soinekoak ezin idorraraziz atertu ondoan!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 218. orr.

Atertu egin zuen; baso eta belar usaineko haize hotz batek putzuak izurtzen zituen euriak garbitutako kaleetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 181. orr.

"Atertu egin nahi duela dirudi", esan zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 207. orr.

Hasi duk, hasi duk, auskalo noiz atertuko duen!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 184. orr.

Euri gehiegi egin du denbora gutxian, eta ez dirudi laster atertuko duenik.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 97. orr.

Orduan atertuko du kazkabar-erauntsia eta ez da gehiago trumoirik izango, jakin dezazun Jaunarena dela mundua.  Elizen arteko biblia   Ir 9,29

Ekaitza geldituko da eta kazkabar-erauntsia atertuko, lur osoa Jaunarena dela ikus dezazun.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 163. orr.

Izan ere, euria ari duenean, batzuetan segido samar egin ohi du, baina besteetan, makina bat aldiz atertzen du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 397. orr.

Elurrak atertu bazuen ere, ipar-haize zorrotza zebilen, eta arin-arin abiatu ginen, lagunek aspaldi behar zuten-eta billar-aretoan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 109. orr.

Elurretik badamaio, ez du berehalakoan atertzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 65. orr.

Leihoek duela gutxi arte polita zen plaza txiki batera ematen zuten, eta haien azpian, autoen, motor burrunbatsuen harrabotsa, ez zen inoiz atertzen.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 47. orr.

Ez zen ez animaliaren ez gizon-emakumeren arrastorik inon ikusten eta, tarte batean atertu bazuen ere, hegazti bat ere ez zen begi-bistan agertzen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 133. orr.

Izan ere, euria, tartean atertu bazuen ere, gogor ari zuen berriro.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 196. orr.

Hastapenean McDonalds batean sartu ginen, kafea han inon baino merkeagoa baita, eta doi bat atertu zuenean irten egin ginen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 160. orr.

Euria atertu zuen, baina haize erauntsia gogortu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 155. orr.

Mara-mara esaten da, baina han zarra-zarra ari zuen elurra, atertu gabe, aspertu gabe, eta botatakoa ez zen urtzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 181. orr.

-Orain, atertua baitu, hobe duxu etxalde partiturik, beste uhar bat jin aitzin.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 32. orr.

Hastapenean McDonalds batean sartu ginen, kafea han inon baino merkeagoa baita, eta doi bat atertu zuenean irten egin ginen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 160. orr.

Bizpahiru te-kikarakada hartu ditut haren irudi isilaren alboan, denbora emanez, lehenago edo geroago atertuko zuelakoan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 178. orr.

Ez du inorekin topo egin tunel estuan; irteeran afixa batzuei begira gelditu da, euria noiz atertuko zain.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 35. orr.

Ezin atertua zuen bere oroitzapenak, adiskidantzak, ezagunekilako harremanak -Alain eta Valéry-rekin bereziki- kondatzen zituelarik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 46. orr.

2 gelditu; geldiarazi.

Atsedenik gabe, bigarren mugimenduari, andanteari, ekin zioten musikariek, eta isiltasuna ez zen atertu gelan, isiltasunak hantxe segitu zuen, abere zaurituak bezala kiribildua, txori arinak bezala gora eginez hegan,Ahots gogorrez gaineratu ere bai, judua itsasora bota ezean, ez zela Jainkoaren haserrea atertuko, ez zela haizea oihaletara itzuliko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

Lineako bi telefonoak eta geltokiko hirurak atertu gabe konektatzen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 23. orr.

Gure korrikalarien saldoa ez zen ez atertu, ez-eta mehatu ere.  Herria   2003-04-17

Eta usoak ezin lokartuz zeuden, urrumaka atertu gabe, lo zeudela erortzen ziren, beren lumek paretaren kontra jotzean egiten zuten hotsa aditzen zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 88. orr.

3 irud/hed

Txaloak atertutakoan, danbor-hotsa zabaldu zen bazterretan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 144. orr.

Franco Rasettik atertu gabe hitz egiten zuen bazkarietan, baina betiere fisikaz, geologiaz eta koleopteroez.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 66. orr.

Gonbidatuen txalo zaparradak hiru minutu iraun du atertu gabe.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 77. orr.

Umberto ume bat bezala ari zen barrez eta txantxetan, atertu gabe hizketan: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 185. orr.

Okindegian izan naiz eta, herenegun gaueko hilketaz ari zen jendea zurrumurruetan atertu barik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 20. orr.

Ez zen ez animaliaren ez gizon-emakumeren arrastorik inon ikusten eta, tarte batean atertu bazuen ere, hegazti bat ere ez zen begi-bistan agertzen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 133. orr.

Tabernatik irtendako liburuzaina berrehun eta berrogeita sei mila ezkatako suge honen gainean orroka ostikoka adausika zanpatu ezkilak atertu ezineko bozkarioan zirela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 137. orr.

Handik atzera, atertu ezinezko zerrenda osatu zen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 71. orr.

Itzuli nintzenean Luteziak atertua zuen negarra.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 130. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus