Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aterrune 1 iz ateri dagoen unea, atertzen duen unea.

Denboralea zetorren, baina ordu bitarako aterrunea bazen gutxienik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 27. orr.

Egun batez, idatzi bat erakutsi zien -besteen ideia zaparradaren aterrune batean- erakundeetan aurkezpen modua egiteko.     «Kuskue tanden», 2004 - 60. orr.

Negua izugarri gogorra izan zen; aterrunerik gabeko hotzak eta eguraldi euritsuak tristeziara gonbidatzen zuten.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 168. orr.

Gustavok lema hartu eta geroxeago etorri zena barealdia izan zen, erabateko aterrunea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 54. orr.

2 irud/hed

-Amsterdamen izan dira duela bi aste -informatu nau Luisak alkoholaren aterrune batean-.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 237. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus