Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aterpetxe 1 iz aterpe gisa erabiltzen den etxea.

San Migel Goiaingeruaren Aralarko baselizan hantxe zintzo asko Joxe Mari Zabaleta laguna, Mari Jose Salgado legazpiarra Santo Domingon Errioxan, Belaguako Aterpetxetik ere izan genuen aldika berriemailerik.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 142. orr.

Horren zeregin nagusia aterpetxeak sortzea izango da, aterpetuei zer jan eta non lo egin emateko ez ezik lanbideren baten irakasteko ere.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 109. orr.

Aterpetxeetako logelatzarrak ez dira larru aferetarako lekurik aproposenak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 77. orr.

Lehen hotzarekin batean, atariak edo etxe hustuak bilatzen zitinan, eta negu beltzean, berriz, monjen aterpetxera jotzen zinan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.

Muzin egiten dio berak urrunago ihes egiteari, eta muzin, era berean, aterpetxeren batean kasik preso egoteari -ez da ageri Juan Duñabeitiaren izena Landetako aterpetxeetako zerrendetan-.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 109. orr.

Gaur bezala muturreko hotza egiten duenean, bestalde, furgoietan sarrarazi eta aterpetxeetara joatera behartzen dituzte.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 107. orr.

Aterpetxe hurbilaren usainean, bezero nekatu eta izorratuenek ere arindu dute pausoa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 80. orr.

-Segi aterpetxeraino, orain naiz zuekin -erran dio, imintzio behar baino bortitzagoaz.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 82. orr.

2 gazte aterpetxe (corpusean ez dago; ETCn 20 agerraldi)

Gazte aterpetxea, haur eta gazte taldeentzako logela kolektiboak dituen etxea. ETC-entziklopedia   Aterpetxe (argipena) Wikipedia

Mendiaren gorenean, gazte aterpetxe bat, "pic nic" egiteko gune bat eta antzinako uso tirorako instalazioak daude, itsasoaren gaineko terrazadun taberna txiki baten ondoan. ETC-entziklopedia   Uliako parkea, Wikipedia

Goizean goizik iritsi nintzen Chicagora; gazte-aterpetxean gela bat hartu, eta sakela ximur lotaratu nintzen. ETC-literatura, saiakera   Errepidean, Jack Kerouac (Iñigo Roque), Pasazaite, 2018

Gazte aterpetxeak dira, eta gazteei zuzendutako baliabidea da, baina gure helburua da edozeini erabiltzeko aukera ematea. ETC-prentsa   Berria, 2008-11-13

Donostian gazte aterpetxea ireki berri dute; Argomaizen, paradorea. ETC-prentsa   Berria, 2009-08-04

Gazte-txartelarekin, Madrilgo eta Kataluniako gazte aterpetxeetan izango dituzue, besteak beste, deskontuak. ETC-prentsa   Goienkaria, 2003-11-28

Saioak esan digunez, "hirietan gazte aterpetxeetan egin genuen lo; jende pila bat zegoen bertan, baina ondo moldatu ginen". ETC-prentsa   Goienkaria, 2006-04-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus