Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emakumezkoek eta jubilatuek beti erabiltzen zuten aterkia, euria ari zuenean. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 22. orr.
Martinek aterkia ireki eta autobus geltokiraino lagundu zuen irakaslea. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 30. orr.
-Harlauzak heze direnez, arretaz ibil zaitez, jauna -esan zuen emakumeak aterkia ireki bitartean. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 89. orr.
Hortaz, katiuskak, xira eta aterkia hartu, eta hor joan nintzen Julianen etxera. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 142. orr.
Berriro zabaldu zuen aterkia, bere buruaren ingururan bira egiten zuela eta nire aurrean barrez hasten, baita ni ere harekin batera. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 116. orr.
Aterkia biltzen ikusi zuen, ez zuela ari konturatu zen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 102. orr.
Bada, badirudi lehengoan aterkia galdu zuela. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 167. orr.
Aterkiak eta txanoak, zapatilla zuriak, botilak eta errege lizundua, hiltegiko zaindaria Traleeko Arrosa kantari, gelan bueltaka zebiltzan denak Horma hiru aldiz jo zuen aterkiaren muturraz. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 193. orr.
Lata bat ostikoka gure bidelagun bihurtzeko, harri bat aterkiaren giderrarekin golfean jolasteko, txakur bi elkarri zaunkaka edo bata bestea estaltzen... Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 13. orr.
Norbait dabil aterki bat makulutzat, harekin belarra apartatzen; aterki bat ari da elurra eta mendeak zulatzen, geruza berrien bila. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 100. orr.
Elurretan ere aritu naiz aurten kanpoan pintatzen, aterki batek babestuta. Berria - Kultura 2004-06-15
Aterkiaren ardatzera hurbilduko naun edonola ere, eta orduan ukabilak neskaren izterraren higidura hartu du mahonezko galtzaren eta oihal arrunteko gona eta azpigonaren gaindi, bostekoa estutzerakoan hartu dinadana baino taupada beroagoan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 100. orr.
Ruth Prynne eta Cassandra Wilkins euren aterkien ur-tantak inarrosiz sartu ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 357. orr.
Gnomo bat patriarka-bizar zurikoa -kuleto faltsu bat aterkitzat zuela-, katuen familia bat portzelanazkoa, eta arabiar oihal-etxe bat datilondo eta guzti -benetako artelana, Steffiren aitak egina kortxoekin-. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 113. orr.
Aterkiek putzu txikiak uzten dituzte baldosetan. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 53. orr.
Euria leihoetan zartaka, eta paretako zira eta aterkien euri-negarrak tantaka joan eta elkartzen ziren istil txikitan lurrean. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 158. orr.
Aterkipean asko dabilenak, horrek bai, horrek badaki noiz ari duen lanbroa, noiz sirimiri ttikia, noiz sirimiri bette-bettea, noiz eurittikia, noiz euri motela, noiz euri axkarra, eta noiz eurijasa eta zaparrada mardula... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 162. orr.
Ez dago, aterkiaren atabalean, euri bakoitza bezalako perkusiojolerik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 162. orr.
Hartan ari nintzela, abokatua hurbildu zait eta bere aterkiarekin babestu nau. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 70. orr.
Aterkiarekin joka hasi zitzaion ama. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 225. orr.
Uf!, euria hasi du, eta jende gehiena beren aterkipean babestu da. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 88. orr.
Lauaxetak bizkar-zorrotik ateratako aterki handi baten babesean jarri ginen bide bazterrean auto-stop egiten. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 123. orr.
Mutilak aterki txiki bat ateratzen du besapetik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 22. orr.
Aterki beltz baten pean ezkutatzen den hogeita bi urteko neskak izkinatik begiratu ditu bi tipoak, eta hankadun zaku busti penagarriak iruditu zaizkio. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 115. orr.
Gogoratuko zara behintzat, nola etorri zinen estaziora ni agurtzera, frontera abiatu nintzenean, aterki zuri batekin? Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 45. orr.
Zetazko aterki dotore hori daraman amona, kasu. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 131. orr.
Kapusaia jantzirik zuen eta esku batean aterki bustia zekarren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 526. orr.
Aterki trenpatuak bazter batean zintzilikatu genituen eta moleskinaz estali jargien malguan ohatu ginen, edariak mahaian. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 106. orr.
Une hartan, Hagridek sofatik salto egin eta beroki azpitik arrosa-koloreko aterki hondatu bat atera zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 56. orr.
Orain ez du euririk ari, Bilboren agertokia atontzen duen zirimiri betierekoa besterik ez, baina badaezpada aterki tolesgarria sartu dut makutoan. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 197. orr.
Erraldoi bizartsu batek aterki-muturraz zulatzeko arriskuaren aurrean, osaba Vernonen adoreak pot egin zuen berriro; paretaren kontra kikildu eta mutu geratu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 56. orr.
Hurbil zedin eskatu zion aterki azpian erdi gordeta zegoen andre bati, eta biak polaroidaren bisorean hartu nituen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.
Eta Oteiza-ren lantegiko eraikin berria alegeraki estreinatua izan da, hor zirelarik ere hautetsi "handi" batzu, bertzeak bezain umil haatik beren aterki pean. Herria 2004-10-21
Salerosketa asko espaloietan egiten dira, eta bizarginek, oskileek, aterki-konpontzaileek pasieran zoazela beren zerbitzuak zuzen-zuzen eskaintzen dizkizute. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 27. orr.
Pentsatzen du sektore publikoaren aterkiarekin dena konpontzen dela, baina Espainiako ontziolak izan dira laguntza gehien jaso dutenak eta porrotean daudenak. Berria - Ekonomia 2004-10-07
Ez al da hori kritikatik babesteko aterki bat? Berria - Kultura 2006-02-04
Salerosketa asko espaloietan egiten dira, eta bizarginek, oskileek, aterki-konpontzaileek pasieran zoazela beren zerbitzuak zuzen-zuzen eskaintzen dizkizute. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 27. orr.
Aterki-ontzia edo euritako-ontzia aterkiak eta makilak gordetzeko altzaria da. Eskuarki, korridorean aurkitzen da etxe baten sarreran edo eraikin baten sarreran. ETC-entziklopedia Aterki-ontzi, Wikipedia
Aterki ontziak, koadroak, oheak, erretratuak... dena dago han, baina azkenean ez dago ezer. ETC-prentsa Berria, 2009-06-03
Zazpi urte lehenago, 1980ko goiz batean, Rosa Morenok, nire amamak xiringa bat aurkitu zuen etxeko aterki-ontzian. ETC-prentsa Argia, 2017-11-19
Berokia sarrerako pertxeroan zintzilikatu duenean, begiek alboan dagoen aterki-ontzira egin diote ihes. ETC-literatura, saiakera Zu bezain ahul, Karmele Jaio, Elkar, 2007
Zazpi urte lehenago, 1980ko goiz batean, Rosa Morenok, nire amamak, xiringa bat aurkitu zuen etxeko aterki-ontzian. ETC-literatura, saiakera Jenisjoplin, Uxue Alberdi, Susa, 2017
Aurpegi txarren anabasan galduta, aterki-ontziaren alboan kukutu nintzen. ETC-literatura, saiakera Hezurren erretura, Miren Agur Meabe, Susa, 2019
Pantailak lurrean eroritako aterki ontzi bat argitu zuen. ETC-literatura, saiakera Piztiaren begiak, Alberto Ladron Arana, Elkar, 2012
Etxeak bi ate balitu, edo hiru, ate adina aterki-ontzi jarriko zenuke? ETC-literatura, saiakera Paper festa, Anjel Lertxundi, Alberdania, 2012
Sarreran, hirurek esekitokitik kapelak hartu, aterki-ontzitik makilak atera, bizkarra isilik makurtu eta alde egin zuten etxetik. ETC-literatura, saiakera Metamorfosia, Franz Kafka (Anton Garikano), Erein, 2016
Orain ez du euririk ari, Bilboren agertokia atontzen duen zirimiri betierekoa besterik ez, baina badaezpada aterki tolesgarria sartu dut makutoan. ETC-literatura, saiakera Ugerra eta kedarra, Sonia Gonzalez, Txalaparta, 2003
Emakumeak aterki tolesgarri busti bat zeukan eskuineko eskuan, putzua egiten ari zena lanpasaren aldamenean. ETC-literatura, saiakera Euli-giro, Uxue Alberdi, Susa, 2013
Bazterrera atera nituen zaku beteei erreparatu zien, guztien gainetik ageri zen haizagailu zaharrari, katiuskei, flotagailu, lotarako zorro, jostailu erdi hautsi eta aterki tolesgarri andanari, baina ez neoprenozko buzo erori berriari. ETC-literatura, saiakera Hobe isilik, Garbiņe Ubeda, Elkar, 2013
Arratsaldeko zazpietarako jadanik nekaturik nengoen hautuak egiteaz: arraina ala okela, berokia ala jaka, D?a ala Froiz, kafea Ameliarekin ala Afonsorekin, aterki tolesgarria ala, ala, ala. ETC-literatura, saiakera Post-it bizitzak, Iolanda Zuņiga (Iņigo Roque), Pasazaite, 2014
Arratsaldeko seiak jo dutenean Pello Lizarralde sartu da atetik, aterki tolesgarria eskuan, eta bi gazteengana gerturatu da. ETC-prentsa Argia, 2017-03-05
NEKANEk NAROAk dakarren zorroa seinalatzen du, irribarretsu. Zorrotik aterki tolesgarri bat ageri da nabarmen. NAROAk ikusi egiten du eta "glups" aurpegia jartzen du. ETC-telebista Beste bat maite dut, Goenkale, 2007
aterki bat (10); aterki batek (3); aterki baten (4); aterki gorria (3); aterki handi (3); aterki zuri (3)
aterkia hartu (4); aterkia ireki (3)
aterkirik gabe (3)