Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ateri 1 adlag/iz euririk, elurrik edo antzekorik gabe; euririk, elurrik edo antzekorik gabeko eguraldia.

Kanpoan ateri da, eguraldia goibela izan arren.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 15. orr.

Une hartan ateri zen, eta itsasaldeko zerua garbitzen ari zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

Gose ez denean janari, ateri denean estalki!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 178. orr.

Kanpoan ilun da, izan ere; barruan argi, ateri.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 150. orr.

Ateri dela, euria dela, / kirikun-karikun-pek, / egunak labur, bidea luze, / kirikun-karikun-pek!.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 107. orr.

Eskerrak ateri zela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 95. orr.

Egun osoan niri begira, motorra nola desmuntatzen dudan: banana-hostoak zoruan, eta piezak haietxen gainean dauzkat jarriak han-hemenka; tximistak bai, baina ateri dago.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 253. orr.

Zelatunera heldu nintzenerako ateri zegoen eta haizea ere baretua zen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 148. orr.

Ateri zegoen eta hodeiek kolore iluna galtzen ari ziren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 63. orr.

Ateri zegoen, baina hotz handia egiten zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 210. orr.

Baina Miarritzera sartu zenerako ateri zegoen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 98. orr.

Eta goizero, euri izan zein ateri, egiten genituen mendi-ibilketak direla bide, izterrak eta zangoak ere ez gutxiago.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 244. orr.

2 ateri egin

Eni berdin zitzaidan, euri ala ateri egin zezan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 28. orr.

3 ateri egon

Igeldo herri independente bihurtzeko eskaera egitera bertaratu ziren, eta eguraldia portatu zitzaien, ateri egon baitzen Kontxako pasealekutik Bulebarrerako bidean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Aroa gauean euri eginik egunaz ateri egon zen, bat bertzearekin ezarriz bi egunak, ez dira feiria txarrak izan aurten ere Santa Katalinak.  Herria   2003-12-04

Goizean, leihotik begiratu eta ateri zegoela ikusi ondoren, mendirako prest irten ginen pentsiotik, bizkar-zorro bana soinean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 63. orr.

Itxuraz, ateri dago.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 114. orr.

Abiatu zirenean, ateri zegoen oraindik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 143. orr.

Baina ez dirudi joko duenik zeruko tximistak, ateri baitago.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 205. orr.

Eguerdi hartan ateri bazegoen ere, eguraldia pisua eta lainotsua zen eta irratiak ilunabarrerako berriz euria eginen zuela adierazi zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 167. orr.

Orduan ateri zegoela ohartu zen, eta halaxe jakinarazi zien besteei.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 150. orr.

Ateri zegoen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 114. orr.

Elur gehiagorik ez, ateri zegoen une hartan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 90. orr.

"Oraintxe, ateri dagoela-ta, bidetxidorretatik abiatuko gara harantz; eta nekez ibiltzen direnentzat (arnasa hartu nuen isilka!) gurdi batzuk baditugu, eta mando mordo bat, haraino iristeko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 285. orr.

Iratzarri nintzenean, ateri zegoen eta eguzkia apaltzen hasia zen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 65. orr.

Ateri zegoen, baina hotz handia egiten zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 210. orr.

Bere onera etortzen denean, ateri dago.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 29. orr.

Ateri zegoen, eta oskarbi.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 76. orr.

4 ateri izan

Une hartan ateri zen, eta itsasaldeko zerua garbitzen ari zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

Ateri zen arren, mehatxu keinua zuen zeruak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 188. orr.

Ateri zen eta haizea pixka bat kalmatua.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 57. orr.

Ateri zen, eta kanpora irten gara, umeak beste kantu batekin utzita.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 291. orr.

Kanpoan ateri da, eguraldia goibela izan arren.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 15. orr.

Ateri zen Basurtuko erietxera iritsi direnean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 73. orr.

Gose ez denean janari, ateri denean estalki!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 178. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ateri da (3); ateri dago (6); ateri dela (4); ateri egon (3); ateri zen (9); baina ateri (3); bainan ateri (3); euri ala ateri (3)

ateria bederen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus