Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atergabe 1 adlag atertu gabe.

Behin Erromatik zetorrela, atergabe ari zuen euria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 340. orr.

Kanpoan, euria atergabe ari zuen plaza zabal argi batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 138. orr.

2 irud/hed

Artzain gorenaren aginduari men eginez, konfiantza osoz jo zuen santuak Kristorengana; atergabe egin zuen otoitz, eta Jainkoari debozioz erregutzeko eskatu zien lagunei ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 289. orr.

Eta honelako adierazpenak bihotzez eta ahoz murmurikatzen eta bere sentimendu urrikalgarriak hasperen atergabez azaltzen ari zela, bat-batean lozorroak hartu eta estasian erori zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 455. orr.

3 izond adkor bukatzen ez dena.

Gure izurririk latzena, baina, ez dira ez arratoiak ez arkakusoak, euri atergabea baizik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 139. orr.

Zirimiri atergabe bat botatzen ari zuen baina, artzainek iragarri zutenez, haizea aldatzen hasia zen eta arratsalderako atertuko zuela espero zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 159. orr.

Oso alai egon nahi zuen eta Johnen xuxurla atergabea arretaz entzun, baina zerbaitek iluntzen zion bekoskoa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 170. orr.

Gai sakonak horretarakoxe direla, galtzeko, eta ez nork bere burua aurkitzeko edo jakintsu agertzeko; ur handietan daudela gorderik gezur handienak eta ilunpe hartantxe egiten duela ondoen igerian arrain itsu hiztunak, nondik nora dabilen arrastorik gabe eta funtsik gabeko ideia- eta iritzi-botatze atergabean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.

Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako katolikoen eta protestanten arteko liskar atergabeetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 64. orr.

Euria ari zuen: gau osoan jardun zuen zirri-zarra, eta gu hantxe, faroak piztuta, egonean egon arren, atergabeko uholde haren jario-marmarraren pean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.

-1611n, Murtzian, berebiziko eurijasa atergabeko eta ugari horietakoa: bideko komentu mordoxka eta 600 etxebizitza guztiz hondatuak utzi zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 405. orr.

Begi zorrotzekoa zen eta berekin ekartzen zituen askotan distiratze lan atergabeari esker jatorrizko edertasunera itzultzen ziren xarmarik gabeko objektu txiki zikin itsustuak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 74. orr.

4 adlag adkor

Kanpoan, euria atergabe ari zuen plaza zabal argi batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 138. orr.

Atergabe ari zen marabuta lanean, antidoto baten bila.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 97. orr.

Atergabe ari nintzen orduan Proust irakurtzen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 41. orr.

Bonbardaketak atergabe jarraitzen du, segi eta segi.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 172. orr.

Inork ez du sentitu, ordea, haietako dorre jendetsu nahiz hiribide presatuetan, Hegoamerikako bere hiribazter txiroan Ireneo doakabeak, egunez eta gauez, atergabe jasan behar zuena bezain errealitate errendiezin baten bero eta presioa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 94. orr.

Igartzen zitzaion ezen, eraikitzean, arkitektoak atergabe borrokatu behar izan zuela jabearen gustuen kontra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 141. orr.

Irudimenak atergabe ekartzen digu begien aurrera izateko bidean denaren, izan litekeenaren irudi beti berritua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 19. orr.

Malko bizi eta saminak zerizkion atergabe, agortezinak balira bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 180. orr.

Eta ez ote da beldurra, ondorez, gure baitan bizi den munstro bat, lau humoreen iturrietarik osasuna atergabe eta etengabe hurrupatzen eta ebasten diguna?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 361. orr.

Urtzen ari zaizkit begiak negarrez, gau eta egun atergabe; nire herria, neskatxa ederra, izugarrizko ezbeharrak jo baitu, eta hilzorian utzi.  Elizen arteko biblia   Jr 14,17

5 (era burutua izen gisa)

Beste aterpetu denak eroan eta bera han utzi zuten, frantsesek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 111. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus