Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badirudi Morrisonek ispilu bat hartu, lurrera botata hautsi, eta printza horietan islatutako irudiak ematen dizkigula eskura, geuk osatu eta ondorioak atera ditzagun. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 8. orr.
Azken batean, biziki kezkatzen gaituen gai horrek berak adiskide egin gaitu bi egileok, eta gaiari eskaini dizkiogun ordu luzeotan atera ditugun ondorioetako batzuk idaztea baino ez dugu egin. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 16. orr.
Erdi parekoek ez dute inola ere atera nahi. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 14. orr.
Gero, aitak bere ogia sei zati egin zuen, eta gure artean banatu zituen, sabeleko mina zeukala aitzakia atereaz; te katilukada bat besterik ez zuen hartu, eta zigarro bat. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 26. orr.
Inguruabar bortitz horretan gertatzen da bizibidea ateratzeko eguneroko borroka, batzuen mesedegarri eta besteen galgarri dena. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 11. orr.
Kartak atera eta poker-jokoan entseatu zarete. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 13. orr.
Baina zer atera nahi duzu honekin guztiarekin? Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 34. orr.
Kontu honetan ez duzu irabazirik atera behar. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 14. orr.
Haren belaunaldiak egin bi mundu gerlen ondorioak atera zituen Robert Schumanek. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 10. orr.
Erretratua atera behar digutela konturatzen garenean, jarri nahi izaten duguna. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 10. orr.
-izen kuriosoa zela pentsatu eta Eñautek Winston paketean geratzen ziren azken zigarro biak atera zituen. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 15. orr.
Haragia labetik ateratzera nindoala, bat-batean, telefonoak jo zuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 11. orr.
Edukiaren gehiena Morris Hallerekin eztabaidatu dut, eta onura handia atera dut haren iruzkin eta iradokizunetatik. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 26. orr.
Eta bizitza luzea izan, eta ezin, bada, egunean eguneko ogibidea atera. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 23. orr.
Eskuineko poltsikotik musuzapia atera eta kopeta eta lepo inguruak igurtzi zituen azken tanta lehortzeko asmoz. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 9. orr.
Ez nuke nahi inork ulertzerik egiaztapen horretatik atera beharreko ikaskizuna etsipena edo nihilismoa denik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 30. orr.
Kolonialismoa naturari etekina ateratzen eta herria aurrerabidean bultzatzen ahalegintzen zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 15. orr.
-Tori, Koronela - esan zuen, lasai-lasai, diru-pitxerretik txanpon bat atereaz. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 64. orr.
Tratulariek, Lurbirako nazio guztiei begi emanda daudenez, batetik ateratzen dutena bestera eramaten dute. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 12. orr.
Ez dakit nondik aterako ote dudan hori guztia garbitzeko behar den adorea. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 5. orr.
Klase bateko kideek bakarrik, eta ez guztietakoek, atera zuten onura egoera hartatik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 26. orr.
McGonagall andereñoak farfaildun musuzapia atera eta betaurrekoen azpian arin igurtzi zituen begiak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 17. orr.
Jostun diploma zuen, gaztetan eskola batean aterea. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 48. orr.
Hala ere, luze gabe hasiko zitzaien minbiziaz hitz egiten senarrari eta hurkoei, alargunak ez baitzekien nondik atera zuen halako adorea bere emazte zenak. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 13. orr.
Horregatik esaten zaie hitz egiteko beren aurrekoez, aiton-amonez duten oroitzapenez, nongoak ziren, zertatik atera zuten bizimodua, nolako tratua zuten beraiekin. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 13. orr.
Etxetik Foruzaingoak atera zuen, atxilotuta. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 12. orr.
Gogoan dut nola atera nituen, banan-banan, eta nire esku-ahurrean jarri nituen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 9. orr.
Jo eta jo segitu zuten apur eder batean, nik gimnasio-saioetan hareaz betetako zakuari jotzerakoan bezalako soinua atereaz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 250. orr.
Zurrun nabaritzen nuen neure burua, baina berak gero eta kementsuago egiten zidan; nire titi-muturrean pausatutako ezpainek bentosa bat ziruditen, handik niri atsegin esanezin bat ateratzen zidan bentosa leuna. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 14. orr.
Hain bortizki asaldatu zuen herioaren beldurra gorputz osoan hedatzen zen, hezurretaraino sartzen zen, bere buru zurbila ateratzen zuen gorputzeko poro guztietatik. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 21. orr.
Irmo jarri zen gero, burua atzera eta bularraldea aterea. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 40. orr.
-Goxoa hago -erantzun nion boltsan kiribilduta nekartzan sokak atereaz. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 60. orr.
Lehen aldiz hamazortzi urterekin hasi nintzen nire kolkotik ateratako iritziak idazten, filosofiaz hitza besterik ezagutu gabe. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 10. orr.
Bere lan-jantziko poltsikotik billete-sorta bat atera nuen, aurreko asteazkenean bildutako dirua. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 14. orr.
Eta, amorrazio beltzak harturik, ezpata atera eta, sastakada bakar batez, biei moztu zien burua. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 14. orr.
Ez denaren baitan aieneka ari den hori ateratzen du poetak ezkututik, ezereza ateratzen du ezerezetik bertatik, eta izena ematen dio, eta itxura. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 30. orr.
Aitonarekin ateratako hiruzpalau argazki zituen amonak gaumahaiaren gainean. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 11. orr.
Bainujantzi zaharra, bosgarren udaberria segidan betea zen ordurako, armairutik atera nuen goizean topatu nuen Honoré. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 10. orr.
Ez dago jakiterik nola moldatzen zen, baina sudurraz ateratzen zuen zaratak turutaren hotsa ekartzen zuen gogora. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.
Emazte ohia eta biok salmentatik ateratako dirua erdi bana egitekotan geunden, eta bankuan laurehun mila dolar aski eta sobera izango ziren azken hatsa eman arte bizitzeko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 7. orr.
Baina, Gauzen izaeraz irakurrita, inork ez zukeen ondoriorik aterako, hemen grinei eta desira askatuei ekiteko predikurik dagoenik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 20. orr.
Senarrak, Herminiok, gurgur eta kurrinkak ateratzen zituen, eztarriarekin baino gehiago sabelarekin hitz egiten baitzuen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 16. orr.
Sarea gora eta behera ibili ondoren, pare bat mila pezeta baino ez zuen atera arrantzale bakoitzak gau guztiko lan gogorraren trukean. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 13. orr.
Pistola atera zuen ahurrean ikusgarri, Astra zahar bat. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 14. orr.
Horrekin diru pixkatxo bat ateratzen genuen, bizio txikietarako nahikoa. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 37. orr.
Gutunazala urraturik, herio-dantza baterako albiste ematen zuen -eguna, ordua, lekua...- bertatik atera nuen txartelak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 9. orr.
Fitxategi batean bilatu ondoren, emakumeak barruan paper batzuk zituen kraft paperezko gutunazal bat atera zuen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 9. orr.
Txartel bat eman zion François andreari, eta andreak txanpon handi bat atera zuen oihalezko zorro txiki batetik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.
Zortea baduzu, kanpora aterako zaituzte eta autoa eramango dizute. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 14. orr.
Eskua ziztu bizian zebilkidan uretan plisti-plasta zarata txikia atereaz. Aitor Arana «Onan», 2000 - 40. orr.
Halako batean emaztea konturatu egin zen, gizonak beraren diru guzia aterea zuela eta bere kontuan ezarria. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 99. orr.
Gauerdi aldera, haize bero eta zakarra atera zuen etxe inguruan; ohetik jaiki nintzen kanpo-leihoak ixtera. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 17. orr.
Orduan, erregeak honela egin zuen zin: -Ala Jauna, atsekabe orotatik atera nauena! Elizen arteko biblia 1 Erg 1,29
Sieg Heil! hasi ginen lagunok, eta, kanta bukatutakoan, nik garagardoak atera nizkien lagunei eta baita soinujoleari ere nire urtebetetzea ospatzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 10. orr.
-Sukaldean -esan zuen Evans jaunak, basoak atereaz. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 128. orr.
Atetik kanpora atereak zituen Honorék nire puska guztiak, edertasun-gaien laginak, azpiko arropa, mantal zuria eta galtza gris estuegiak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 57. orr.
Errezeta-taloitegia atereaz esan zidan: "Ospitale nagusira joango zara". Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 68. orr.
Benetan diotsut, ezin dut kaskezurretik atera. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 27. orr.
Andreari ahoa aztertu dio, hortz bat eta hagin bat ukitu dizkio, eta aldiko hiltzen ari balitz bezalaxe okertu da emakumea, ulertu ezinezko hotsak atereaz. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 86. orr.
Haren pentsamenduak, hitz-ekintzotatik atera behar ditugu. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 9. orr.
-Hi baino talentu handiagoko bat beharko duzue niri hesteak ateratzeko! Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 8. orr.
Gureak hantxe egingo zuela sinetsi nuen-eta, gaur da eguna ataka hartatik zein indarrek atera gintuen ez dakidana. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 13. orr.
Ez da zarata ateratzea soilik, arerioari hitza zikintzeaz gain, jakin egin behar da norberaren lexikoa ere sortzen, zaintzen, hedatzen. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 10. orr.
Atera bezain laster, ordea, oso geldi geratu zen jendaurrean, hanka batean bermatua, eta etorritako bide beretik joan zen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 23. orr.
Oppenheimerri hasperen ozena atera zitzaion. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 9. orr.
Kolpe arin bat entzun zen liburutegiko atean, eta, hilobitik aterea balitz bezain zuri, zerbitzari bat sartu zen hanka-punttetan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 29. orr.
Egunkariaren egoitzara joan, eta guardia zibila ikusi nuen ateratzen, film amerikarretako poliziaren antzera, orro eta tutu, harro, aurpegiak estalita eta armak bistan zituztela. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 20. orr.
Joxek eskua hankartera eraman eta galtzei tira egin die birritan, eta berriz abian jarri aurretik eztarritik aterea dirudien soinu bat jaulki du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 47. orr.
Horregatik ateratzen da kea ile xerloa balitz bezala estolderietatik gora. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 15. orr.
Urte hartan berean Libération egunkari berria plazaratzeko egitasmoan sartu zen buru belarri -hurrengo urtean atera zen kalera lehen alea-. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 11. orr.
Higuingarriak, beti portuetako estolderia inguruan, zulo beltzetatik zer aterako, eta gero usteljana barrura. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 8. orr.
Aterako al gaitun hemendik? Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 12. orr.
Azkenean, pixka bat nekaturik, errekatik atera ginen, ertzeko belarretan xukaderak zabaldu eta eguzkitan etzateko asmoz. Aitor Arana «Onan», 2000 - 11. orr.
Beitu zelan ateratzen den bere zorrotik! Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 15. orr.
Soraya bainugelatik aterako da, arropak erortzen utziko ditu, eta beraren ondoan sartuko da ohera. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 7. orr.
Arlote horietako bat, momentu hartan, bidera atera zitzaion adin bateko jaunari, zeina, bidenabar esan, ongi jantzita zegoen eta bidaiari bat iduri zuen, hiri arrotz bateko monumentu eta edertasunak ikustera aterea. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 7. orr.
Gainerako bidaiariei bezain garestia ateratzen zitzaien baina bazen alderik batzuen eta besteen artean. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 10. orr.
Bere poltsikotik aterea zen dirua, ala bera ez zen besterik 'soldaduen soldata banatzen zuen bitartekaria' baino? Auskalo. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 246. orr.
Lauaxetaren heriotza, Lauaxetaren desira: zapaldurik eta ahanzturatik atera zain egon den iragana. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 28. orr.
Betirako pasioek bataz beste sei hilabete irauten dute; eta gero, dena ongi ateraz gero, bizitza osorako amodio bihurtzen dira, hau da, gehienez ere beste bi urte iraun dezakete. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 17. orr.
Arlote horietako bat, momentu hartan, bidera atera zitzaion adin bateko jaunari, zeina, bidenabar esan, ongi jantzita zegoen eta bidaiari bat iduri zuen, hiri arrotz bateko monumentu eta edertasunak ikustera aterea. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 7. orr.
Hau da, Parisetik bidaia bat egitera atera zen, atsegitera, turismoan ibiltzera, besterik gabe. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 9. orr.
Kalera atera zen, lur sail zabalera, garabi eta eskaileren azpira. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 10. orr.
Etxetik atera da goizeko zortzietan alboko kafetegian ogia erosteko. Pako Aristi «Note book», 2005 - 8. orr.
Balistikak ez du denborarik izan azterketarik egiteko, baina Lincolnek ahopeka esan didanez arma beretik atereak dira inguruan aurkitutako sei bala-zorroak. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 64. orr.
- Zer moduz atera zait nere harrilana, adiskide? Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 15. orr.
Kezka zekarten, ez zuten baiezkorik gabe ateratzeko asmorik. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 11. orr.
Txukun-txukun jantzita ateratzen da arratsaldero paseatzera, eta gizonen bat ondoan gelditzen zaionean - izozki postu batean, esate baterako -, gertatu zitzaiona kontatzen dio berak: Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 11. orr.
Aterea zen lehen zirkulutik. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 25. orr.
Larria da, oso larria, ezinbestekoa baita ilehoria aurkitzea nire adiskide eta bezero dena Martuteneko espetxetik ateratzeko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 16. orr.
Honek begiak altxatu zituen bestea sartzen ikusi orduko, eta, buruaz ezezko keinu bat eginez, eskua ohe gainean eztiki pausatu zuen, bere larruzko zaku higatua hartu, eta atera zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.
Abenduan jakin genuen askatasuna sinatuta atera zela, eta zain jarri ginen, etxera noiz iritsiko. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 21. orr.
Kontakizun hau behingoz abian jartzeko beste hots bat baizik ez dut falta: zurezko xake-piezek beren kutxatik ateratzean egiten duten abarrots atsegina. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 12. orr.
Lizarrari hostoa atera baino lehen... Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 13. orr.
Ez dakit non aterea den. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 69. orr.
Autotik ateratzeko agindu zioten. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 28. orr.
Eskolatik ateratakoan aitarengana joaten baita entseatzera. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 9. orr.
Sasipetik aterata, ondoko belaia besarkatu du. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 5. orr.
Bi bider aterako da, eta biei eskaini diegu lehentasuna, han-hemenka azaltzen diren beste pertsonaiei ere tartetxoa ematen saiatu bagara ere. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 5. orr.
Lau egun, Gernikako infernutik ateratzea erabaki zuenetik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 11. orr.
Dena dela, eta itxura denez, Albert Allenek, Barbararen aitak, ez zion asko lagundu bizitza triste eta galdu batera zeraman bide labainkor hartatik ateratzen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 12. orr.
Erreka bazterreko alde sarrienera atera da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 12. orr.
Horregatik, zaku horretatik ateratzen diren gauzak ez dakigu jateko diren, sano bizitzeko diren, sukaldean baliatzeko diren... Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 12. orr.
Paseatzera ateratzen zirenean askotan sentitzen zuen bere eskutzar hori lepoaren gainean. «Bizia lo», 2003 - 8. orr.
Mapak zein beste lagungarriak berriki ingelesez atera den argitalpenari zor dizkiogu: Francis of Assisi. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 19. orr.
Uda amaieran edo udazken hasieran atera ohi diren egun zoragarri horietako bat izan zen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 11. orr.
Haurrak ordu bata inguruan atereak ziren etxetik beren adineko bi neskatilekin. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 165. orr.
Baina amets eta ilusio berriak piztu ziren eta haiexen peskizan atera ginen euskaldunok plazara. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 24. orr.
-Jagobaren hitza ere atzean lagatzen dik horrek! -adierazi zuen irribarrez Paulo harakinak, mantala txahal odol zipriztinekin karrikara atera zenak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 8. orr.
Goazen!, utzi dena eta goazen! esan orduko, korrika atera ginen, herri irteerarantz, eta atzean oso gertu entzuten genituen zaldien ferra hotsak. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 11. orr.
Amnistia, izø Zigortzea garestiegi aterako litzaiokeen gaizkileenganako, Estatuak erakusten duen bihotz zabaltasuna. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 29. orr.
Oker handia izan da Weylerren kontrako atentatua txarto aterea... Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 62. orr.
Urte haietan, Bob Dylan delako bati oholtzatik ahalik eta lasterren ateratzeko agindua eman zioten gitarra elektriko batekin ausartu zenean hegaz airean kantatu nahirik. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 17. orr.
Argindarra luzatzeko kable bat zeukan kanpora aterea, eta dena konektatua zegoen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 16. orr.
Neba handik ahalik eta lasterren atera behar zuela otu zitzaion, ospitaleak arima txikitzen ziola. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 13. orr.
Idazleei modu naturalean atera zaie gaia eta naturaltasunez hitz egin dute gaiaz. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 12. orr.
Egingo nuke, gainera, ia-ia batere nekerik gabe atera zaiola doinu zaharra itzulpen honetan. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 25. orr.
Seguru asko, kartel txukun bat edo pegatina ikusgarri bat inprimatzea merkeago aterako da eta beraiengana iristeko bide askoz zuzenagoa da. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 51. orr.
Eta baxoko lehen partea egitera gindoazela, azken proban lehen atera nintzen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 18. orr.
Atentatu bat egon bada, arazoa ez dago guri barrutik ateratzen zaigun sentimenduan. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 28. orr.
Gaurkoan bakarrik bi errollo amaitu eta dagoeneko argazki errebelatuekin agertu dira, eta batean baino gehiagotan Danekin batera agertzen ziren edo hura bakarrik ezustean aterea. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 32. orr.
Aita, Sebastian, mikelete artean eraman zuten kartzelara emakume bati laguntzeagatik, baina berehala atera omen zuten. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 8. orr.
Nagusia, neskaren espantuekiko sinesgogor, baina hala ere barkabera, jangelatik itzuli zenerako, Emmak jadanik aterea zuen tiraderatik errebolber astuna. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 153. orr.
Eskuak dardaraka ekin zion emakumearen sekretuak agerira ateratzeari. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.
Bertako inor ez zen agur haren lekuko izan, babeslekuetan ezkutatu baitziren beldurrez, eta ez ziren agerira atera eguzkia irten eta atzerritar ausart haiek Santutegitik alde egin arte. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 64. orr.
Baina agerira atera zituzten kontuak tamalgarriak izan ziren eta amore eman zuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 204. orr.
Bizikletan ibili, dantza egin, ziztu egin, munduari begiratu, gazte sentitu, gazte naizela jakin, horixe nahi dut nik, baina ezin dut hori agerira ateratzen utzi, zeren pentsa ezazu denok erostaka hasiko bagina edo bekozko ilunak jarriko bagenitu... Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 164. orr.
Oroitzapen mingarriak agerira atera eta Fionni pena handia emateko arriskuan egon zen, mutila iragana gainditzen hastekotan zegoen unean. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 135. orr.
Horixe da Unamuno-k beti egiten duena, horrela agerira ateratzen zaiola ezkutuko bere egiazko motibazioa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 121. orr.
Ilargia elurhodei hartatik agerira atera zen eta gau izoztuan zelaiko soroek distira egiten zuten eta berriz hormakristaltxo haien guztien ttiki-ttaka aditu nuen, horietako bakoitzaren barrenean segundo orratz koloretsua mugituko balitz bezala. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 88. orr.
Bereak diren arren, bere ahotik ateratakoak, harritu egiten da hitzokin. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 276. orr.
Odola bizkorrago isur zekion, ur berotan sartu bide du hanka, eta zainak ebaki orkatila inguruan; eta odolusten hasi da, eta odolusten jarraitu du azken gogoetak ahotik atera ahala. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 64. orr.
Baietz ihardetsi zidan gomita hori ene ahotik atera orduko. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 89. orr.
Gauza asko entzuten genituen goiko solairutik, artista pintore baten ahotik atera zitezkeela pentsatu ere egingo ez genituzkeenak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 52. orr.
Norbaiten ahotik ateratako kontuak askotan entzuten direnean, azkenerako ez da jakiten epika non bukatzen den eta non hasten den lirika. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 15. orr.
Asteazkenean, izeba Milagrosen hileta-elizkizunen ondoko kafetegian, nire andrearen ahotik ateratako "Fernando, bagoaz?" horrek oihartzun durunditsua utzia zidan belarri barnean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 185. orr.
Horrelako deskribapenak ez dira ohikoak saskibaloian, eta are gutxiago kontrario baten ahotik ateratzen badira. Berria - Kirola 2006-02-17
Esaldia azken asteotan Nafarroako gobernuko presidentearen ahotik atera dela dirudien arren, urteak dira esan zutenetik. Berria - Ekonomia 2006-04-23
Baina hurbildu eta argazki bat atera nahi izan dugunean bihotzen urradura ahotik atera zaie, bortitz, oso bortitz: "fuck you!», oihukatu digute. Berria - Kultura 2004-09-19
Ahotik ateratzen dena, berriz, bihotz barrutik dator, eta horrek bai egiten duela gizakia zikin! Elizen arteko biblia Mt 15,18
-Bai. Eta zuek ez al duzue inoiz Liburu Santuko pasarte hau irakurri: Umetxoen eta bularreko haurtxoen ahotik atera duzu gorespena? Elizen arteko biblia Mt 21,16
Eta ondoren gertatu zen elkarrizketa ere hitzak ahotik ateratzerako nire buruan idatzita agertu zitzaidan deblauki. Pako Aristi «Note book», 2005 - 18. orr.
Ozta-ozta entzun daiteke esa-ten duzuna eta, gutxi hitz egiten duzunez, ez dut galdu nahi zure ahotik ateratzen den hitz bakar bat ere... Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 217. orr.
Ez ahotik atera zure sekretua, ene maitea, eta batez ere bakarrik jokatu: ez dago konplizeak baino gauza arriskutsuagorik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 141. orr.
Jarraitu egin dizute! - izan ziren irakaslearen ahotik atera ziren hurrengo hitzak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 120. orr.
Hiru bat metroko aldea ateratzen zion... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 213. orr.
Azkenean 4 untzeko aldea atera zenioten; non egon zen gakoa? Berria - Kirola 2004-12-08
Hamabost segundoko aldea atera diot, minutu doia duen pieza batean! Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 63. orr.
Beste behin Frantziako Tourreko erlojupekoan Marinelli frantses indartsuari irabazi zion, eta hainbeste minutuko aldea atera zion, ze gero Marinelli hori ez zen sekula iritsi helmugara. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 110. orr.
Egia zen, ordea, eta harritzekoa, gainera, zortzi hilabete haietan Arkimedesen idazlanekin aurrez aurre topo ez egin izana; eta, horretan, noski, aldea ateratzen zion mafioso zahar hark. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 477. orr.
Ezagutzen ditut bi pago, Arantzazuko Ama Birjina koroatu zutenekoan, komentutik beste alderako pendizeko harkaitzondoan landatu zirenak, eta batak besteari bost eguneko aldea ateratzen dio beti, urtero. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 170. orr.
- Eta utzi egin diek argazkia ateratzen? Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 126. orr.
Beragatik izan ez balitz ez nintzen San Frantziskora joango, eta ez nizun argazkia ateratzeko eskatuko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 395. orr.
Argazkilari bat honantz etortzekoa zen zuri argazkia ateratzeko... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 492. orr.
Protokolo huts bihurtu dira, argazkia ateratzeko besterik ez. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 408. orr.
Ikusi behar zenuen Peterrek jarri zuen aurpegia, argazkia ateratzekoa zen! Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 200. orr.
Argazkia atera nahi diet baina ezin da; han barruan ezin da ezer argazkiratu. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 134. orr.
"Euskara bizi publikoan" zioen banderolaren gibelean argazkia atera dute CRS lerroaren aitzinean. Herria 2003-04-10
Han, berebiziko argazkia atera zuen: neska txiki bat ageri da, kokoriko lur elkorrean, burua eta ukondoak lur gorriaren gainean. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 94. orr.
Aurrena argazkia atera zuen koaderno beltzetik. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 32. orr.
Oroitzen naiz gazte batek esaten zidala Lutero kondenatu zutela argazkia atera ez zuelako. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 98. orr.
Hor Creevey gaztearekin zeundenean disimulatzen lagundu dizut..., berak niri ere argazkia ateraz gero, zure ikaskideek ez dutelako pentsatuko hain handiustea zarenik... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 86. orr.
Eskuineko aulkia, mahaitik pixka bat apartatua, hutsik dago, argazkia ateratzeko jaikia baita argazkilaria. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 20. orr.
Argazkia atera zuen sakelatik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 392. orr.
Uda garaia bide zen argazkia atera ziotenekoa. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 101. orr.
Argazkia ateratzera joaten zen sarritan. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 24. orr.
Atera kontuak! Fartsa bat egin nahi zuten, gurekin argazkia ateraz auzia nola edo ahala ixteko. Berria - Harian 2006-02-22
Espainiako Kopako finaleko posterraren argazkia atera berri du. Berria - Kirola 2006-03-07
Artistak pertsonaiaren atzean ezkutatu zuen bere lana, eta balio hori argira ateratzen ez badugu, museoa hutsala litzateke. Berria - Kultura 2004-12-18
La Otxoa ezagun egin zen, batez ere, Liberate! kantuarekin: "Ederra izan zen hura, askok itxaroten zuten aitzakia izan zelako armairuko ateak ireki eta argira ateratzeko». Berria - Euskal Herria 2004-05-22
Gauaren isilean, bat-batean eginiko sokak erabiliz, harresiak jaitsi zituzten, eta, aldiriko etxeen hondakinetan zein sasietan ezkutaturik, eguna jaio arte itxaron zuten argira ateratzeko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 404. orr.
berarekin jaitsi zen putzura eta ez zuen ahaztuta utzi presondegian; azkenik, errege-makila eskuratu zion eta menpean eduki zutenen gain agintea eman; argira atera zituen iraindu zutenen gezurrak eta betiko ospea eman zion berari. Elizen arteko biblia Jkd 10,14
Eskua luzatu eta eri-mamiz ferekatu nuen, zorroa hautsi eta bere eduki preziatua argira aterako zen momentua amets nuela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 367. orr.
Ondoren jaka berriro jantzi eta zubipetik egun argira atera zen eta eguna hasteko, lehenbiziko gauza egin zuen tabako denda batera sartu tabakoa erostera. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 47. orr.
Ezkutuko hura argira atera zitzaidan unean Ordiziara joan bezperan nengoen, Telleria madarikatuaren monumentua zartarazteko materialaren bila. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 147. orr.
mendeko lau aitasantu garbitasunaren aurkako bekatuak argira ateratzeko agintzen, eta ez, ostera, parrizidioa. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Arkano hauek, alabaina, ez dira egun argira ateratzekoak, hemendik hogeita hamar urtetsura arte baino. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 18. orr.
Dena dela, biak bizi izan ziren isilpe eta itzalpe samarrean, haien lanak ez zirelako XX. mendea arte argitara atera. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 36. orr.
Inportanteena ez dira ondorioak ere, beharbada, ezpada, etorri ahala kontzientziaren zakuan pilatzen joan naizen guztiak argitara atera eta ordenan paratzea. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 9. orr.
Lurpeko, sakoneko, ezkutuko, itzalpeko, azalpeko, ilunpeko bizi erroen misterioa, kanpora edo argitara ateratzea, horratx funtsean mihurak sinbolizatzen duena. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 53. orr.
Jainkoak, ordea, lotsagarri utzi zuen: Ahikar argitara atera zuen eta Nadab, berriz, betiko ilunbetara bidali, Ahikar hil nahi izan zuelako. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 127. orr.
"Lau Eskualdeetako Erresuma" sumerikoan Ur-etik gobernatzen zuten sumertar enperadoreen mende bildutako kode goiztiar bat izan zen, dirudienez, inperioa berriro ezarri zuen Babiloniako Hamurabi amorritak geroago promulgatu zuen kodearen oinarria, K.o. 1901ean Mendebaldeko arkeologo moderno J. de Morgan-ek argitara atera zuena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.
Sekretu hura ez zen argitara ateratzen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 150. orr.
Norbait jaioarazteko modu bat baino gehiago dago, eta horietako bat da norbaiten Nilon eskua sartu, harria aur-kitu, bitan zatitu, eta bihotza argitara ateratzea, arimari argi egin diezaion. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 229. orr.
Oraindik ez zen heriotza, baina jadanik ez zen bizitza; zerbait berria zen, harrigarriki ezezaguna, ez erabat zentzugabea, baina zentzuduna ere ez, eta hain sakona, misteriotsua eta gizatasunetik kanpokoa, ezen ezinezkoa baitzen argitara ateratzea. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 75. orr.
Jakin nuen, bada, tabakontzi horien historia eroa argitara ateratzearen ondorioz, hain zuzen, sentitu zuela berak Gizarte Ordenaren kontrako gorrotoa. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 80. orr.
Are eskubide gehiago zeureganatuko dituzu oraino, amore emanik, nik nahi bezala, sekretua segurki gordetzeari, zeren sekretu hori argitara ateratzeak zuhauri eginen bailizuke kalte, eta heriotza lekarke zuk dagoeneko zauritua duzun ama baten bihotzera. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 523. orr.
Hortaz, joko horretan ez dago merkataritzarik, ez merkaturik, eta halatan, esku ikusezina argitara ateratzen da erabat, korporazioaren estrategiak gidatzen duen eskua, alegia. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 242. orr.
Armairutik ateratzea prozesu bat da, lehenik egin behar duenarentzat, eta, ondoren, haren familiarentzat. Berria - Harian 2005-06-28
Armairutik ateratzeaz asko hitz egiten da gaur egun, baina, fijatzen bazara, seropositiborik ez da ateratzen armairutik. Berria - Harian 2005-11-30
Beharbada kopuru aldetik gutxi izan ziren halako gehiegikeriak sufritu zituztenak, baina aukera guztientzat zegoenez, ez zen inor ausartzen armairutik ateratzen. Berria - Euskal Herria 2004-05-22
Ez dakit txantxetan esan zuen, baina nik aurpegia atera nien, berriro ere, argudio asko ez nuen arren. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 141. orr.
Sanz jaunak ez du galtzen denborarik enpresari aurpegia ateratzeko, eta sindikatuekin eta langileekin sartzeko. Berria - Euskal Herria 2006-05-06
Amari aurpegia ateratzen niola eta puntu hartan atzera egiteko asmorik ez nuela ikusita, sutu egin zitzaidan Sara. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 176. orr.
Baina behin da berriz ta azpikeriaz hori sinets arazi nahi dutela ikusirik, egiaren alde aurpegia ateratzera behartua nago. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 166. orr.
Inori jaramonik egin gabe aurrera ateratzen dute haurra edo galtzeko nora joan behar diren badakite. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 104. orr.
Aurrera atera nahi bazuen, kontu handiz eta maleziaz jokatu behar zuen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 142. orr.
"Klasikoak gaur" egunero aurrera aterako banuen, materiala hara eraman beharrean nintzen astean behin edo. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 95. orr.
Julian bera izan omen zen dirua irabazitakoa, fabrika bat sortu eta aurrera atera zuena. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 132. orr.
Salmentak goraka, osasun ona eta familia pozik, eta semeek bizimoldea aurrera atera zuten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 91. orr.
Ikusi ditut baldintza horiek guztiak bilduta ere aurrera atera ez diren ikuskizunak. Berria - Kultura 2006-03-31
Kolpea aurrera atera balitz, ikus zitekeenez, berriro 1936ko "garbiketa" zabala zetorren Euskal Herrira. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 183. orr.
Ez kezkatu, aurrera aterako gara. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 119. orr.
Aurrera atera nintzen orduko, barre txikitan hasiak ziren besteak. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 19. orr.
Hala ere, aurrera atera den akordio horretatik letra txikia egin zait niri jakingarri. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 29. orr.
Haatik, emakumeen egitekoa kulturgintzan atzeko aldetik aurrera atera da, oholtzara, erakustokira, bozgorailuetara igaro da Berria - Kultura 2004-05-25
Peppone aurrera atera zen, ilun: jaka erantzi, mahaiari heldu, hortzak estutu, gora jaso eta belardira jaurti zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 249. orr.
Hala ere, aurrera atera den akordio horretatik letra txikia egin zait niri jakingarri. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 29. orr.
Inbidiagatik, noski, bera aurrera atera delako. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 350. orr.
Salomon Jaunaren errege-aulkian jarri zen, bere aita Daviden ordez. Gauza guztietan aurrera atera zen, eta Israel osoa esaneko izan zuen. Elizen arteko biblia 1 Kro 29,23
Aurrera atera nintzen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 255. orr.
Kolpea aurrera atera balitz, ikus zitekeenez, berriro 1936ko "garbiketa" zabala zetorren Euskal Herrira. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 183. orr.
Gogotik maite zuen bizia, gogotik gozatu bere ondasunak eta senitartekoak oparotasunean aurrera atera izana. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 230. orr.
Eta Marlenek azpiak ateratzen dizkio uste zabaldu horri: kapela erostearen ironiaz, Brooken aurreiritzia eraisten du. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 216. orr.
Baina, horrekin batera, ezin zen eztia bildu, ongarria egiteko azpiak atera edo artaldea belaira eraman. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 36. orr.
Gogoratzen naiz ukuiluetako azpiak ateratzen ari ginen goiz batean pazientzia galdu eta maldizio batean hasi zela, gure kide andaluziarrak harrituta uzteko moduan hasi ere, eta nik, giroa arintzearren, ez kexu izateko esan niola, arrosarena bezain ederra zela simaurraren usaina. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.
-Baserrian animaliekin kontuz ibili beharra dagoela: gure aitonari behin lau saihets puskatu zizkioan etxeko zezenak, hari azpiak ateratzen ari zela. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 207. orr.
Behin aztarrenak aterata, mahatsondoak (Vitis vinifera) sendabidean jartzeko, aurrea hartzeko zein tratamendu eginez atzea nola dantzatu badakigu. ETC-prentsa Argia, 2009-07-19
Audiokapsula aurkitu, zure ahotsa entzun, eta aztarrenak ateratzera zihoan. ETC-literatura, saiakera Farenheit, Ray Bradbury (Nagore Tolosa), Txalaparte, 2010
Ez zezatela begirunerik espero alferrek ez eta babak eltzetik ateratzea besteen esku uzten zutenek ere. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 156. orr.
Arrakasta handiko medikua da, baina gero babak eltzetik ateratzeko orduan bere eskuak ez dira aitari buruan duen tumorea kendu eta ebakuntza behar bezala egiteko gai. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 11. orr.
Beste behin ere, gazteek aterako beharko dizkiote babak eltzetik taldeari, unerik zailenean. Berria - Kirola 2004-09-29
Eltzetik babak norberak atera beharra izango zen istorio triste hartatik barneratutako ikasgaia. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 151. orr.
Bakar-bakarrik atera beharko nituela babak eltzetik. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 208. orr.
-Babak, zeuek atera beharko dituzue eltzetik. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 245. orr.
Manipulatzaile halakoa! Ai, ene! Horrek aterako dizkizu eltzetik babak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 58. orr.
· Ni bezalako eskuxuri bat, oraingo burgeskera melenga honetatik, orduko giro latz hartako eltzetik babak ateratzen haste hutsak ere, lotsa ematen dit. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 59. orr.
Bazekiat, hala ere, kartzelara sartu bezain laster "tratu txarrak" salatuko dituzuela, beti bezala, gauzak bere neurritik aterata. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 42. orr.
Eta Cam ez zegoen prest eta James ez zegoen prest eta Nancyri ogiartekoak egiteko agintzea ahaztu eta Ramsay jauna bere onetatik atera eta atea danbateko batez itxita irten zen kanpora. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 145. orr.
Nahiz eta praktikantea ez izan, zenbait hipokresiak, hainbat bekaizkeriak, beretarren artean bidea libre duten zenbait infamiak bere onetatik ateratzen baitute. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 275. orr.
Gizona bere onetatik atera bezain pronto, etxera joango nintzen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 73. orr.
Haren morroia ate aurrean zegoen, negar eta negar, bere onetatik aterata etsi-etsian. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 188. orr.
Despota baten gisa gobernatzen zuen etxea, Andres bere onetatik ateratzen zuen erretxinkeria eta abandonuzko, despotismo eta arbitrariotasunezko nahaste batez. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 34. orr.
Senide bakar bat ere ez du; bakarrik bizi da ez-dakit-nondik jaso duen neska lotsagaldu eta bere onetatik ateratzen duen batekin... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 30. orr.
Epailea bere onetatik atera zuen eta berak agintzen ziona egitera mugatzeko errepikatu behar izan zion behin eta berriro. Berria - Harian 2005-06-16
Hilketei dagokienean, Arrieta da hiltzailea, bere onetatik aterata dabil-eta txostenaren bila. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 269. orr.
Eta odolak su gabe dirakinez, amaren hitzek bere onetik atera zuten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 102. orr.
Neska lotsagorritu egin zen arren, hitz haiek ezin izan zuten bere onetik atera. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 264. orr.
Guardiei deika aritu zela bere onetik aterata. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 373. orr.
Batzuk bere onetik ateratzen dira ni, pertsona autista anormal hau, hara azaldu, eta ekipamendu guztiaren diseinua egiteko gauza naizela ikusita. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.
-Nor da gizon hau, Gordon? -esan zuen Harryk, bat-batean ahotsa dardarka, bere onetik aterata. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 240. orr.
Aita bere onetik aterata ibili zen, bera eta Perkins izeneko azti zahar bat bakarrik baitaude bulegoan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 32. orr.
-Gorroto dut -marmar egin zuen Susiek-: neure onetik ateratzen nau. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 23. orr.
Bazen neure onetik ateratzen ninduen zerbait, zera: arrabioak putzu bakoitzean gainezka, arrabioak istil xixtrin bakoitzean bor-bor... eta, oro har, atergabeko landare-narotasun hura, malastasun-usain hura, umotasun ustelduzko kirats hura. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 74. orr.
Jende honek nire onetik ateratzen naik, Sabino -esan zuen Carlosek apal-. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 418. orr.
Horregatik, Floraren amak nire bihozgabekeria aipatu zuenean nire onetik atera ninduen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 297. orr.
Ez genituzke gauzak beren onetik atera behar. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 35. orr.
Bere onetik ateratako jende-kasta bat duk. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 53. orr.
Iruditzen zait bakardadearen gainean idatzitako testu edo artikulu asko bere onetik ateratakoak direla, eta idatzi dituztenek beste gauza asko estaltzeko erabili izan dutela bakardadea. Berria - Gaiak 2004-05-19
· Onetik ateratzekoa zen, higuingarria, izatearen eta ezagutzaren auziari buruzko hitzaldiak entzutea, noiz eta gure inguruan dena baitzen misterio, estalkirik gabe agertzeko irrika bizian Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 41. orr.
Santuak Jainkoari otoitz egiten zion bitartean, bat-batean abadeak ezohiko berotasuna eta ordura arte sentitu gabeko gozotasuna sentitu zituen barnean, eta, bere senetik aterata, konortea galdu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 343. orr.
Bere aurkariak konplota zuzentzeko erakusten zuen jarrerak bere senetik ateratzen zuen, politikarako gogoa kentzen zion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 347. orr.
Bere senetik aterata, haserre bizian aulki batez lurra jo, eta deabruetara bidali zuen Nastasia Petrovna. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 85. orr.
Soldaduak duda-mudatan egon ziren hasieran, baina Erregek, bere senetik aterata, agindua oihuka eta mehatxuka berretsi zuenean, urkatu egin zituzten. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 183. orr.
Ikuspen nardagarria zeharo benetakoa iruditu zitzaion, zauriak eta beldurrak bere senetik atera baitzuten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 232. orr.
Teok, orduan, guztiz bere senetik aterata, erdi eroturik, brikolaje kaxatik zerra elektrikoa hartu eta lepoa moztu zien bi-biei. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 25. orr.
Alegia, bere senetik ateratzen zuen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 143. orr.
Bost axola zaizkio Diana Charles Erregina, baina Steveren jarrerak bere senetik ateratzen du. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 31. orr.
Eta haserre ere haserre zegoen, galdararen, zezen bat bezala higitzen zen su gaineko piztiatzar temati haren kontrako amorru odolgose eta neurrigabe batek bere senetik aterarik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.
Bere senetik ateratzen dute irudikeriok. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 56. orr.
Beren ikuspegitik, berearekin ateratzen den bakoitzeko, hurrengo urtean hamar izango dira saiatuko direnak. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 40. orr.
Agian aurpegian zeraman zapiari esker berearekin aterako zen, eta inork ez zuen ezagutuko, eta gero emakumeak aitari deitu eta eskatuko zion ezer ez esateko. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 117. orr.
Aingeru gaiztoa zeru-argiaz jantzi ohi da eta arima zintzoari arrazoia ematen hasten zaio, gero berearekin ateratzeko; alegia, pentsamendu zuzen eta santuak ekarri arima zintzoaren arabera, eta gero pixkanaka irteten saiatu, bere asmo zital ezkutu galgarrietara arima ekarriz. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 193. orr.
Ez diet utziko berearekin ateratzen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 200. orr.
Badirudi, Andresek bertsoak atera ondoren, jendearen esamesetatik ihesi, Bartzelona aldera egin zuela hanka Zelestinak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 200. orr.
Sagardoa ere ondorioak uzten hasi da Añorgakoengan, eta haietako batzuk, dagoeneko, bertsolariak aditzeko baino bertze zerbaiterako daude, eurei bertsoak ateratzeko moduan, kasik. Berria - Kultura 2006-02-11
Egun hartan, bertsoak aterako dizkizuete, eta eresi hau kantatuko: "Zeharo larruturik gaude! Jaunaren herriaren ondarea arrotzen eskuetara joan da; nolatan kendu diote gero? Sinesgabeen artean banatzen dituzte gure soroak". Elizen arteko biblia Mi 2,4
Lan taldeak, noski, informatika behar izan du halako lan ederra burutan ateratzeko. Berria - Harian 2005-05-04
Zuhurki kontseila, gida, goberna eta burutan atera. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 198. orr.
Logika bera erabiliz, pentsatu zuen, Enperadore Horiari tituluak dekretuen bidez kendu eta gero dekretuen bidez ere benetako jabeei itzultzen bazizkien, lor zezakeen aitak azken bururaino eramaterik izan ez zuen matxinada isil eta odol-isurketarik gabea burutan ateratzea. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 212. orr.
Baina damaskinatzaileen egitasmo hura ez zen burutan atera. Berria - Kultura 2004-12-02
Duranek esan ohi du erreforma burutan ateratzeko PSC konbentzitu beharra egongo dela eta, espainolek esaten duten bezala, por ende, PSOE ere bai. Berria - Euskal Herria 2004-03-11
Drogoso hitzak, euskaraz, iruzur eta errieta zalea esan nahi du; droga ateratzen duena iskanbilatsua da; droga egiten duena, ke saltzaile iruzurgilea. ETC-prentsa Berria, 2004-01-15
Eta jaitik gutxi dauka askatasunean, berdintasunean eta alai ospatu nahi dutenen aurka gorrotoarekin, herrarekin, droga ateratzea, urterik urte. ETC-prentsa Berria, 2006-09-09
Ederki atera zitzaizkion aldaketak atzo Scolariri. Berria - Kirola 2004-06-17
Han ginituen Belascain, Ibarburu, Lazcano eta Teillery trinketlariak Michel Etchetorekin eta ederki atera ere dira, joan den hamar urte huntan bakan egin zuten bezala. Herria 2004-04-29
Izan ere, eta nik hala uste, kondairek dioten bezalakoak izan baziren, eta beraien ekintzak ikusita, hortik hara, gorputzez kolorez eta aurpegiz nolakoak ziren, ederki atera liteke filosofi jatorrean. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 104. orr.
-Ez dira asko izaten hain ederki ateratzen direnak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 52. orr.
"Oso ederki atera zara argazkian, David!", esan zidan niri sukaldera sartu ginenean, programa erakutsiz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 220. orr.
Berrogeiek, berehala, hesteak eguzkitara ateraz hil zuten bere burua. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 214. orr.
Eguzkitara atera dira Kixoren saihets-izterrak, oro hezur eta larru. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 58. orr.
Itsuek bezala sumatzen ditu: trafikoaren harrabotsa iristen zaio, epeltasuna nabaritzen du kale estuetatik eguzkitara ateratzen direnean, argi gorriak irudikatzen ditu autoaren geldialdien harira... Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 143. orr.
Nire irudimenean, andrea aspiragailuaren hodiarekin kaskezurra eguzkitara ateratzen ari zitzaion puntuan pasatu zen, paretik, Ximurraren Volvo mutur-luze urdina. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 344. orr.
Hitz egin nahi dut loaren onurez, jatearen eta edatearen plazerez, zure gogoari gertatzen zaionaz ordu bietako eguzkitara ateratzen zarenean eta egurats epela sentitzen duzunean zure gorputza inguratuz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 194. orr.
Hori dela-eta bada São Paulon hainbeste jende Bahiako guztiei Endlösung aplikatuko lieketena, Bahiako guztien gibelak eguzkitara ateratzea beste irtenbiderik ez baitzaie bururatzen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 140. orr.
Eguzkitara ateratzen ditu bularrak; zerbitzarien aurrean jotzen du banjoa eta ez dio axola irri egiten badiote ere. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 269. orr.
Pikari bigorrar batzuek indarrez eragotzi ez baliote, garunak eguzkitara aterako zizkion Loiola zaurituari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 43. orr.
Trapu berriak eguzkitara ateratzen ibiltzea bezala duk hori. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 34. orr.
Edvard Munchen hainbat obra enkantean aterako dituzte otsailean Londresko Sotheby'sen. Berria - Kultura 2006-01-04
Orain, Stewarten familiak enkantean atera nahi du garai hartako eskutitza eta baita zezen-plazako ibileraren gainean Hemingwayk ustez idatzitako ipuina ere. Berria - Kultura 2004-09-30
Gasteiz-Bilbo zatiko obrak enkantean atera nahi ditu aurten Espainiako Gobernuak . Berria - Euskal Herria 2006-01-20
Kolesterolaren paseoan egindako aurkezpenean Frank Gehry arkitekto sonatuak egin bezala, nik ere Bilbo eredu horri erdiko hatza atera eta erlearen eztena erakutsi eta eskaintzen diot. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2014-10-31
Joana Albretekoak ez zuen nornahi hautatu bere fidelak errekatik ateratzeko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.
Baina arreta bestera joan zitzaion, enkantegile batek erreboilo eder bat errematean atera eta deiadar egin zuenean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 151. orr.
Horretarako, gaur bertan enkante bat martxan jarri dute Interneten. www.es.ebay.com helbidean, hogeita hamar gauza inguru errematera atera dituzte Caballitoko langileek, gehienak kirolari ezagunek emandakoak. Berria - Ekonomia 2004-11-24
Ezer ez da zuri ala beltz, ezer ez da dirudiena, eta zuek ertzak atera nahi. ETC-literatura, saiakera Hobe isilik, Garbiñe Ubeda, Elkar, 2013
Nik Ahohandiri tira egin nion eta Zorriemeari esan nion, patxada bilduz, eskandalua ateratzeari uzteko farolaria eta aguazila pasatzen ziren bitartean, eta besteak aldameneko bebarru batean ezkutatu ziren. ETC-literatura, saiakera Parranda, Eduardo Blanco-Amor (Ramon Etxezarreta), Igela, 2015
Bestetan sobera edanta, eskandala ateatzen da 'bestetan sobera edanda, eskandalua ateratzen da'. ETC-zientzia, zuzenbidea Sarako euskara, Koldo Zuazo, EHU/UPV, 2018
Norbait gai bazen nik ikusi bezala loreak ezerezetik ateratzeko, Lakatosek edo Luteziak berdin sor zezaketen beren eskuekin bonba bat, nire goiko agintariei eta haiez goragokoei hainbeste beldur ematen zien bezala. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 99. orr.
Zer zen gizon haren meritua? Bere burua ezerezetik atera eta gailurreraino eraman izana, self made man, bere burua moldatutako gizona izatea, horra. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 70. orr.
"Ibarretxeren Plana ez da ezerezetik ateratako zerbait», eta horixe frogatzera dator liburua, Iñaki Anasagastiren esanetan. Berria - Euskal Herria 2004-02-17
Bai, amodio hazia edo poesia bera bezalaxe duzu hurritza, ezerezetik ateratzen beti bizia. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.
Prestatu nintzen ezerezetik ateratzen, pixkanaka ontzen, loratzen ikusteko: azkenean, existentziak sortzerakoan harrapatuko nituen ustekabean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 218. orr.
Mary Annek gaia atera zuen berriro. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 19. orr.
Bada gai bat Kleimanek eta Janek maiz ateratzen dutena: klandestinitatea. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 189. orr.
Magnetismoaren gaia atera zen, Donatoren trikimailuak eta Charcot doktorearen esperientziak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 99. orr.
Gero ehizaren gaia atera nuen berriro. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 186. orr.
Ostera ere saiatzen da bortxaketaren gaia ateratzen. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 141. orr.
Biok geure onetik aterata geunden. Berria - Kultura 2004-03-19
Hamazazpi urtetan ere geure onetik ateratzen gintuen delako esaldiak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 279. orr.
Horrelako jainko batek geure onetik ateratzen gaitu amorruaren amorruz, eta betiko botako dugu ahanzturaren zokora, nondik Robespierre doilorrak atera nahi izan duen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 218. orr.
Hektolitroetako pitxer handiak haientzat ziren; guk, zaldiekin batera edan; hura parranda handia, denak mozkortuta geure onetik aterata, zaldiak zein gizonak. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 160. orr.
-Nonbait, azkenaldi honetan, denok gaude urduri samar, geure onetik aterata -sartu nintzen tartean. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 87. orr.
Baina sintomen erroetan galdu du bidea, nire ustez: "Arineketan presaka, "ea antolatzen dugun mahai bat Nafarroan, bertze bat Baskongadetan" diote batzuek. Gurdia bere bidetik ateratzen ari gara. ETC-prentsa Argia, 2006-04-16
Ez ezazu gurdia bere bidetik atera! ETC-literatura, saiakera Eskaintza ekaitzari, Dolores Redondo (Fernando Rey / Mikel Vilches), Erein, 2014
Hinkik atera gabe, mamu bat bezala zetorrela susmatu nuen, baina edanak epeldua nengoen eta nola hasi kontra egiten. ETC-prentsa Berria, 2006-11-28
Berehala erantzutekotan egon zen Esteban, baina hinkik atera gabe jarraitu zuen gizonei begira. ETC-literatura, saiakera Apirila, Iñigo Aranbarri, Susa, 2014
Shakespeareren hitza atera eta ikusleak hura topatu dezan saiatzen naiz, eta berak interpretatzea. Berria - Kultura 2006-02-24
-Ahotik hitza ateratzen zuen aldiro, zuek mendratzeko zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 360. orr.
Irakasle haiek sartu nahi zieten guztia sinesteaz gain idolatratu ere egiten baitzituzten, haien ahotik jainkoaren hitza aterako balitz bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 94. orr.
Hitza atera ahal izan nuen noizbait. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 117. orr.
Ez, ez zekien zer egin behar zuen, hitzik ez ateratzea onena. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 242. orr.
Nik neureari eutsi behar nion, Maritxuk besteen ahaideei esan ziezaien zerbait larri gertatzen zela gure komunan, nik hitzik ez ateratzea ez zela arras normala. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 139. orr.
Baina gaur berriro ere atera da hizpidera Clinton eta Lewinskyren arteko kontua. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 139. orr.
Espainiako zonceren[=pellokerien] artean, bada hiria aipatzen den aldiro hizpidera ateratzen den bat, turismo orriak eta entziklopediak dituena benetako zilar turuta. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 48. orr.
Argudio bat ateratzen digute beti hizpidera: umeek ezin dute beren nahia legez adierazi. Berria - Gaiak 2004-09-29
Baserri-ate takarrei hotsa ateratzeko gogor jo beharra dago, eta ez dizkio inori hatz-ttonttorrak alferrik minarazi nahi. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 204. orr.
Hotsa ateratzen zuen: plas, plas eta gero berriro plas, adreiluen arrakalan sarturik hantxe jira eta punpaka zebilen ereinotz orri baten erdian. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 30. orr.
H ermesek, gizakien begiak sorgintzeko eta lo daudenean esnarazteko erabiltzen duen urrezko kaduzeo ederra eskuan zeramala, ezkongaien arimei deitu zien, eta atzetik zetozkion hotsa ateraz. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 181. orr.
Sakeletan, ibiltzen den bakoitzean hotsa ateratzen duen giltzari handi bat,. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 67. orr.
Haizeak putz eta txistu egiten zuen arbolen adaxka biluzietan eta sasietan, eta semaforoan transmisiokateei hotsa aterarazten, eta semaforoaren besoari bultza egin eta dardararazten, baina eztul egitean odola purrustaka ateratzen zitzaidan. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 95. orr.
Gero, zuzenean joan zen ateraino, takoiekin hotsa ateraz, eta deitu zuen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 135. orr.
Nola ekarri ordea hitzetara, gaindegian nik lizar hotsa atera ordu behorrek behetik egiten zuten irrintziak bihotzondoan eragiten zidan birbirrekoa! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.
Goizean goiz, egun-hasierako ariketa fisikoak egitera behartzen gaituztenean, belarrak kristal hautsiaren hotsa ateratzen du gure oinpean. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 48. orr.
Txokearen kolpearekin hotsa ateratzen omen zuen garbi-garbi. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4490. orr.
Eskaileretan behera abiatu zen Gabriel, hotsa ateraz. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 270. orr.
Soldagailuak, azkoinak, iltzeak eta iltze-ateratzekoak, zizelak, pintzak, kurrikak, artaziak eta altxaprimak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.
Aitak ez zukeen hitz erdirik ere esango ezta hiru golde gari erne-berri zapaldu edo mahatsondo ilara bat ipurditik atera bagenio ere. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 24. orr.
-1475ean, Turia ibaiak Valentziako zubiak hondatu zituen, batzuk ipurditik aterata eraman zituelarik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 472. orr.
Izatez, Ayub izeneko agure palestinar batena zela arbola, asentamendu berriak sortu asmoz, soldadu juduek hondeamakina batez ipurditik atera zuten arte. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 61. orr.
Kalte handiak dira: arbolak ipurditik aterata, adarrak erorita...». Berria - Harian 2006-02-01
Halabeharra eta zoria elkartzen direnean, zorigaiztoa ateratzen da gehienetan irabazle. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 32. orr.
Arrakastaren edo hutsegitearen edo erruaren ondoren, irabazle nahiz galtzaile irtendakoan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 295. orr.
Irabazle irten denak zer ospatu duelako, galtzaileak pena nonbait ito behar duelako, edateko arrazoia dute denek. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 45. orr.
Bush ateratzen bazen irabazle, esan zuen, ahaztea geneukan "kontserbadore errukitsuen" gaineko kalaka inozo hori guztia. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 285. orr.
Irabazle ateratzen dena txapeldun izango da, dudarik gabe. Berria - Kirola 2004-04-23
Ilara batean jarriak zeuden, enkantearen barrutia ixten zuten barren kontra, hango burdinei karranka aterarazten. Bere burua madarikatu zuen, ateak izugarrizko karranka atera baitzuen orduan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 152. orr.
· Eta gogoan dut belarriak zuzendu nituela leihorantz, istant bat lehenago txitxarrek ateratzen zuten karranka hots ikaragarria egiaz ahitu ote zen baieztatzearren. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 388. orr.
Bestalde, diseinu- eta eraikuntza-elementuen eta suteak itzaltzeko instalazio-sareen arteko lotura dela-eta, teknika batzuk azalduko ditugu (aurreko atarteak, eskailera babestuak eta abar), zenbait datu osatzeko, hala nola zutabe lehorren, aireztatzeko eta keak ateratzeko bideen eta abarren kokapena. ETC-zientzia, zuzenbidea Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008
Keak ateratzeko bideetan, aireztatzeko hodietan eta abarretan ager daitezkeen zirrikituak itxita eta beharrezkoak diren zuloetan izurriteak ekiditeko sareak ipinita egongo dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaien segurtasuna eta kalitatea XXI. mendean, Olaia Martinez / Inaki Etaio, UEU, 2012
"To, inurri bat!" esanen du, kontu atera gabe hura izan litekeela nire euskarria nire mintzakidea nire xake-aurkaria nire gai jartzailea nire amorragarria nire ilusioa nire bizia. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 95. orr.
Guztira, kontua atera. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 233. orr.
Ez du Madrilgo ordezkaritzaren kontua atera. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 173. orr.
Bitartean, joan-etorria egiteko behar ziren egunen kontua ateratzen zuen egunero Tobitek. Egunak igaro eta semea ageri ez zela ikusirik,. Elizen arteko biblia Tb 10,1
eta esan zioten: "Zure zerbitzariok geure agindupean geneuzkan soldaduen kontua atera dugu eta ez zaigu inor ere falta. Elizen arteko biblia Zen 31,49
Gela horretatik ez nuela kontua atera behar. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 81. orr.
Kontua ateratzen dut, hortaz, zoriontsu nintzela. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 7. orr.
Beste aldi batean -ordurako unibertsitatean nenbilen-, artzain batekin egokitu ginen lagun bat eta biok Inazio santuak lo egindako benta hartan bertan, eta bere burua bota berria zuen nekazari baten kontua atera genuen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 16. orr.
Erdi azti erdi maltzur agertu nintzaion: hitzaurrearen kontua atera aurretik, obraren egitasmo harrigarria deskribatuko nuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 164. orr.
Eta osaba Praixku "suhi española".. . kontua atera! Txillardegi «Putzu», 1999 - 120. orr.
Orain urte batzuk, Itziarko gau-martxa egiten ari zela, alboan Agiña Txikia bera egokitu zitzaion eta, ustekabean, apustuaren kontua atera. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 16. orr.
Pozoitzearen kontua atera denean? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 134. orr.
Bi data horien artean Robert Villenave auzapezak deklaratua zuen Angeluk ez duela bere kontua ateratzen BAM elkargoaren barnean. Herria 2003-11-27
Gero, berunaren kontua atera zen eta aldatu egin zen dena. Berria - Kirola 2004-04-15
Aurrez kontuak ateratzea beti ere hobe omen da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 106. orr.
Beren kontuak aterata ibiltzen dira horiek beti, eta buruz dakizkite irabazpide guztiak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 128. orr.
Kontuak atera nola egongo nintzen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 37. orr.
Kartzelara eramango dituzte, eta kontuak aterako dituzte: kartzelan dauden gaizkile gehienak etorkinak dira. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 133. orr.
Zenbat aurreratu dugun, hortik kontuak atera. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 151. orr.
Itsasontzia ez zen mugitu ere egiten, hortik atera kontuak. Hortik atera kontuak sinpatiaren bideskak zein bihurriak diren. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 149. orr.
Auzo deitzen diogu, baina 500.000 biztanle dauzka, atera kontuak. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 23. orr.
Txunditurik geldituko dira denak Jaunak eramango zaituzten herrietan, koplak aterako dizkizuete eta iseka egingo. Elizen arteko biblia Dt 28,37
Plazan eserita, marmarka ari zaizkit, mozkorrek koplak ateratzen dizkidate. Elizen arteko biblia Sal 69,13
Gustura beheratuko luke autoko segurua, atzekoek koplak aterako zizkiotela jakin ez balu. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 125. orr.
Irakasle jaun txit prestua, ikasle gaztearekin maitemindua; ez dakit koplak aterako zizkizuten, baina txisteak behintzat bai, zaude ziur. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 20. orr.
Baina, badakizue, marinelak herriko seme jatorrak dira, eta bihar San Sebastian eguna denez, San Bizenten meza bat ateratzeko eskatu didate. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 178. orr.
Urrutiratu denean, jendeari mingaina ateratzekotan egon naiz, baina neure burua kontrolatu dut, mingaina ateratzeak lotsa adierazten baitu hainbat triburen kodean. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 20. orr.
Eta, mingaina aterata, hantxe geldirik geratu arteko beren egin guztiak sumatzen nituen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 372. orr.
Ondoren, mingaina atera zuen ekialderantz, mendebalderantz, iparralderantz eta hegoalderantz. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 229. orr.
Mingaina ateratzen diezu metro-bagoietako bidaiariei. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 127. orr.
Amorraturik nago, gelditu egiten naiz, tu egiten dut, negar egiten dut; gero espaloi ertzean esertzen naiz, eta mingaina ateratzen diet paretik pasatzen diren guztiei. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 23. orr.
Hainbesteraino sutu nintzen, non mingaina atera bainien kale-kalean. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 170. orr.
Baina musuak bihotz-taupadak gerriraino jaitsi eta endredatu zizkidala sentitu nuen une berean, Antoniok mingaina atera zuen nire ahotik, eta gerezi-txortenak bi korapilo zituela erakutsi zidan. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 78. orr.
Ez dizut eskatzen mundutik ateratzeko, Gaiztoarengandik babesteko baizik. Elizen arteko biblia Jn 17,15
Deitore, heriotzari mundutik atera gaitzan uzten dion munduarengatik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 61. orr.
Frantzisko ez da mundutik ateratzen, "mundu bat" uzten du, injustizia eta bazterketa sortzen zuen sistematik ateratzen da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.
Anna altxatu eta nagiak atera zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 467. orr.
Besoak eta zangoak zabaldu zituen nagiak ateratzeko. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 102. orr.
Nagiak atera nituen ohetik jaiki gabe. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 7. orr.
Ahozabalka, nagiak ateratzen ditu, ordenagailua itzali, langelatik irten eta logelara joaten da. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 57. orr.
Nagiak ateratzen dituen katakumearen antzera. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 60. orr.
Crookshanksek arin salto egin zuen saskitik, nagiak atera, aharrausi egin eta Ronen belaunetara salto egin zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 68. orr.
Tabernatik irten zenean hiria itzartzera zihoan, nagiak ateratzen ari zen gauaren azken itzalek, egunsentiaren estreinako argiek eta kutsadurak ehunduriko izara azpian. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 167. orr.
Nagiak ateratzen ari da, oraindik ere, akzio merkatua. Berria - Ekonomia 2006-01-03
Frantses eskolak ematen dizkiot Juriri, haren ahoskera txarrak neure onetik ateratzen nau. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 23. orr.
-Ez neban neure onetik aterata jarri behar -esan zuen goibel-, baina edozelan be ez dau funtzionatu. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 58. orr.
Barkatu atzokoa, baina net artega eta neure onetik aterata nengoen eta, ça va de soi, askatu beharra neukan. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 93. orr.
Neure onetik ateratzen nau askotan... Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 173. orr.
Neure onetik atera ninduen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 29. orr.
Baietz eta ezetz aritu ginen, gero eta haserreago, gero eta ozenago, harik eta neure onetik atera ninduen arte. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 197. orr.
Estreinako alditan, neure onetik ateratzen ninduen Umbertori erakusten zion jarrerak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 283. orr.
Zuen arduragabekeriak neure onetik ateratzen nau! Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 37. orr.
Honek ere ez ote dit lagundu behar?"; amari ere segituan jaten zion burua Albertok, eta horrek neure onetik ateratzen ninduen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 186. orr.
Banoa, besteak ere badoazelako, aurrerantz mugituz, trantze antzekoan sartuta bezala, erabat neure onetik aterata banengo bezala. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 173. orr.
Baina zure zalantzek neure onetik ateratzen naute. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 38. orr.
Bakardadea gogoko banuen ere, itxaronaldi alferrikakoak neure onetik ateratzen ninduen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 155. orr.
Neure onetik ateratzen hasia, ustekabean sexua kukuka sentitu nuen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 28. orr.
Bere samin-erakusaldiaren nabarmenak naik noski neure onetik atera. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 213. orr.
"Iragankortasunari eta behin-behinekotasunari buruzko eztabaida neurritik atera da», azaldu zuen Cuevasek. Berria - Ekonomia 2004-04-25
-Eta hau guztia ez da nire neurritik ateratzeagatik edota gora eta gora nire burua jasotzeagatik, zera alegia, gobernadore izateak zer-nolako aho-gozoa duen jakin nahi dudala, horixe. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 171. orr.
Bazekiat, hala ere, kartzelara sartu bezain laster "tratu txarrak" salatuko dituzuela, beti bezala, gauzak bere neurritik aterata. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 42. orr.
Nor bere onetik atera gabe esan behar dena esateko eta entzutea dagokiguna entzuteko entrenamenduak ez du parekorik bizitzan!. ETC-prentsa Argia, 2016-06-05
UPNko zinegotziak erasoak bukatzen ez badira "norbait bere onetik ateratzea" lortuko dutela esan zuen. ETC-prentsa Berria, 2003-09-03
Norbait bere onetik ateratzen denean, Xebek buruko azkurak kentzen dizkio. ETC-literatura, saiakera Bazterrekoak, Xabier Aldai, Susa, 2000
Norbait bere onetik ateratzeko bezain ernegagarria? ETC-literatura, saiakera Heriotza Nilo ibaian, Agatha Christie (Xaber Aristegieta), Igela, 2006
Hiru atentatutatik onik ateratzea lortu zuen Alexandro II.ak. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 151. orr.
Hirian gelditzen dena ezpataz, goseak edo izurriz hilko da; babiloniarrengana igarotzen dena, ordea, bizirik eta onik aterako. Elizen arteko biblia Jr 38,2
Hura izan zela bidaiako unerik larriena aitortu genuen hirurok, eta Abdellahri zor geniola onik atera izana. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 216. orr.
Hondamendi batetik onik atera den pertsona bakarra zirudien komisariako itxarongelan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 101. orr.
Onik ateratzeko, inork ikusi gabe zelatatu behar duzu. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 94. orr.
Badakitelako zerbait gertatuz gero haiek onik aterako direla. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 180. orr.
Kontaiek egia osoa eta kito, Charlie, eta onik aterako haiz. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 185. orr.
Neskaren kapritxoak harriturik samar utzi baninduen ere, onik atera nintzen azterketa misteriotsu hartatik. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 98. orr.
Gertatutakoari hainbesterainoko garrantzia ez ematea zela hartatik onik ateratzeko modu bakarra. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 93. orr.
Erditze arriskutik onik ateratako andreak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 444. orr.
Eta, nengoen kinka larritik onik ateratzekotan, horixe egin behar nuen, buru-belarri hausnartu. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 178. orr.
Nork bere burua sekula onik aterako ez den putzu batera botatzea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 123. orr.
Gero, ukabilak estuturik, paparra atera eta drogerian sartu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.
Aita eta ama gazte, biak zutik, eta erdian, ni amaren besoetan eta Sole aitarenean, Marisa bere panpinarekin eta Senen serio arraio, tente-tente, paparra aterata. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 203. orr.
Ez dugu inolaz ere onartuko, PPren aurrean paparra ateratzeko, Euskal Herriaren aurkako errepresioa areagotzea edo euskal presoak sufriaraztea. Berria - Euskal Herria 2006-02-15
Haren ondoan jarri eta makila bat eskuetan hartuta, punta ateratzen hasi nintzaion. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 32. orr.
Punta atera diozu arkatz beltzari. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 216. orr.
-Zubi bati ere punta atera nahi -eten zion nekatuta Albertok. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 73. orr.
Punta eta ertza ateratzen zion. ETC-prentsa Berria, 2007-01-07
Sakea ateratzen du pilotari gurpil suntsigarri eta erantzun ezinezko bat eraginez, mahaitik hiru metro atzerago jartzen da, eta nik ematen ditudan kolpe guztiei erantzuten die lau urteko mutikoa baino trebeagoa ez banintz bezala. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 213. orr.
Alboko sakea atera eta bost bat minutura, ordea, guztiz aldatu ziren gauzak, orpoz sartu bainuen gola, airean inoizko saltoa eginik, sekulakoa. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 136. orr.
Sevillak alboko sakeak oso luze ateratzen dituenez, alboko marraren ondo-ondoan jartzen zen, sakea ateratzen zuenean oztopoa jartzeko. Berria - Kirola 2004-12-07
Berez da hori goi mailako norgehiagoka, baina badu berezi egiten duen xehetasun bat: Patxi Zeberio aurrelaria izango da bere bikotean sakea aterako duena. Berria - Kirola 2004-11-13
Pare-paretik iragan behar izaten dute sar-ateran ibiltzen diren guztiek. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 195. orr.
Paco sei urterekin etxetik fuineta (eskapo) egiten hasi zen, auzoko sukaldeetan sar-aterak egiten zituen, joaten zen Mosenen beraren etxera. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 218. orr.
Karlos III. Nobleak 1423an Iruñeko hirigune osoari "Privilegio de la Unión" eman zion arte, Navarreria, San Zernin burgoa, San Nikolas, eta San Miguel auzoak besterik ez zituen Iruñeak, beren lurpeko urtegi, dorre, harresi eta sar aterako ate handi banarekin. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 53. orr.
Inondik sar-aterarik ez zuen txara baten bazterrean ikusirik bere burua, biriketako arnasa faltaz itotako ahots eten ilaun batez hitz egin zuen Norak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 163. orr.
Urtean zehar, zenbat bazkari, afari eta ekintza ez dute muntatzen familiakoek eta gazteek, itzalpetuak laguntzeko eta ikustera joiateko, hoin urrun, sar-atera baten esperantzan. Herria 2004-05-06
Gure gibeleko etxeak argiak piztuak ditu, hogei bat urteko ikasleak sar-ateraka ari dira gelditu gabe. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 149. orr.
Bertzerik ezinean, lau hilabete horietan Josuren ganberan sar-aterean ikusitako aurpegi ugarietariko bati lotzera saiatu nintzen hitz bakarreko boza. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.
Pare-paretik iragan behar izaten dute sar-ateran ibiltzen diren guztiek. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 195. orr.
Remigio organista esku-soinu eta guzti gainean eseri, lagun taldekoa baitzuten, eta auzoan aurrera eta atzera ibili zuten, zarata batean, taberna guztietan sartu-ateraka, kalearen erdian dantzan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.
Erromako beren etxean ez zegoen Turinen bezala [...] sartu-ateran ibiltzen zen jenderik. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 261. orr.
Estropezu egiten dute sarritan, portaletik sartu-aterean, aterkiak gurutzatzen direnean. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 52. orr.
Eta ez nuen zirkinik egiten, hari finko begira, agerpen baten aurrean bezala neure tentutik aterata. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 162. orr.
Picciolik logaleturik begi bat ireki zuen eta gero bestea eta tiragaleak atera zituen goizean katu nagiak egiten duen bezalaxe eta horrela ikusita urduritu ninduen. ETC-literatura, saiakera Guizzardiren abenturak, Gianni Celatti (Fernando Rey), Igela, 2006
Tiragaleak atera eta bizkarrak kraska egin zion. ETC-literatura, saiakera Piztiaren begiak, Alberto Ladron Arana, Elkar, 2012
Egongelara itzuli zenean, Txueka tiragaleak ateratzen ari zen. ETC-literatura, saiakera Film zaharren kluba, Alberto Ladron Arana, Elkar, 2018
Eta inork ez dituenez trapu zikinak eguzkitara atera nahi, ingelesak ematen duen neutraltasun faltsu horrekin estaltzen dugu maiz geure egoera linguistikoa. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2013-06-07
Liburuan zehar lagunak maitasunez deskribatzen dira; oraindik ere, konbentzioak eta dekoroak eskatzen duen bezala, trapu zikinak eguzkitara atera gabe. ETC-zientzia, zuzenbidea Mendi literatura, Haritz Monreal Zarraonandia, EHU/UPV, 2017
Denak susmagarri bilakaturik, modelo, diseinatzaile, laguntzaile eta abarren trapu zikinak eguzkitara aterako dira. ETC-entziklopedia Prêt-à-Porter (filma) Wikipedia
Argi zegoen hitz egin nahi zidala zutaz, barruan nahi hura zuela, nahiz eta kanpora txintik ere ez atera; bestela ez zituen paper haiek aterako. ETC-literatura, saiakera Marina Suredaren amets urratuak, Joxe Belmonte, Erein, 2009
Txintik ez ateratzea erabaki nuen, ordea. ETC-literatura, saiakera Zamaontzia, Iñigo Aranbarri, Susa, 2011
Alde batera, izebaren itxidura uler nezakeen, aitaren urruntasuna, zutaz txintik ez ateratzeko elkarrekin duten hitzarmen sekretua. ETC-literatura, saiakera Hobe isilik, Garbiñe Ubeda, Elkar, 2013
Hobe duzue txintik ez atera gaur hemen gertatutakoaz. ETC-literatura, saiakera Absurdoko kontuak, Patxi Zabaleta, Pamiela, 2013
Alta, txirbilak atera ondoren, noizbait etorri beharko du distira ateratzeko fereken aldiak. «Kuskue tanden», 2004 - 207. orr.
Bikaina izan zen interpretazioa, begiak malkotan jartzerainokoa, eta amaieran eskuetatik txirbilak atera arte ekin genion txaloka. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 129. orr.
Gehiegi berotzen bazara zeure onetik ateratzen zara, eta akabo, ezin duzu deus egin. Berria - Kirola 2004-06-02
Eskema nagusi orohartzailerik ezean, desoreka hurbilago dagoke: edozerk kordoka zaitzake, zeure onetik atera, erro sendorik ezean. «Kuskue tanden», 2004 - 136. orr.
Jarrera hau" saldukeriatzat" jo zuten agintari sozialistek, eta François Hollande idazkari nagusiak testuak aurrera egitearen erantzuletzat jo zuen: "Zorrak atera beharko dizkiogu". ETC-prentsa Berria, 2008-07-22
Osasun ona zuen; garai batean, zukua ateratzen zion bizitzari; berrogeita hamalau urte besterik ez zuen, artean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 146. orr.
Hala ere, bazirudien tabernaria nekatu egin zela Miren Karmelez, edo Miren Karmeleri ez zitzaiola dagoeneko interesatzen, bere jokaldi politikorako zukua atera zionez gero. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 117. orr.
Hain zuzen ere, liburuak eta bidaiak dituzu bizitzari zukua ateratzeko modu bakar, mende erdia bete duzunetik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 7. orr.
Nahi baino gutxiago ikusten genuen elkar, baina uneei zukua ateratzen tematzen zen Jabi. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 102. orr.
Goian, galleta batzuk eta melokotoi-zukua atera zizkigun, eta egongelako sofan eseri ginen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 82. orr.
Euskalkiek daukaten zukua ateratzen ez asmatzea. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 120. orr.
Oso garrantzitsua da gogoan izatea urte asko utzi zutela igarotzen beren jukutria sonatuari zukua ateratzen hasi arte; azkenean, haren gainean eraikiko dute bere doktrina nazkagarriaren etxe kulunkaria. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 103. orr.
Nolanahi ere, goizean goiz amarenean igandeko egunkaria irakurriz frogatu ahal izan nuenez, nire deiari zukua ateratzen jakin zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 400. orr.
"Hitzei zukua ateratzen asmatu behar da", aktoreen arabera. Berria - Kultura 2004-04-07
Bestela ere egin zitezkeen gauzak, baina kontuak ateratzen hasita, hauteskunde molde honi bestelako zukua ateratzen zaila zegoela nabarmena da. Berria - Euskal Herria 2004-06-15
ahotik atera (32); alde atera (35); aldea atera (125); arantza atera (27); argazkia atera (46); argazkiak atera (42); arrastaka atera (27); artetik atera (28); asko atera (39); atera ahal (144); atera ahal izan (33); atera arte (35); atera aurretik (40); atera baino (39); atera baino lehen (28); atera behar (529); atera beharko (100); atera beharra (39); atera beharrean (40); atera berri (65); atera berria (72); atera berriak (29); atera bezain (43); atera bezain laster (28); atera bide (38); atera da (367); atera dadin (29); atera daiteke (53); atera dio (28); atera dira (220); atera diren (56); atera ditu (81); atera dituzte (75); atera du (272); atera duen (56); atera duk (35); atera dut (42); atera dute (128); atera duten (26); atera duzu (35); atera egin (141); atera egin zen (31); atera egiten (38); atera eta gero (34); atera ez (90); atera ezinik (43); atera gabe (288); atera gara (33); atera genuen (33); atera ginen (105); atera hurbildu (31); atera iritsi (34); atera izan (39); atera izana (26); atera joan (35); atera kontuak (94); atera nahi (281); atera nahian (50); atera naiz (42); atera nintzenean (28); atera nuen (175); atera ohi (33); atera omen (36); atera ondoren (68); atera orduko (41); atera ote (33); atera zaio (59); atera zait (35); atera zela (58); atera zen (1413); atera zen eta (68); atera zenean (86); atera zien (29); atera zion (178); atera zioten (38); atera ziren (636); atera zirenean (25); aurrera atera (190); aurrera atera ahal (27); autotik atera (42); bakarrik atera (39); bat atera (958); bere onetik atera (51); berehala atera (34); berriro atera (25); bertatik atera (29); bezala atera (47); bidera atera (55); bidetik atera (52); bila atera (32); bizirik atera (136); burua atera (49); dirua atera (30); egitera atera (27); eguzkia atera (36); errepidetik atera (66); espetxetik atera (48); etekina atera (55); etxetik atera (132); ez atera (29); ezin atera (26); ezpata atera (43); gaizki atera (46); garaile atera (62); gehiago atera (51); gelatik atera (56); gorria atera (27); guztia atera (28); handia atera (36); handik atera (116); hartatik atera (39); hau atera (38); hiritik atera (31); hitzik atera (46); hori atera (39); horretatik atera (27); hortik atera (88); hortik atera kontuak (30); irabazle atera (25); kalera atera (198); kanpora atera (196); karrikara atera (28); kartzelatik atera (56); kontuak atera (36); korrika atera (26); labana atera (25); lagun atera (25); lehen atera (47); makila magikoa atera (33); nagiak atera (32); nola atera (70); nondik atera (179); ondo atera (113); ondorioak atera (37); onetik atera (71); ongi atera (64); onik atera (160); pistola atera (40); sakelatik atera (31); sartu eta atera (36); segundoko aldea atera (68); suhiltzaileek atera (35); txintik atera (69); txintik atera gabe (37); uretatik atera (29); xapeldun atera (41); zerbait atera (32); zorrotik atera (32); zulotik atera (37)
aterako da (253); aterako dela (49); aterako den (58); aterako dira (130); aterako direla (28); aterako ditu (29); aterako dituzte (33); aterako du (54); aterako dute (28); aterako gara (31); aterako naiz (29); aterako ote (25); aterako zela (41); aterako zen (47); aterako zuen (38); aurrera aterako (60); bat aterako (66); bizirik aterako (37); noiz aterako (30); nola aterako (29); nondik aterako (29); ondo aterako (36); ongi aterako (31); onik aterako (59); zer aterako (27)
aldea aterata (29); bere onetik aterata (84); onetik aterata (104)
ateratako argazkiak (25)
ateratzea erabaki (33); ateratzea lortu (69); aurrera ateratzea (74); ez ateratzea (30)