Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ateo 1 iz jainkoa badenik ukatzen duen pertsona.

Hiru mende geroago, Hobbesek berak, esan dudan bezala, ateoa izanik, orri asko eskaini zizkion gai teologikoei.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 13. orr.

Eskolan katoliko hezia eta hazia dena, Alberto, ateo bihurtu delarik, ateo hezia izan dena, Aleksej, fededun bilakatu da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 257. orr.

Ondoren erakusten dut ateoak Jainkoaren etsaiak direla eta, uste dut, bati etsai deitzea sarritan bidegabe deitzea baino gogorragoa dela.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 208. orr.

Askok kritikatu dute ateismoa ez bidegabekeriari, baizik eta arduragabekeriari egotzi izana; are gehiago, batzuek interpretatu dute ateoekin etsai bigunegi gisa azaldu naizela.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 208. orr.

Askok kritikatu dute ateismoa ez bidegabekeriari, baizik eta arduragabekeriari egotzi izana; are gehiago, batzuek interpretatu dute ateoekin etsai bigunegi gisa azaldu naizela.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 208. orr.

2 (izenondoekin)

Ateo ofizialek bere horretan utzi zuten.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 174. orr.

3 izond jainkoa badenik ukatzen duena.

Manifestu ateo eta antiklerikala?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 33. orr.

Baimen daitezela biraorik iraingarrienak eta obrarik ateoenak berehala, salbuespenik gabe, gure haurtzaroko jostailu beldurgarri horiek gizonen bihotz eta buruetatik zeharo erauzi ahal izateko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 224. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus