Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gustuko plaza da, bai Amuñarentzat, bere azkenetako erakustaldian ingurukoen atentzioa irabazi duelako, eta baita Jexux mutikoarentzat ere, bakarren bat dantzan jartzeko maina erakutsi duelako. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 82. orr.
Baffinek, edo gure azpikontzientziak, edo auskalo nork edo zerk jarritako ibilbidetik ihesi abiatu eta ordu batzuetara, helikopteroaren motor hotsa sentitu eta haien atentzioa lortu genuen anorakak astinduz. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 172. orr.
Areago: teoria horiek aginteak berak, atentzioa desbideratzeko, propio sortu dituen trikimailuak direla uste du. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 19. orr.
[...] eta hotelean dauden polizien atentzioa desbideratzeko sastraka eremu bati su ematea erabakitzen dik eta horrela lortzen dik etakideek ihes egitea [...] Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 83. orr.
Hauxe lan hutsala, nire atentzioa beregana desbideratzeko adina indar izan duena! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 341. orr.
Ez da zaila, baina, atentzioa behar da Ximinoa ezagutzeko: jendartean ibiltzen da, gizarte bilera ugaritan parte hartuz, eta bere ezaugarri nabariena da bizitzen badakiela. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 357. orr.
Baina liburuak eta eskaintzak etxea miatu zuten polizietako baten atentzioa piztu omen zuten, eta eraman egin nahi izan omen zuen. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 61. orr.
Hoteleko mirabeen atentzioak erabat zurturik utzi ninduen, ia izuturik. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 126. orr.
Etxeberrik, laketurik, bertzeei baino denbora eta atentzio gehiago eskainiz erantzun zien nire aitzinapenei. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 112. orr.
Labur eta gordin esanez: larrua jotzean, nire atentzioa beste nonbait jarri behar nuela, beti ere, buru-ariketa batzuk egitearen poderioz. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 166. orr.
-Atentzio guztiarekin ari nauk bere liburua irakurtzen ea lerro artean niri zuzenean inoiz agertu ez zidan sentimendurik aurkitzen dudan, gizon horrek ea erremediorik ba al duen hausnartuz irakurtzen diat liburua behin eta berriro, ez zaidala inporta uste al duk? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 325. orr.
Ez zuen Paul D-ren atentzioa erakarri nahi, eta orkatilak gurutzatuta konformatu zen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 47. orr.
Atentzio pixka bat jarri eta begiak ondo txorroxtu: horixe duk egin beharreko guztia. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 65. orr.
Ez zuen atentziorik deitu nahi ikasle gazteen aurrean. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 109. orr.
Atentzio osoa horretan ipinita, paretak osatutako eremuz kanpokoa argazkitu zuen, argi izpien lorratzak paper sentikorretik igeltsuzko hormaraino luzatuz. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 105. orr.
Pomeisl andrearen berogailu-babes zetaz brodatua, non santa Genovevaren legenda agertzen zen, Dembaren atentziokoa gertatu zen, zorigaitzez. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 69. orr.
Atentzio handia jarri ezean ezin ikus daiteke gaur desfile hori, asfaltozko kaleak zeharkatzen dituen desfile militarren horren ezberdina, desfile zibilen hain bestelakoa. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 99. orr.
Eta orain biblia xaxtar hori ateratzen duk atentzioa desbideratzeko... Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 135. orr.
Gauza guztiei jartzen zien arreta, eta atentzio handiz jarraitzen zituen osaba Jakoben azalpenak. Berria - Harian 2005-02-11
Atentzio handia jarri ezean ezin ikus daiteke gaur desfile hori, asfaltozko kaleak zeharkatzen dituen desfile militarren horren ezberdina, desfile zibilen hain bestelakoa. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 99. orr.
Umm El-Khayrek ez zion atentzio handirik eman; ez zituen oso serio hartzen Azizaren hitzak. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 37. orr.
ELAko osasungintzako arduradun Izaskun Garikanok Azkarate eta Barandallaren kasuak "osasun atentzio eskubidearen urratze larriak" direla azpimarratu zuen, biei ala biei "zigor legediak onartzen duena ukatzen zaielako". Berria - Euskal Herria 2004-04-16
Ximurraren azken bidaia hiriko hedabideen atentzio-gune izan zitekeenik aurreikusi ez nuen bezala -ergelkeria galanta, nirea, aitzineko egunak ehorzketaz ehorzketa egunkarirako emanda-, ez zitzaidan gogoratu ere Eskalatzaileak praktiketakoa igor zezakeenik gertakariaren berri jasotzera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 398. orr.
Atentzio fokua ez zegoen, ez niretzat behintzat, bandera harro erakusten zuten gazteengan, edo atzetik beldur aurpegiaz begiratzen zuten besteengan. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 112. orr.
Azken honi egin zion begiratu luzeena, ibileraren graziak eta gainezka zuen exotismoak atentzio emanda; zain zeukaten taxi barruan desagertu zenean, ordea, ilehoriarengan ipini zuen arreta. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 88. orr.
"Atentzioa deitzeko beste edozein arte diziplinak baino gaitasun handiagoa duelako», sartu nahi izan du musika zuzendariak. Berria - Kultura 2004-04-07
Izugarrizko erraztasuna zeukan jendearen artean moldatzeko, atentzioa deitzeko moduko harreman asko zeuzkan politikatik kanpo ere. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 218. orr.
[...] gehiegizkotzat jotzen zutenak, amona Sinforosa bezala; hala ere, nire aldeko bibak eta oihuak izan ziren han nagusi; haiekin batera, guztia esan beharra dago-eta, andregaiaren edertasuna azpimarratzen zutèn oihu eztiak... nik halaxe oroitzen dut behintzat; baina oroitzen dut, halaber, atentzioa deitu zidàn iruzkin bat, kexazkoa iruditu zitzaidana eta momentuan ulertu ez nuena. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 173. orr.
Atentzioa deitzen dit urte haietan asmatutako leloek 2004. urtean gaurkotasun osoa izatea. Berria - Euskal Herria 2004-08-18
Eta buelta emanez beste aldetik joateko, paseoan zehar, Bankes jauna zenbait gauzetaz ohartu zen, bestela atentzioa deituko ez ziotenak, baldin eta hareazko muino haiek erakutsi ez baliote bere adiskidantzaren gorpua turba gainean etzanda, gorritasun harekin ezpainetan -esate baterako Cam, neskatoa, Ramsayren alaba gazteena. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 27. orr.
Hamaika kantuetatik atentzioa ematen du Venga de donde venga izenekoak. Berria - Kultura 2004-09-15
Zure programan euskararekin zerikusia duten gaien artean batek atentzioa ematen du. Berria - Euskal Herria 2004-03-16
Tarteka, amona gelditu egiten zen bide bazterreko belarren edo loreren batek atentzioa emanda. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 36. orr.
Bizpahiru lagun, ijito zein egaxo, ikusi zituen autoan konponketak egiten ari zirenaren itxuratan, eta furgoneta lepo betetzen ziharduen beste familia batek ere atentzioa eman zion. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 52. orr.
Beti atentzioa eman izan didan titulua da hori, Joseba Elosegi eusko gudariak 1970 inguruan idatzi zuen liburu batena baita. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 271. orr.
Etxekojaunak aurrera jarraitu zuen hizketan, atentzioa emateko moduko ezer esan ez balu bezala. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 70. orr.
Atentzioa eman zion gauza batek: lagun zaharrak ziruditen, ez astebete lehenago elkar ezagututakoak. - 168. orr.
Atentzioa ematen duen mutila da Bertol. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 146. orr.
Tarteka amamak eman dit atentzioa: behin eta berriz bazterrak nahastuz, atzera sofan jesartzera eroan behar izan dute sarritan, kexu etengabeak eta begi itsuak zirela-eta, malkoz lausotutako betaurreko lodien atzean -izerdia jariatzen dabiltzan intsektu bi bezala. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 36. orr.
Adibidez, Bandi Citromi esker askoz gehiago ikasi nuen elkarte, erakunde, anaiarte edo dena delako bitxi hartaz; talde horietako batek -erreskadan nire ezkerretara- heldu berritan ere atentzioa eman zidan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 142. orr.
Spinozak dio, oro har aski barea den autore batengan atentzioa ematen duen pasarte batean, maitearen lotsari eta isuriak maitale berriarenekin nahasirik irudikatzeak areagotu egiten duela jelosia. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 141. orr.
Gutxiagorekin ere atentzioa emango zuen, sinets iezadazu. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 56. orr.
Aitzitik, irribarre zabala azaldu zen haren aurpegian, eta handik pasatzen zirenei atentzioa ematen zien ahots mehe eta zoliaz esan zion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 10. orr.
Han atentzioa eman dion zerbait topatu du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 127. orr.
Bestea mozkotea zen, atentzioa ematen ez duten horietakoa. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 134. orr.
Atentzioa ematen du nola, ia XX. mendera arte, bidaiariek arreta handia eskaintzen dieten janzki "nazionalei". Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 13. orr.
Bidaiarietako batek atentzioa eman dit: emakume altu bat, hazpegi hezurtsukoa, adin zehaztugabekoa, ederra bere gisara; ilea xerlo argiz tindatuta darama. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 27. orr.
Baina begira, gazte, ezin zara autoei hegan eginarazten hasi atentzioa emateko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 80. orr.
Atentzioa emateko jartzen dituk honelako sujetuak horrela. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 80. orr.
Ni ez nintzen motots gorridun neskatxa hartaz maitemindu, atentzioa eman zidan, besterik gabe. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 107. orr.
2000. urte honetan atentzioa emateko tamainako kontua izan da, ordea, ota-lorearena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 108. orr.
Ez da erraz Londreseko metroan atentzioa ematea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 131. orr.
Madame Deluc-i atentzioa eman zion neskak zeraman soinekoak, hila zen familiarteko batek eraman ohi zuen baten antza zela-eta. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 144. orr.
Hala, bulegora deitzeko prest, telefonoa eskuan hartuta neukala leiho alboan zutik, atentzioa eman zidan taxi zuri batek. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 90. orr.
Atentzioa eman dit argazki batek: ekialdeko hazpegiak dituen emakume bat ageri da argazkian bateria jotzen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 105. orr.
Atentzioa ematen zuen beste gauza bat bere zakila zen, noski, une hartan burumakur dilindan zegoena. Aitor Arana «Onan», 2000 - 116. orr.
atentzioa desbideratzeko (4); atentzioa eman dit (5); atentzioa eman zidan (15); atentzioa eman zion (6); atentzioa emateko (6); atentzioa ematen du (4); atentzioa ematen duen (3); atentzioa ematen zuen (3); batek atentzioa eman (3); eman dit atentzioa (4)