Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atentatu2 1 (orobat atentadu g.er.) iz pertsona baten biziaren edo osotasunaren kontrako erasoa.

Gizon hura ez zen inola atentatu bat egiteko susmoa piztu zezakeena.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 84. orr.

Harik eta partisanoen atentatu batek kuartel bihurtutako hotela guztiz birrindu zuen arte.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.

Atentatu baten albistea ematen ari ziren telebistan, eta hildakoa lagun baten semea zela konturatu zen Karmen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 246. orr.

Amak kontatu zidak, atentatu baten beldur direla.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 346. orr.

Beharbada sentimenduak atentatu batzuk absolutuki gaitzesten ditu, beste batzuk ez hain absolutuki.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 64. orr.

Andreievek labur-labur kontatzen du nola atxilotu eta epaitzen dituzten ministro bat hiltzeko atentatua antolatzen ari diren bost gizon-emakume.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 10. orr.

Atentatuak, konplizeak eta inpunitatea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 102. orr.

Aski nuen pentsatzea zein gutxi arduratu ninduten neu ere ordu arte telebistaz ikusitako atentatuek, zer nolako axolagabekeriaz aldatzen nuen telebista-kanala halako bat ikusi orduko: atentatuak ez ziren nire munduan gertatzen, ez ninduten hunkitzen, ez ziren aitonaren heriotza bezalakoak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 75. orr.

Eguerdiko atentatuak gaurko programa aldatzera behartu gaitu, eta hortik atzerapena.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 157. orr.

Uztailaren 7an, guztira 56 hildako eta 700 zauritu utzi zituzten Londresko lau atentatuek.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 95. orr.

Hitler-en kontrako atentadua huts egiten dute, 1944ko uztailaren 20an.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 116. orr.

Ez dugu hitz egingo atentatua kondenatzen ez duten horiekin!  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 100. orr.

Barkatuko didazu amerikarrenganako nire filia, baina ez dugu sentitu inolako sinpatiarik irailaren 11ko atentatuan hil zirenekiko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 290. orr.

-Atentatu politikoren bat? -galdetu zuen nagusiak, eta orduan ulertu nuen besteek ere ezer ez zekitela, goitizena besterik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 16. orr.

Astearte goizean, atentadu gaitza izan da Indonesian, Djakarta hirian.  Herria   2003-08-07

Arrunt giro berezianiragan dira bixtan da Espainiako bozak, hiru egun Madrileko atentadu izigarrien ondotik.  Herria   2004-03-18

Biharamunean, lanean, kafearen orduan, lankideak, bezperako atentatu odoltsuaren argazkia zekarren Sud Ouest egunkariaren orrialdea.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 182. orr.

Azken aldi horretan ETAk egiten zituen atentatuak zirela eta, inguruan behatze lanetan joan-itzulika zeuden polizia batzuek nortasun txartela eskatu zieten bi gazteei.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 190. orr.

Atentatu ikaragarri bat egin zen atzo Pierre B... gaztearen kontra; zuzenbidezko ikaslea bera, Normandiako familiarik onenetako batekoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 27. orr.

Orduan bakarrik jakinen da atentadu bat zen ala ixtripu bat, ala ustegabeko gertakaria.  Herria   2001-10-04

Arrangura hauxe dute haren ingurukoek, president-orderik ez duela oraino ere izendatzen, hala-nola bera bere aitzineko Anonar Elsadatek egin zuen bezala (eta hau sei ilabeteren buruko hil zuten atentadu batean) 1975 an zen hori eta geroztik kargutan dute Monbarak, bakarrik bere lehen ministroa duelarik bere ordaintzeko zer gerta ere.  Herria   2004-06-24

Nabilen aita, beste hogeita bat lagunekin batean, juduek hotel baten aurka egindako atentatuan hil zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 201. orr.

Atentatu egileek erran dezakete, ukabila altxa eta hori diote goraki auzitegien aitzinean, ez direla etsaiaren hiltzeaz hobendun, berak bakezale direla, baina bake justua nahi dutela eta etsaiak duela bi mendeotan Euskal Herriaren kontrako gerla eramaten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 88. orr.

Kontsidera daiteke, borroka armatuaren espektroaren azpian, atentatu egileak eta euskal populuaren zati bat, bere oinarrizko erantzukizun moralaz desjabetua izan dela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 89. orr.

Min emoten didan arren, aitortu beharra daukat Canvis Nouseko atentatua guk egina izan zela; ez zen Poliziak planifikatua izan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 63. orr.

Madrilgo Correo kaleko atentatuaren egilea ETA izan zela dio.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 63. orr.

Irratian atentatuaren berri ematen ari ziren, telebistan arratsaldeko programa jasanezinak, eta kalean arratsa gaueko soinekoa janzten.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 68. orr.

Aski nuen, leherketa baino lehen, telefonoz beste erakunde edo norbaiten izenean, atentatuaren jabetza erreklamatzearekin.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 187. orr.

Azken atentatuak eragindako negarrak eta sumindurak horrela ikusi-entzun behar izan zituen, soinurik gabe eta edredoiaren atzetik, Josebak gauerdiko telediario berezi horietako bat kateren batean harrapatu zuenean.     «Bizia lo», 2003 - 50. orr.

Alde horretatik ezin da torturarik onartu, ezin da korrupziorik onartu, ezin da politikarien edo Ertzaintzaren edo nornahiren aurkako atentaturik onartu; eta autobus publikoen erreketarik ere ezin da onartu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 106. orr.

Hiru atentatutatik onik ateratzea lortu zuen Alexandro II.ak; 1881eko martxoan, ordea, ezin izan zion laugarrenari ihes egin: bonba baten eztandak bete-betean harrapatu zuen hiriburuko kale batean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 151. orr.

ETAren azkeneko atentatuaren aurka udaletxe aurrean zegoen protesta-ekitaldira hurbildu naiz, eguerdian.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 105. orr.

Loak hartu zuen sofan, atentatuko irudiei begira.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 65. orr.

Halaber, atentatuko egunak bere agintaldiko "gogorrenak" izan zirela gaineratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

2 atentatu suizida

Israelek Gaza osoa blokeatu du, azken atentatu suizida dela eta.  Berria - Mundua   2004-01-16

Bonba-kamioi batez eginiko atentatu suizidak Poliziaren egoitza nagusia suntsitu du hiriburuan.  Berria - Mundua   2004-04-22

Azken hilabeteetan Israelen izandako atentatu suizidetako ekintzaileak Nabuluskoak ziren.  Berria - Harian   2005-01-09

Obrak "atentatu suizidak goresten» zituela adierazi zuen Mazelek.  Berria - Kultura   2004-01-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atentatu andana (3); atentatu asko (3); atentatu bat egin (6); atentatu bat egiteko (3); atentatu bat egon (3); atentatu bat gertatu (5); atentatu bat gertatzeko (3); atentatu bat izan (12); atentatu bat prestatzen (3); atentatu batean hil (6); atentatu batean parte (7); atentatu batek (9); atentatu baten ondorioz (3); atentatu batzuen (3); atentatu batzuk (4); atentatu edo (3); atentatu egileen (4); atentatu egin ditu (7); atentatu egin zituzten (4); atentatu entsegu bat (3); atentatu faxista (4); atentatu gehiago (3); atentatu gertatu (3); atentatu guztiak (5); atentatu hartan (4); atentatu hartu ditu (3); atentatu hartu zituen (3); atentatu hau (7); atentatu hauek (5); atentatu hauen (4); atentatu honen (7); atentatu hori (4); atentatu horiek (3); atentatu horrek (4); atentatu horren (6); atentatu horretan (4); atentatu hura (4); atentatu kimiko bat (3); atentatu larria (3); atentatu oldean (3); atentatu saiakera (3); atentatu saio (11); atentatu saioa (7); atentatu saioaren (4); atentatu separatisten beldurra (4); atentatu suizida bat (3); atentatu suizida batean (3); atentatu suizida baten (3); atentatu suizidak (5); atentatu terrorista (6); atentatu terroristak (3); atentatu terroristatzat jo (3); atentatu ugari (4); aurka atentatu bat (4); aurka izandako atentatu (3); aurkako atentatu bat (5); azken atentatu (3); baina atentatu (3); beste atentatu bat (5); beste atentatu batean (4); bi atentatu egin (4); bi atentatu entsegu (3); bonba atentatu (4); bost atentatu (3); burututako atentatu (3); dela atentatu (3); den atentatu (4); du atentatu (5); duen atentatu (3); edo atentatu (4); egindako atentatu (8); eginiko atentatu (8); egotzitako beste atentatu (3); ere atentatu (4); etak atentatu (6); etaren atentatu (5); gertatutako atentatu suizida (3); hainbat atentatu (5); halako atentatu (3); hilabeteetan lau atentatu (3); hiru atentatu (3); izan ziren atentatu (4); izandako atentatu suizidan (4); kontra atentatu (4); kontrako atentatu (12); lau atentatu egin (4); madrilgo atentatu (5); ustezko atentatu (3); zen atentatu (5); zenbait atentatu (3); zituen atentatu (5); zuen atentatu (4); zuten atentatu (4)

agintearen aurkako atentatua (5); agintearen kontrako atentatua (3); aginteari atentatua egin (3); atentatua al (3); atentatua aldarrikatu (4); atentatua atzo (5); atentatua baino lehen (3); atentatua bere gain (7); atentatua da (6); atentatua egin izana (3); atentatua egin nahi (3); atentatua egin zuen (3); atentatua egin zuten (5); atentatua egitea (3); atentatua egiteagatik (5); atentatua egiten (3); atentatua egitera (3); atentatua egotzi (3); atentatua etak (3); atentatua etari (4); atentatua gaitzesteko (6); atentatua gaitzetsi du (5); atentatua gaitzetsi dute (5); atentatua gaitzetsi zuen (14); atentatua gaitzetsi zuten (5); atentatua gertatu zen (3); atentatua ikertzeko (4); atentatua izan da (4); atentatua izan zela (3); atentatua izan zen (15); atentatua prestatu (3); atentatua prestatzen (3); atentatua salatu (4); atzoko atentatua (6); aurka atentatua (3); aurka izandako atentatua (3); aurkako atentatua izan (7); bigarren atentatua (4); du atentatua (5); dute atentatua (3); egindako atentatua gaitzetsi (3); eginiko atentatua (3); ere atentatua gaitzetsi (7); etaren atentatua (4); ez zuen atentatua (3); ezkontzan atentatua egiteko (3); gaitzetsi zuen atentatua (7); galen azken atentatua (3); gertatu zen atentatua (3); gertatutako atentatua (4); hegazkinen aurkako atentatua (3); izan zen atentatua (5); lehen atentatua (5); madrilgo atentatua (6); zegoen atentatua (3); zuten atentatua (5)

kontrako atentatuagatik (4)

adierazi zuen atentatuak (3); atentatuak al (3); atentatuak bere gain (3); atentatuak bertan behera (3); atentatuak egin (10); atentatuak egitea (7); atentatuak egiten jarraitzen (4); atentatuak eragozteko (3); atentatuak ere (3); atentatuak etak (3); atentatuak etari (5); atentatuak ez (15); atentatuak gaitzesteko eskatu (4); atentatuak gaitzetsi zituen (11); atentatuak gaitzetsiz (3); atentatuak gertatu (10); atentatuak gertatzen (4); atentatuak ikertzeko batzordeak (3); atentatuak ikertzeko batzordean (3); atentatuak izan ziren (6); atentatuak izateko (3); atentatuak prestatzen (3); atentatuak saihesteko (3); atentatuak salatzeko (3); atzoko atentatuak (13); aurkako atentatuak (20); azken atentatuak (5); baina atentatuak (3); diren atentatuak (3); dituzten atentatuak (3); egindako atentatuak (7); eginiko atentatuak (6); ere atentatuak (4); etak atentatuak egiten (5); etaren atentatuak (14); halako atentatuak (4); herenegungo atentatuak (3); izandako atentatuak (10); izaniko atentatuak (3); kontrako atentatuak (12); londresko atentatuak (8); madrilgo atentatuak (15); p atentatuak (3); zituen atentatuak (6); zuten atentatuak (3)

atentatuan gutxienez (3); atentatuan hil (8); atentatuan parte hartu (6); atentatuan parte hartzea (4); aurka egindako atentatuan (3); baten aurkako atentatuan (3); eginiko atentatuan (3); hil zen atentatuan (3); izandako atentatuan (4); kontrako atentatuan (5); zauritu ziren atentatuan (3)

atentatuarekin zerikusia (4)

atentatuaren atzean (6); atentatuaren berri (8); atentatuaren egile (4); atentatuaren egileak (8); atentatuaren egileen (4); atentatuaren erantzukizuna (7); atentatuaren harira (3); atentatuaren hipotesia (3); atentatuaren lekura hurbildu (3); atentatuaren ondoren (10); atentatuaren ondorengo (4); atentatuaren ostean (7); aurkako atentatuaren (3); egindako atentatuaren (5); eginiko atentatuaren (3); etaren azkeneko atentatuaren (3); izandako atentatuaren (3); kontrako atentatuaren (4); madrilgo atentatuaren (6); zen atentatuaren (5); zuen atentatuaren (5); zuten atentatuaren (3)

atentatuari buruz (4); atentatuari buruzko (5)

atentatuei buruz (4); atentatuei buruzko (9)

atentatuek eragin (6); atentatuek ere (3); atentatuek ez (4); eginiko atentatuek (3); halako atentatuek (6); izandako atentatuek (3); madrilgo atentatuek (5)

atentatuekin lotura (3); atentatuekin zerikusia izan (3)

atentatuen aurretik (9); atentatuen berri izan (3); atentatuen bidez (3); atentatuen biktimei (3); atentatuen egileak (6); atentatuen egileek (3); atentatuen egiletza (3); atentatuen eraginez (3); atentatuen erantzukizuna bere (3); atentatuen erantzulea (4); atentatuen erantzuleak (3); atentatuen gaineko (5); atentatuen harira (9); atentatuen ikerketa batzordean (3); atentatuen inguruan (5); atentatuen jomuga (4); atentatuen ondotik (12); atentatuen ostean (28); atentatuen osteko (5); atentatuen ustezko (7); aurkako atentatuen (3); egindako atentatuen (5); ere atentatuen (3); etaren atentatuen (6); gertaturiko atentatuen (3); izandako atentatuen ondoren (3); kontrako atentatuen (4); londresko atentatuen (7); madrilen gertatutako atentatuen (3); madrilen izandako atentatuen (7); madrilgo atentatuen egunean (4); madrilgo atentatuen inguruko (3); madrilgo atentatuen ondoren (3); madrilgo atentatuen ondorioz (4); ziren atentatuen (5); zituzten atentatuen (3); zuen atentatuen (7)

atentatuetako biktimen (4)

atentatuetan erabilitako (4); atentatuetan hil (4); atentatuetan hildako (8); atentatuetan hildakoak (4); atentatuetan lehergai (3); atentatuetan parte hartu (7); atentatuetan parte hartzea (3); atentatuetan zerikusia (3); egindako atentatuetan parte (3); eginiko atentatuetan (3); izandako atentatuetan (5); madrilgo atentatuetan (5)

atentatuez geroztik (10)

atentaturen bat (5); hainbat atentaturen (3)

hiru atentaturengatik (3)

atentaturik egin ez (4); atentaturik ez egitea (3); atentaturik gabeko (4); etak atentaturik (3); ez du atentaturik (3); katalunian atentaturik ez (3)

atentatutan parte hartu (4); atentatutan parte hartzea (4); bi atentatutan (8); hainbat atentatutan parte (5); hiru atentatutan parte (3)

atentatuz hil (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus