Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ateneo iz Espainian, jakintza edo literatura elkartea; frantsesezko Belgika eta Suitzan, lizeoa.

Nafarroako unibertsitate guztiek Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Nafarroako Unibertsitatea, UNEDeko zentroak, Nafarroako Ateneoa, Culturas Millenium Fundazioa eta Nafarroako Historia Ikasketen Elkartea elkarlanean antolatutako udako ikastaroetako bat bera ere ez da izango euskaraz.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Nafarroan liburu berribat atera dute Gobernuak eta nafar Ateneoak euskara zabaldu eta zaintzeko xedez.  Herria   2001-02-08

Estatu indartsu bat, aberri berria egiteko, eskatuko du Unamuno-k Valentziako Ateneoan konferentzian 1902an.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 66. orr.

Bartzelonako Ateneoa aretoa bete zen aurten Kataluniako hiriburuan egitekoa den Kulturen Forumaren aurkako lehen ekitaldian.  Berria - Mundua   2004-01-24

Lasarteko Hipodromoa eta Gipuzkoako Ateneoa inauguratzen dira.  Askoren artean   «Rataplan» - 106. orr.

Herenegun aritu zen gai horretaz, Gasteizko Hika Ateneoan, Derrigorrezko zerbitzu familiarrari intsumisioa leloko saioan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

Ahots goraz eta espantuka Ateneoko saloiko mahai handiaren gainean zutik deklamatzen zituen, eta horregatik beharbada jarri zioten Sagarra goitizena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 18. orr.

Ateneotik bertatik deitu nion lehendabiziko aldiz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 87. orr.

Kontuan hartu behar da, beluena 1875-76 kurtsotik aurrera, Madrilgo Ateneotik positibismoa burrundaka sartu dela, "metafisika" guztien arbuio osoaz, krausismoan bertan ere influentzia handiz ("krausopositibi-moa").  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 63. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus