Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atelier z artisauak eta langileak elkarrekin lan egiten duten tokia.

Sigla horren azpian Ouvroir de Littérature Potentielle dugu, hau da, euskaraz eman diren itzulpenetan, "Balizko Literaturaren Atelierra", "Literatura Egingarriaren Lantegia" edo "Literatura Potentzialaren Lantegia".  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 19. orr.

Azkenean, erlojerotza utzi eta atelier bat zabaldu zuen Donostian, Guerrini italiarra sozio hartuta.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 14. orr.

Ziegan dauka antolatua atelierra, eta esanen nuke bezeroen atzetik heldua dela oxtabenara, txanda ezin emanik ibiltzen baita, batez ere txotxoekin.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 81. orr.

Atelierrera zetorrenean, Jean Marie sindikalista huxtuka errezibitzen zuten: ez zuen hitzik ahoskatzen ahal.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 198. orr.

Eta hala egon zen margoa lau bat urte gehiago Barraud-en atelierrean, William Barry Owen-ek proposamena egin eta Gramophone etxeak erosi zion arte.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 161. orr.

Kanpora eraman ninduen, bandera faxistak zeuden nonahi, baforeetan, sapailoetan, atelierretan, kanpandorreetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 58. orr.

Lanak gorputzak higatzen zizkigun, buruonak xitxifrikatzen, baina atelierretan zein bulegoetan, gutxi edo aski jendetzen gintuen elkartasun zerbait bermatzen zen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 62. orr.

Jabedun gehienak beren denda, bulego eta atelierretan topatu nituen, baina moilan zebilena jende arrotza zen, terrestreak denak, esan haiei bereizteko arra eta emea legatzetan, gure galego guztiak errepublikaren armadan enrolatuak ziren, badakizu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 57. orr.

Ohikoan hain zaratatsuak ziren atelierretan hormatzea hedatu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 204. orr.

"Robes et Manteaux" saltzeko aitzakiarekin familia oneko neska pobreok beren "atelierretara" erakartzen gaituzten Madama horietako bat, badakizu.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 47. orr.

Nemesio Arozenaren ilobaren atelierretik datoz, pistola neumatikoz josten dituzte orain arrain kaxak, eskatu handiren bat edukiko dute biharko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 280. orr.

Egia erran, niri ere, bat-batean, iruditzen zitzaidan bidaia luze-luze bat eginik, biziki urrundik nentorrela, eta atelier hotz hura, astelehen goizetako aurpegi ilun haiek lehen aldikoz ikusten nituela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 136. orr.

Atelier elektrikoaren atarira heldu ziren.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 229. orr.

Jules aldiz bere zurgintza atelierrera zihoan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 294. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atelier bat (3)

atelierrera joaten (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus