Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Robespierrek ateismoa eta antiklerikalismoa suntsitu nahi ditu, erlijioa eta kultua indarberritu, zeren eta, haren hitzetan, "ateismoa aristokratikoa da". Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 32. orr.
Jantse-nismo gisa zokoratua, deismo, arrazionalismo, agnostizismo eta ateismo gisa agertu zen berriro. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 321. orr.
Askok kritikatu dute ateismoa ez bidegabekeriari, baizik eta arduragabekeriari egotzi izana; are gehiago, batzuek interpretatu dute ateoekin etsai bigunegi gisa azaldu naizela. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 208. orr.
Bere ateismo tinkoaren eta antiklerikalismo porrokatuaren jakinean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 55. orr.
Bere bizitza eskandalu hutsa izan zen bere orgia, obra, epaiketarik gabeko espetxealdi eta sexu librearen eta ateismoaren apologiagatik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.
Ateismoaren izugarria gutxitzeko, gehiegi nabarmentzen da idolatria. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 124. orr.
Robespierre sumindu egiten da Saderen ateismoaren aurrean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 32. orr.
Beste modu batez esateko, ateismoaren sehaska Europa da, baina europar kultura hain elizkoiak izan delako, hain zuzen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 285. orr.
Kritika da eskuarki kaltegarriak izan daitezkeen materialismoari, fatalismoari, ateismoari, librepentsalarien sinesgogortasunari, gogoberotasunari eta sineskeriari erroak ebaki diezazkiokeen bakarra, baita azkenik idealismoari eta eszeptizismoari ere. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 28. orr.
Ez da ahaztu behar ETAren formazio ideologikoan Europako pentsamendu joera berriak nagusitu zirela, ateismotik existentzialismora, marxismotik maoismora, antikolonialismotik nihilismora. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 53. orr.
Azkenean galbide izan zuèn ateismo heroikoan aurkitzen da haren jatorri jainkozkoaren froga. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.
Gaztetako ateismo porrokatua utzi, eta agnostizismoaren dotrina fedegabea hartu zuen arte, ez zen jainkozurtz sentitu. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 103. orr.
"Ateismo ofizialaren mendean hazitako idazlea, fededun; fedean hazitakoa, ateo". Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 289. orr.