Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ateburu (orobat ataburu; Euskaltzaindiaren Hiztegian ateburu agertzen da) iz atearen goiko zatia, alboek eusten dioten atal batek osatua.

Ateburua eta ate-ondoak trakets tailatutako granito urdinezkoak ziren.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 42. orr.

Etxera orduko, ateburu gehienetan iltzez josita izaten zen eguzkilorea zuen barometro fidelen eta zuzenena: lorearen printza horixka haiek kizkurtzen eta kakotzen, lorea ixten bezala abiatu bazen, ziurtzat joko zuen laster emango ziola euritik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.

Sala guztia urrez jantzi zuen: habeak, ateburuak, hormak eta ateak.  Elizen arteko biblia   2 Kro 3,7

Santutegiaren sarrerarako olibo-zurezko ateak egin zituen. Ateburuak eta ate-zangoek bosna koska zituzten.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,31

Leiho eta ateburuetan karranka egingo du beleak.  Elizen arteko biblia   So 2,14

So egin zion halaber, aurreko aldian bezala, ateburutik eskegita zegoen motots beltzari.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 57. orr.

Lehenbizi airea ateburutik honantz ikusten dugu, ondoren atea bera ezker-eskuin, eta gero kanpoko argia eta beste aire kolpe bat eta ateaz handik benetan ikusten ditugun gauzak begietaratzen zaizkigu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 247. orr.

Atari aurrean, harrizko ateburuan zizelkatutako irudiei begira egon ziren pixka batean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 204. orr.

Ateburuetako segurtasun-argien helmena ez zen aretoko bazter guztietarainokoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus