Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adintsu 1 izond adinduna, adin handikoa, adinean sartua. ik adineko.

Gizon adintsu, burusoil eta esanekoa, zerbitzu publikoan emandako berrogei urteren eta emakume noble poloniar baten nahikunde sozial betegabeen zamapean abaildua.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 48. orr.

-Nora goaz, Lope laguna? -galdetu zuen gizon adintsuak, ahots lasaiz, bere burua askatasunera zeraman bidea hartua zuelakoan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 17. orr.

Emakume adintsu guztiei zoragarri nintzela iruditu zaie.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 163. orr.

Emazteki adintsu bat agertu zen: adintsua baina baita osasuntsua eta kementsua ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 397. orr.

Sendagile adintsu samar batek hartu ninduen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 31. orr.

Euskalduna eta judu adintsua jaitsi egin ziren zubitik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.

Gehienetan, jende adintsuak ziren eta ez genuen haiekin batere harremanik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 84. orr.

-Eskerrik asko denagatik -esan zion Lucyk emakume adintsuarekin maletak zeuden lekuraino inguratzen zen bitartean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 262. orr.

Petroven beldur guztia amarengan biltzen zen, aurpegi zurbileko emakume erkin eta adintsu horrengan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 208. orr.

Nik eman behar niola babesa, ama ordurako adintsua zelako, gogoz arras eroria, babesgabea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 208. orr.

Andrea txikia zen, eta, nahiz adintsua ez izan, berrogeita hamarren bat urtekoa gehienez, pertsona hondatu baten itxura zeukan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

Bi ziren eserita zeudenak, espainiarrak eta adintsuak biak, lehen begiradara.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 32. orr.

Gazte nahiz adintsu, mundu guztia pilatzen zitzaion inguruan.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 122. orr.

2 (erkaketetan)

Worth eta Adair Arizonako indiar erreserba batean bizi ziren zazpi indiar navahorekin (sei 17-25 urte bitartekoak, eta zazpigarrena adintsuagoa, 55 urtekoa) harremanetan jarri ziren.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 124. orr.

Hango semea, Philippe, ni baino adintsuagoa zen, 32 urte.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 148. orr.

Gure artean badago ile urdineko agurerik, zure aita baino adintsuagorik.  Elizen arteko biblia   Jb 15,10

Egia erran, luzaz uste izan nuen -ohidura zaharren arabera- Anita gure arreba adintsuena sortetxera ezkonduko zitzaigula.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.

Lagunak joanda, don Pedrok mira bilatzen zuen hotelean; are eta gehiago bertan lan egiten zuten pertsona adintsuenek ere -"zer egiten dugu hemen bezerorik gabe, don Pedro?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 246. orr.

Taldeko gaztenak 18 eta 19 urteko bi ikasle dira eta adintsuenek 77 eta 81 urte dute.  Herria   2001-02-15

· Horri guztiari gehituta bere adintsuko haurrez inguraturik egonen zela, neke zen aterpe hoberik bilatzea gure seme betiere bakarregiarendako.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.

Karrorat igan orduko, han kausitzen dut neska gazte aurpegi-argi bat, ilea beltx-beltxa, ene adintsukoa.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 52. orr.

3 (izen gisa)

Bi zaharrek adituen begiradaz begiratu zioten elkarri, adintsuek gorputzeko gorabeherak aztertzen izan ohi duten arretaz.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 85. orr.

Bana beste mila euroko erretreta hunkitzen dute gaur egun departamenduan adintsuek.  Herria   2005-12-15

Goizean belotean ariko dira, arratsaldean ikuskizuna eskainiko dute, adintsu multzo batek espresuki apailatua.  Herria   2003-03-17

4 izond gutxi gorabehera adin berekoa.

Emeki trebatu zen eta laketu denbora hartako bertsulari haundienekin, Etxahun, Borddale, Atillo, adintsua zuen Otxalde.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 102. orr.

Behin batean, Alde Zaharrean, elkarte batera afaltzera gindoazela, pankarta bat paratzen ikusi nuen Beñat zorionekoa, bere adintsuko koadrila batekin batean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 86. orr.

Une bat geroago gizon gazte bat sartu zen sukaldera, nire adintsua.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 25. orr.

Gure adintsuko mutiko gehiago bazen Garrüzeko herrian, guregandik berga gutitara.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 93. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adintsu bat (4); adintsu batek (3); ama adintsua (3); emakume adintsu (4); gizon adintsu (3); gizon adintsuak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus