Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ataurre iz ate aurrea; ataria.

'Ataurrea ere garbituko duzu?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 143. orr.

Egun batean, kamioi batetik hilak deskargatu zituzten kanposantuaren ataurrean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 103. orr.

Manilov denbora luzea egon zen ataurrean zutik, begiekin britxkari jarraitzen ziola, urrunduz baitzihoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 63. orr.

Ez ditiagu hire zain hiru ordu pasa pikoletoen komisaldegiaren ataurrean?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 101. orr.

Barre-zantzo lazgarriak entzun ziren aretoko ataurrean, eta Herio atera zen aretoaren hondo-hondoan zegoen kutxatzar batetik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 33. orr.

Ataurreko itzaletik Lucy ateratzen da eguzki argitara.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 79. orr.

Hemen behintzat Falangekoak ez ziren ataurrera etorri Cara al Solekin eta protestekin, beste lekuetan legez.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 73. orr.

Gizonak ataria neurtu zuen, eta kanpoko atariko lehen ataurretik barneko atariko ataurreraino berrogeita hamar metro zeuden.  Elizen arteko biblia   Ez 40,19

Biharamunean, haren ataurretik nindoala, etxean sartu nintzen; ordubiak-edo ziren, irakurtzen eta zigarro erretzen aurkitu nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 25. orr.

Bakarrizketan geratu zen taberna ataurrean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 80. orr.

Bide ondoan ataurre txiki bat zuen, burdinsare hautsi batez babestua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 318. orr.

Aurrera nindoan heinean ikarak nituen azalean, eta horma aurrera iritsi nintzenean, nire egoitza zabaleko ataurre itxira iritsirik, atea zabaldu eta barrura sartzeko minutu batzuk beharko nituela konturatu nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 399. orr.

Bide ondoan ataurre txiki bat zuen, burdinsare hautsi batez babestua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 318. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus