Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ataskatu, ataska(tu), ataskatzen ad buxatu, emokatu.
Hor nonbait ataskatuta egongo dun...Deitu egion. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 127. orr.
Beharbada, hobea izan zen larrugorriek lurrazpiko etxeari egindako gaueko erasoa: euretako asko enbor hutsetan ataskatuta geratu ziren, eta kortxoak bezala atera behar izan zituzten. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 113. orr.
Hasieran, arrankatu ezinik nenbilela, futbolariaren andregaia sartzea izan zen motorra; gero, berriz, ataskatu nintzen hartan, andregai hura gurasoen etxetik atera eta Mikelekin bizitzen jartzea izan zen aurrerabidea. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 171. orr.