Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Salomonek erre-opariak eskaintzen zituen Jaunarentzat, atalondo aurrean eraikia zuen aldarean. Elizen arteko biblia 2 Kro 8,12
Sala handiaren aurreko atalondo aitzinean ezarri zituen Hiramek zutabeak. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,21
Jaunaren etxeko barne-atarira eraman ninduen eta, tenpluko sarreran, atalondo eta aldare artean, hogeita bosten bat gizon ikusi nituen, bizkarrez Jaunaren tenplurantz eta aurpegiz ekialderantz. Elizen arteko biblia Ez 8,16
Geltokiaren atalondo handian ezkutatu nahi nuen, baina ez nekien non. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 212. orr.
Poltsikoan giltza bilatu zuen, mendeak zituen ate astun eta irekitzen zaila bultzatu, atalondo zabala gurutzatu eta olio-lanpara batek juxtu-juxtu argitzen zuen eskailera gangadun heze baten oinean gelditu zen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 63. orr.
Santutegipe eta Gaintzuri herrixketatik iragan ziren, eta hamaika emakumeren aurpegi tristeak ikusi zituzten atalondo ilunetatik haiei begira. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 86. orr.
Errepidez luze ibili, eta, aldapan gora denbora batean joan eta gero, taxia atalondo erdi ireki baten aurrean gelditu zen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 17. orr.
Harmaila igo behar ziren, eta atalondoa azkenean zegoen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.
Agure txikia agertu zen atalondoan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 142. orr.
Hor zeuden ere haiekilan, Aita Sainduaren gelako atalondoan, Inkisizioaren Ofizio Sainduko jaun kardinale ospetsuak eta zorioneko familia guztia, etorri zena, erran orduan, Inkisizioaren bilkura egin ohi den lekura. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 175. orr.
Atalondoaren luzera hamar metrokoa zen, eta zabalera seikoa. Elizen arteko biblia Ez 40,49
Atalondoko ateak itxi zituzten eta argiak itzali; ez zuten intsentsurik erre, ez erre-oparirik eskaini Israelen Jainkoaren tenpluan. Elizen arteko biblia 2 Kro 29,7
Areto nagusiaren inguruko hormek harlanduzko hiruna erreskada eta zedrozko ohol-erreskada bana zituzten, Jaunaren etxe barruko aretoaren eta atalondoaren tankerara. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,12
Atalondora sartu zen, freskurara, eta ehiza-zainari makila eta kapela eman zizkion hitzik esan gabe. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 8. orr.
Tenpluko atalondora eraman ninduen gizonak eta neurtu egin zuen: sarrerako hormek, atearen bi aldeetakoek, bi metro eta erdiko lodiera zuten, ateak zazpi metroko zabalera eta atearen muntagek metro eta erdiko zabalera bakoitzak. Elizen arteko biblia Ez 40,48
Argia itzali, atalondotik atera eta eskailerak igo nituen, poliki. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 153. orr.
Iparraldeko atearen sarreran, atalondotik kanpo, baziren beste lau mahai ere, bina alde bietan. Elizen arteko biblia Ez 40,40
atalondoa barne (3)