Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atalka 1 iz atalez atal; kapituluka.

Atalka irakur dezakezu: lehenengo eta behin, oso azkar, baina testua ulertuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 347. orr.

Atalka hasi zen Agirre Garoa argitaratzen, 1907an RIEV aldizkarian, ale bakoitzeko kapitulu bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 65. orr.

Ohitzen ari nintzen haren kontakizuna atalka aditzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 24. orr.

Piarres Adame liburua, lehenago Donibane Lohitzuneko La Nivelle aldizkari "gorrian" eta Le Réveil Basque astekari errepublikazalean atalka publikatu bazen ere, osorik lehendabizikoz 1888an argitaratu zen, Pauen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 245. orr.

Narrazio sorta izan behar zuen, atalka argitaratuko genuena, testu eta irudiez osatua.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 5. orr.

Gai bakoitza hobeki uler dezagun, atalka ikusiko ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.

Mendearen bukaeran, 2000ko apirilaren 6an zientzialarien mundua hankaz goiti gelditu zen, aho zabalik, aldi berean ikertzailea eta enpresa gizona zen Graig Venter jaunak, Celera Genomics enpresaren izenean aditzera eman zuenean giza genoma atalka identifikatua zuela eta konputagailu multzo bat lanean ari zela datu horiek guztiak lerroan eta hurrenkeran jartzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 89. orr.

2 atalkako zuzenketa (20 agerraldi 9 artikulutan) zuzenketa partziala.

Hain justu ere, Sozialista Abertzaleak taldeak 7 atalkako zuzenketa aurkeztu dizkio testuari, EAJk 17, EAk 42 eta EB-IUk 69.  Berria - Euskal Herria   2004-07-01

Eztabaidaren hasieran iragarri zuen atalkako zuzenketen bitartez defendituko zutela euren proposamena.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Atalkako zuzenketak eztabaidatzea eta osoko bilkuran eztabaidatuko den azken txostena egitea.  Berria - Euskal Herria   2004-08-29

Aste honetan, EAJren legebiltzarkide taldeak Eusko Jaurlaritzaren Estatutu Proposamenari atalkako zuzenketak aurkeztu dizkio.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atalkako zuzenketa (3); atalkako zuzenketak aurkeztu (4); atalkako zuzenketen eztabaida (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus