Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atalaga iz ate langa.

Erregearen kontra hoben egin duena, heriotzara emateko kartzelan ongi ixten duten bezala, idoloen jauretxeetako ateak ere atalagaz eta morroiloz sendotzen dituzte apaizek, lapurrek eraman ez ditzaten.  Elizen arteko biblia   JrGt 1,17

Hanunek eta Zanoaheko bizilagunek berregin zuten Haraneko atea; eraiki ondoren, ate-alderdiak, atalagak eta morroiloak ezarri zituzten; gainera, bostehunen bat metrotan konpondu zuten harresia Zabortegiko ateraino.  Elizen arteko biblia   Ne 3,13

Mahaitxo bat, lastozko bi aulki eta ate erraldoi bat, haritzezko armazoi batek eutsitako panelekin, presondegiko atalagaz eta ziudadelako sarrailekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 203. orr.

Gaur gauean arotz klandestino bat etorriko da; gure Frankfurteko oheen zuraz atalaga batzuk egingo ditu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 274. orr.

Iltzez eta burdinazko atalagaz sendoturiko atearen bi orriak ireki ziren alderik alde, eta handik mairu batzuk irten ziren, poliki ibiliz, horietako bat, urteetan aurrera joandakoa, gobernadorea izan liteke, gobernadore-tituluak edozertarako balio du,  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 237. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus