Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amak atake bat izan dik eta ni datorren astean itzuliko nauk eskolara. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.
Ezin zen baztertu I.jaunak, kommozioaren ondorioz, garuneko alde ñimiñoren batzuk kolpatuak izatea; istripuak atake txikiren bat eragin zion, apika; edo, alderantziz, atakeak istripua. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 38. orr.
Intentzioak aparte, Unamuno-ren interbentzioa Bilboko Lore Jokoetan euskararen biziraupenari atake bat zuzen-zuzenekoa izan da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 105. orr.
Guztiarekin ere, beldur itzela sentitu du, paniko atake bat, zehatzago esanda. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 27. orr.
Hirurogeita hamar urteko gizon batek mingainari koska egin omen zion epilepsia-atake batean, eta, hala ere, osatu egin omen zitzaion berriro, eta koskadaren arrastorik ez antzemateko moduan osatu ere. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 233. orr.
Eraman ezazue hemendik! -oihu eginda, atzerantz erori zen nerbio-atake batek jota, auhen indargeak etengabe eginez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 25. orr.
Egia esan, inoiz ez naiz klaustrofobia atake batetik hain hurbil sentitu. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 149. orr.
Halako batean, txatarrategiko nagusi zahar samar hura apoplexia atake batek jota hil zen puru bat erretzen ari zela, eta horrela amaitu zen bere istorioa. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 30. orr.
Etxean afaldu dutela, afaltzera irtetekoak zirenean Bertak antsietate atake antzeko bat izan duelako. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 99. orr.
Lopezek Espainiako Gobernuko hainbat ministrorekin izandako bilerek eragindako kritikei dagokionean, EAJrena "bekaizkeria atake" bat dela esan zuen. Berria - Euskal Herria 2004-06-23
Izu-atakea edo beldurrezko atakea antsietatezko gertakari labur eta akutua da, bat-batean hasi eta izu-sentsazio lazgarria sortzen duena. ETC-entziklopedia Izu-atake, Wikipedia
Izu-atakea edo beldurrezko atakea antsietatezko gertakari labur eta akutua da, bat-batean hasi eta izu-sentsazio lazgarria sortzen duena. ETC-entziklopedia Izu-atake, Wikipedia
-Esaten ari natzaizu lagun askoren artean eutsi beharra izaten zutela, izu atakeak ematen zizkiolako. ETC-literatura, saiakera Lili eta biok, Ramon Saizarbitoria, Erein, 2015
Aldiz, Bigarren Mundu Gerrako ibilerez osatu zuen liburuan dioenez, bere bigarren Kontax kamerako karretea bukatu eta, aldatzekotan zelarik, izu-atakea jasan zuen. ETC-literatura, saiakera Robert Capa, Edorta Jimenez, Elkar, 2005
Lokartu zinela iruditurik, isil-isilik alde egiten saiatzen nintzenean, izu-atakeak ematen zizun. ETC-literatura, saiakera Olatu bat kuartelen gainetik, Xabier Amuriza, Lanku, 2009
Lubitzek tratamenduan zegoen, depresioa, antsietatea eta izu atakeak tratatzeko. ETC-prentsa Berria, 2015-04-23
Chantal Umurungi psikologoaren hitzetan, egunotan sentiberago daude herritarrak, eta ohikoagoak dira izu atakeak. ETC-prentsa Berria, 2019-04-06
Agorafobia dutenek jendaurrean izu-atake bat jasateko edo beren buruaren kontrola galtzeko beldur dira; fobia soziala dutenek, aldiz, besteengandik ebaluazio negatiboa jasotzeari diote beldurra. ETC-zientzia, zuzenbidea Nortasunaren nahasteen etiologia eta tratamendua, Mikel Haranburu, Marian Soroa, Joana Esteve, Nekane Balluerka, Arantxa Gorostiaga, UEU, 2011
amak atake bat (4); atake bat izan (7); atake batek jota (4); nerbio atake bat (3)
atakeren bat (3)
gisako ataketan (3)