Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pearl Harbour portuaren erasoa egin eta gero, 1941eko abenduan, japones soldaduek Filipinak atakatu eta berenganatu zituzten. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 178. orr.
Emakumeen beloa eztabaidatzen bada, ezingo da islama bera atakatu. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 97. orr.
Pearl Harbour portuaren erasoa egin eta gero, 1941eko abenduan, japones soldaduek Filipinak atakatu eta berenganatu zituzten. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 178. orr.
Beste batez errana ziguten goizeko hiruetan beharko genuela jeiki kurri joateko ez genakien nora eta biharamun goizean ohean iratzartu ginen, gostuan, estonaturik; zerbait gertatu zela eta hau: Geryville hirira arma bila johan zen deskatamendua atakatua izan zela. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 63. orr.
Setio atakatua izan zen, baina -lehendik ere banekien- Garrüze ez zen Nabarrenkoxe. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 281. orr.
Jakintzaren arbolako orri ilun esperantzarik gabeko hauetan Pío Baroja sumindu bat ageri da, izuaren eta jasotako ideien kontra borrokan, erotismo bizi larri batek atakatua, sentsualtasun ia gaixo batez gainditua, sekula ez asetzera kondenatua. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 12. orr.
Hori zinez atakatzen eta erasotzen dü Albert JACQUARD jakintsünak, "J'accuse l'économie triomphante" libürüaz: 1995ean agertü zen, bena oraikotarzünik ez dü galdü, arte hortan handitü baizik ez beitira salatzen dütüan oker eta makürrak. Herria 2004-05-20
atakatua izan da (4); atakatua izanen da (3); atakatua izanen zela (4); biziki atakatua (7); partida atakatua izan (4); partida atakatua izanen (5)