Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atabiko izond iraganari dagokiona.

Izterren dilatazio hezeari so gelditu nintzen, halako miresmen atabiko batez.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 122. orr.

Ikasle gehienak irrikatan zeuden disekzio-salara iritsi eta eskalpeloa gorpuetan sartzeko, ankerkeria primitibozko hondar atabiko bat geratuko balitzaie bezala.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.

Arratsaldean, komisaldegiko atean Kristina agurtuta, sen atabiko batek amaren gonapera eginarazi zidan ihes.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 378. orr.

Prentsak, denbora tarte honetan, ikasiko du hemendik "demagun" horretara artekoan egungo hainbat ohitura atabiko bazter uzten?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 136. orr.

Neure zintzotasun atabikoa probatuko dut.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 486. orr.

Elbarri gehientsuenek beren aulkitxoan hiltzeko desio ia atabikoa izaten dute.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 80. orr.

Bhagabad Gita indiarren liburu sakratua zen, eta Einsteinek, egia zen, oso gogokoa zuen orriotan sumatzen zuen espiritualtasun gori, hunkigarri eta atabikoa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 19. orr.

Musika hura argizko ur-jauzi baten moduan erori zitzaien gainera zientzialari guztiei, hitzik gabe, aiene atabikoa bailitzan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 102. orr.

Une batez, gizakiarenganako beldur atabikoak menderatua, piztiak atzera egin zuen, bere anaiei deialdi luzea zuzenduz; eta haiek goseti erantzun zuten, harik eta gorputz makurtu eta masailezur lerdetsuzko uztai grisa agurearen inguruan itxi zen arte.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 57. orr.

Seguru asko sen atabikoei jarraituz gizonok taberna aldera jo genuen eta neskek dantzara, baina Pablo, nire ustez oraindik sen atabikoago bati jarraituz, dantzara joan zen, neska artera.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 87. orr.

Gòi bat mutila, eta gôià bat neska, terminologia atabikoaren arabera: eta ezkon zitezkeen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 168. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus