Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atabal 1 iz bi zotzez jotzen den danbor estua.

Gazte aldra asko joan ohi dira bidean soinu joten, dultzaina, pandero, atabal, hauspo soinu eta honakoekaz, ikotika eta ujuka zoro-zororik." Mutil espainol batek frantziarren kontra egindako gerra heroikoa Kataluniako atxarteetan, atabal batekin, atabal eta makilatxo batekin bakar-bakarrik.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 11. orr.

Azkenean atabal handiaren inguruan kantuz eta jauzteka ari diren gazteen eskuen hauspoak eta bestaldetik ozen den herriaren bozkario miragarriak, ez diote nehon nehori kalterik egiten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 107. orr.

Andonik berdin jotzen zuen txistua, atabala, eskusoinua...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 70. orr.

Gau-pasa egiten ari duk errege, topaka, parrandan jo eta su, dantza-zalaparta bizian; eta Rin-eko ardotik tragoa jotzen duen aldiro, atabal-turutak arrantzaka hasten dituk zurrutaldiari aupaka.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 53. orr.

Erleak erlauntzara biltzeko, atabala edo antzeko zerbait jotzen zaie.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 168. orr.

Hitzaldiak hasi ziren, txapel gorri bat, preso egondako bat, neskato ezpaingorri bat pasatu ziren udaletxeko balkoitik, txaloka jardun zen jendea, eta gero danboliteroak atabala jo zuen tan tantan tan tan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 80. orr.

Aurrekoan, Maria gure etxera etorri zenean, familia baserritik kalera gurdi gainean jaisten zela jardun zitzaigun kontatzen: Jexuxek soinua eta Mariak panderoa, besteren batek atabala, eta tartean Ama.Soldadurik gabe, atabala gerritik zintzilik eta poltsa bizkarrean zuela amesten zuen etxerako itzulera.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 140. orr.

Atabalak eta tronpetak jotzen hasi dira, eta itxaferoak goraka abiatu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 262. orr.

Han ibiltzen ginen gero kalean behera gure uniformeekin, gure turuta eta atabalekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 100. orr.

Juamanuel Garaikoa izendatu zuten fletxaetapelaioen buruzagia eta egurrezko fusilekin eta atabalekin desfilatzen jarraituko genuen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 114. orr.

Jendea biribilean jarri da deabruak hobeto ikusteko: bolingozo eta atabalen musika suzirien zarataz lagunduta entzuten da, deabruak zirkuluak eratuz irristatzen diren bitartean.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 159. orr.

Atabalaren hotsa entzun orduko, lore ederra utzi eta erlauntzara itzuliko da, atabalaren burrunbak trumoia oroitarazten baitio.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 168. orr.

Kanta eta oihu haiekin batera, txistu baten soinua eta atabalaren danbadak nahastu ziren.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 90. orr.

Aita ordurako atarian dantzan hasia zela, atabalaren kolpeak eta edandako baxoerdiak poztuta.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 103. orr.

Danboliteroak isilune bat egin zuen, gero isiltasuna atabal hotsez urratu, tan tan tatan, eta jarraitu zuen abisua emanez, aurrerantzean greba egitea, propaganda egitea, aginduak ez obeditzea edonor fusilatzeko arrazoia eta kausa izango zela.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 24. orr.

Eta otso-belarraren lekak txistu joka ari dira, aleak atabal joka.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 58. orr.

Berehala hasi ziren txirimi-atabalak belarrien alaigarri; kaletik harantz zetozen korrikalariak ziren, zirudienez, beren txilin-soinuei eraginez, drapa-drapa eta hankak arin.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 198. orr.

2 irud/hed

Euriaren atabal kolpeak aditzen ziren leihoetan, ardien marrakak, antzaren karranka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 12. orr.

Lurrak deabruen atabal zaharra dirudi.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 124. orr.

3 atabal jotzaile (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Gaurtik etzi arte, Nafarroako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Lapurdiko eta Baxenabarreko ehun bat gaitero eta atabal jotzaile elkartuko dira Baionan. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-11-07

Hara etortzen zitzaizkigun jaun auzapeza, herriko hautetsiak eta klika edo banda osatzen zuten mutiko gazte turuta eta atabal jotzaileakETC-literatura, saiakera   Ahularen indarra, Daniel Landart, Elkar, 2011

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atabal musikategian (4)

atabala jo (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus