Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan, Joiada apaizak atabaka bat hartu, gainean zuloa egin eta aldare ondoan ezarri zuen, Jaunaren etxera sartu eta eskuinaldean. Elizen arteko biblia 2 Erg 12,10
Orduan, erregeak atabaka bat eginarazi eta kanpoan, Jaunaren etxeko atean, ipintzeko agindu zuen. Elizen arteko biblia 2 Kro 24,8
Etxe honetatik joaten dira, goizoro, posta etxera gutunen bila, hiru bat laurden lekoako bidea eginez: baliatzen dute xede horretarako atabaka baten gisara estaliriko kutxa bat, zeinaren giltza bat postako nagusiak baitu eta Rosemonde andreak bertzea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 116. orr.
Atezain zeuden apaizek atabaka hartara botatzen zuten jendeak Jaunaren etxera ekarritako diru guztia. Elizen arteko biblia 2 Erg 12,10
Agintariek eta herri osoak, pozez beterik, beren dirua ekarri eta atabaka betetzeraino eman zuten. Elizen arteko biblia 2 Kro 24,10
"PSOEren O hizkiarekin gobernatuko dut", adierazi zuen, langileen artean botoen atabaka pasatzen zuen bitartean. Berria - Euskal Herria 2004-03-10
Atabakan diru asko zegoela ikustean, erregearen idazkaria eta apaiz nagusia etorri ohi ziren Jaunaren etxean bilduriko dirua zenbatzera. Elizen arteko biblia 2 Erg 12,11