Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fede itsua denez, kontra-argudioen argiaren eraginpetik at dago... adimenaren gaitz bat da; beraz, heriotza beste tratamenturik ez du. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 52. orr.
Ohar gaitezen legaltasun-irizpidearen benetako gauzatzea, azken batean, berarengandik at dauden baldintzen gorabeheran dagoela. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 13. orr.
Funtzionarioa kartzelatik at bezala bizi da, norbaitek han jarri eta non dagoen jakingo ez balu bezala. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 146. orr.
Semaforoa atzean uztean frantses-hiztunen auzotik at gaude. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 112. orr.
Mundu errealean, telebistatik at, aurrez aurre esan nahi dut, mundu errealean hildako bat ikusten duzunean, ordea, ez dago zalantza izpirik ere benetakotasunaz. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 42. orr.
Bigarren mailatik at utzi ditu Belgikako Flanders eta Poloniako Atlas Polsat taldeak . Berria - Kirola 2004-01-31
Miarritzek etxetik at hobetu egin beharko du Top 16 Ligako finalerdietara sartzeko; urte hastapen gogorra ukanen du Heineken Koparekin. Berria - Kirola 2004-12-31
Berria izugarri azkar hedatu zen, Internet eta kolpisten kontrolpetik at zeuden irrati komunitario apurrei esker. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 40. orr.
Laino batean egin zuten Ronda kaletik lokalerainokoa, egoera transzendental batean, mundutik at, Olinpoan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 43. orr.
Begi bistara, anaia nagusi Felixek, lehiaketatik at, buru bat ateratzen die beste guztiei. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 167. orr.
Horregatik egon da senarra aurkitzera behartuta, osaba Dino izeneko bat (egiaz, Denes); lehengo astetik hura ere lan eremu batean da, etxetik at. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 37. orr.
Gure lagun euskaldunek lana egiten dute gogotik eta unibertsitate girotik at daude. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 79. orr.
Erantzunak ni baitatik at utzi ninduen, uste bainuen komeni ez zitzaidana ontziko gizon morko eta basekin ibiltzea zela, haien alboan eta haien gai lizunak aditurik galdu egin nintekeelakoan edo. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 114. orr.
Gure jaioterria ez baizik eta Mississippi urruneko lurralderen batek behar luke derrigor marko horretatik at. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 56. orr.
Iceberg baten tankerakoa zen haien maitasuna, kanpotik ikusten zenaren aldean, hondorago sustraitzen baitzen sentitzen zutena, begiradetatik at, inork antzeman zezakeen eremu ezkutuko batean. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 30. orr.
Kant-en inperatibotik ere at dago, honek gomenda bailezake noiz den egokia barkatzea eta noiz ez. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 109. orr.
Bazirudien borondatea elikatzen zuela, indarra eta iraunkortasuna ematen zuen, giharrak eta gorputz adarrak gizakien neurri orotatik at menderatuz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 263. orr.
Etxetik at ikusi zuenean bentariak, ongi itxi nahi izan zuen atea, baina ez zioten utzi mantatzaileek; izan ere, Mahai-Inguruko zaldun ibiltarietakoa egia-egiatan izan bazen ere, jende haiek ez zuten harengatik bi sosik ere emango. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 56. orr.
Agian Frantxua istorio zikin horietarik at bizi zen... Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 57. orr.
Bainillarekin ere gauza bera egin nahi izan zen baina, Amerikako oihan tropikaletatik at, landarea loratzen zen baina ez zuen lekarik ematen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 38. orr.
Jakina, guztia endekatu egin zen, eta aurrikusitako bideetatik at joan zen, iparramerikarrei maiz gertatzen zaien bezala, bestalde". Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 178. orr.
Autore batzuek iragarri, espero edo desio dutenez, etorkizun hurbileko sukaldean gure eskuak eta kontsumitu behar ditugun produktuak deskontaminatzeko berariazko ontzia izango dugu, ohiko harraskatik at. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 44. orr.
Haien atzetik, azkenean, korapilo bat eginda amildu ginen sofa gainera, zoramenaren menpe plazerraren leizera hondoratzera gindoazela, mundu zital honetatik at. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.
Ez ur sakonen hondoetatik at behintzat. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 88. orr.
Azken batean, nornahi emakume delarik ere, hemendik at dago, telefono-hariaren beste aldean, eta ni hemen nago. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 105. orr.
Horretan, ez nintzen bidetik at aritu: Japonian integratu nahi duen atzerritar orok Inperioko usadioen errespetua bihurtzen du bere ohorearen giltzarri. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 121. orr.
Maruja ere ez dago geldi, baina erritmo sekretu pausatuagoan ari da, zalapartatik at bezala. «Kuskue tanden», 2004 - 54. orr.
Ezkontzatik at sorturiko seme-alaben egoera zehaztugabea da, neurri handiagoarekin zein txikiagoarekin. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 25. orr.
Inolako kariaz ez zen onartzen libururik eramatea lantegitik at: liburuzainaren - Paglietta andereñoaren - adostasunarekin baino ezin ziren kontsultatu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 152. orr.
Naturaz at dabil, hortaz: ukitu gabe begiratzen du, porroia lako tramankulu artifizialak erabiltzen ditu (edo amodio-tramankulu naturalak ebakitzen), espermatozoideak ondorio biologiko gabeko guneei oparitzen dizkie, bizitza konplikatzen du naturaren aginduei ixkin egitearren, guraria gauzatzeko aukera airean zintzilik uzten du ("Urak dakarrena urak [...] Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 8. orr.
Baina, eta telebistaren begiaz at gelditzen zena? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 148. orr.
Hori da bizitzan aurki daitekeen Hirutasun Santu bakarra: ez alferrik galtzea, zerbaitetan ona izatea eta (amarenaz at) norbaiten edo norbaitzuen maitasuna jasotzea. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 101. orr.
Kristauaz at erabakitzen ei da kristauaren zoria; honek ez du fedea bere baitan piztu eta itxaron beste zereginik. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 44. orr.
Etxeko bizitzaz at hartzen du garrantzia Marie-Émilieren ibilerak mundu honetan: emakumeen eta haurren eskubideen defendatzaile, gizakien eskubideen aldeko... J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 139. orr.
Ez dut esan nahi badela monarkiaren bat ekonomiazko merkataritzatik guztiz at dagoena, baizik eta monarkia berez ez dela horretara hain emana. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 13. orr.
Ezkontzarekin batera utzi egin zuen Iamaliako etxe zaharra, Hilmiako jauregi hartara aldatzeko, eta semeak merkatarien mundutik guztiz at zegoen giro hartan hezi zituen, nolabait ere aitaren salerosketa mundua arbuiaraziz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 90. orr.
adigaitik at (5); ahalgarriaren alorretik at (3); ahalmenetik at (4); alor honetatik at (3); alorretik at (8); arriskutik at (4); at ariko (6); at ariko dira (4); at aritu (4); at bizi (9); at da (4); at dago (20); at dagoela (8); at dagoen (27); at dagoena (5); at datzan (4); at daude (8); at daudela (5); at dauden (20); at diren (3); at egiten (6); at egon (13); at egon arren (3); at egon dira (3); at egongo (4); at egoteko (4); at eman (4); at existitzen (5); at ez (16); at ez geratzeko (5); at ezarri (3); at ezer (6); at gelditu (19); at geldituko (5); at gelditzea (5); at gelditzeko (3); at gelditzen (9); at gera (5); at geratu (74); at geratu ondoren (5); at geratu ostean (3); at geratuko (10); at geratzea (11); at geratzeko (5); at geratzen (22); at ikusi (4); at ikusten (5); at izan (7); at izatea (3); at jarri (3); at jokatu (6); at jokaturiko (3); at jokatzen (3); at mantendu (3); at mantentzeko (3); at nengoen (5); at utz (4); at utzi (63); at utzi nahi (3); at uztea (7); at uzteko (11); at uzten (10); at zegoela (4); at zegoelako (3); at zegoen (4); at zeuden (5); atenastik at (3); baitatik at (4); beragandik at (3); bere baitatik at (3); bere onetik at (3); beretik at (5); berritik at (3); bertatik at (6); besteetatik at (3); bidetik at (4); borondatetik at (4); bozetatik at (3); burua taldetik at (3); deialdietatik at (6); deialditik at (10); deialditik at geratu (4); deialditik at utzi (3); denboratik at (8); eguzki sistematik at (4); erabat at (6); erabileratik at (7); erabileratik at uzteko (4); eraginetik at (3); erakundeetatik at (4); errealitatetik at (5); erreformatik at (4); eskumenetik at (6); espainiako kopatik at (3); espainiatik at (3); esparrutik at (3); esperientziatik at (4); etxetik at (153); etxetik at ariko (5); etxetik at irabazi (5); etxetik at irabaztea (3); etxetik at irabazteko (3); etxetik at jokatu (5); etxetik at jokaturiko (3); etxetik at jokatzen (3); europatik at (4); euskal herritik at (9); eztabaidatik at (5); final laurdenetatik at (9); finalerdietatik at (7); finaletik at (26); finaletik at geratu (7); gizartetik at (5); gobernutik at (10); gogotik at (3); gugandik at (25); guztietatik at (3); guztiz at (5); hartatik at (6); hauetatik at (4); hemendik at (9); herritik at (11); honetatik at (15); horietatik at (8); horretatik at (10); ilaratik at (5); irabazteko lehiatik at (6); irismenetik at (3); itunetik at (5); jaitsiera postuetatik at (3); kargutik at (3); konstituziotik at (3); kontroletik at (6); kontrolpetik at (5); kopatik at (21); kopatik at geratu (7); kopatik at utzi (5); legebiltzarretik at (9); legetik at (5); lehiaketatik at (14); lehiaketatik at utzi (4); lehiatik at (24); lehiatik at geratu (8); ligatik at (16); ligatik at geratu (5); ligatik at utzi (3); mailatik at (4); merkatutik at (3); mugetatik at (11); mundutik at (23); mundutik at bizi (3); nigandik at (8); onetik at (4); orotatik at (9); partidatik at (6); politikatik at (5); postuetatik at (10); postuetatik at geratzeko (3); prozesutik at (7); sistematik at (10); taldetik at (10); txapeldunen ligatik at (11); txapelketatik at (13); txapelketatik at geratu (6); txapelketatik at utzi (4)
zelaietatik at (8); zelaitik at (11); zerrendatik at (9); zerrendatik at geratu (4); zurrunbilotik at (3)