Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aszetismo iz aszeta bizitzaren dokrina eta praktika.

Aszetismoa, puritanismoa, lana, nekea, sakrifizioa eta horrelako baloreetan oinarritutako moral berri bat proposatuko du.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Atsegina, irrika, zirrara, sexua, kontrolatu egin behar dira, eta lana, sakrifizioa, aszetismoa, diziplina, etekina eta horrelako balioen menpe daude.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Askotariko mitologia dibergenteak irazkitu zituzten histrioiek; batzuek aszetismoa predikatu zuten, beste batzuek lizentzia, denek nahasmena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 142. orr.

Ortegarentzat ere kakoa mendebala kristautu izatean datza, hots, aszetismo kristaua germano ertarotarren oldarrari nagusitu zitzaionez gero hedatu den moral gelbera, ahul, melengan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 238. orr.

Moral burgesaren aszetismo santujaleari aurre egiteko asmoz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 42. orr.

Axularren Gero (1643) ez da pentsamendu originala (batzuek itzulpen soil bat baino ez dela diote) baina aurreko mistizismo iluminatuari aszetismoarekin erantzun nahi izan zion.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 317. orr.

Argi zagok munduari uko egin, eta aszetismoari lotu hatzaiola.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 175. orr.

Bere aszetismoak jainkoturik bezala sentitzen zen orain, libre; epikuroarrek eta Pirronen jarraitzaileek kantatzen duten ataraxia-egoera hori begiztatzen hasia zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 233. orr.

Lehenengo bizantziar aszetismoaren ezaugarri nabarmenetako bat gizarte-zuzentasunaren eta behartsu eta zapalduen alde egiteko zaletasun sutsua da  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 99. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus