Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aszetiko izond aszetari edo aszetismoari dagokiona.

Elkarrizketa gehienetan, hegazkinlariek berebiziko garrantzia ematen zioten prestakuntza fisikoari; eta haien argazkietan bizimodu aszetikoaren markak agertzen ziren: ez zegoen haien aurpegi zailduari begiratu besterik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 20. orr.

Idazkerak galdu egin du Lehen Bizitza-n zuen borobiltasuna, eta bigarren partean bereziki tankera aszetiko eta exortatiboa hartu du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 277. orr.

Halako ukitu aszetiko bat zuen aurpegian.     «Kuskue tanden», 2004 - 168. orr.

Izan ere, orduan "heziketa sexuala" deitzen zena, burgesiak bere moral aszetiko eta puritanoa ezartzeko erabiltzen zuen arma bat besterik ez zen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 34. orr.

Batzuetan esan izan da Ekialdeko Erromaren ideal aszetikoa bere garaiko mundutik erretiratze antzua zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 99. orr.

Antzinako tradizio aszetikoa: anakoreta siriarren artean, "neurritasunaren aurkako bekatutzat jotzen zen janari egosiak jatea", S. Jeronimoren esanetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 765. orr.

Bertute aszetikoak eta hauen saria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 741. orr.

Itzuli naiz logelara leku aszetiko hau laket zait.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 165. orr.

Ideia hau, Erdi Aroko literatura aszetikoan erruz erabilia, San Gregorio Handiaren testu batetik dator: etsai biluziekin (espiritu gaiztoekin) biluzik borrokatu behar da; jantziak dituenari nondik heldu izango bailukete, lurreratzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 414. orr.

Eta gerlaren erdian, gerlaren medioz nintzen artetan kasik uros, lagunen erdian, haien idurikoa nintzela, gizon gizonen artean, oihal etxearen goxotasun aszetikoan sentimentu arrunt eta sakonekin adiskidantzan sartua jende normalarekin.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 59. orr.

Hexagonoetara oldarrean sartu, baimen-agiri ez beti faltsuak erakutsi, gogo txarrez liburuki bat orri--pasa eskuartean erabili, eta apal osoak kondenatzen zituzten: haien suhartasun garbikoi, aszetikoari, zor zaio milioika liburu hain zoroki galdu izana.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 64. orr.

Horrek guztiak -zorroztasun aszetikoenari ere erantsi diogun pragmatismoak- "errebelde dezente eta fariseu dezente" sortu du gurean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.

Idazkera trinkoa, guztiz soildua, elipsiz betea, aszetikoa, ez dakit zergatik, baina moralisten artean estimazio berezia izan ohi duena.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 12. orr.

Deigarria da koloreen aukeraketa aszetikoa zuria eta beltza besterik ez dira erabiltzen baina argien diseinu tenebrista, gune argiak oso argi eta ilunak erabat ilun uzten dituena, guztiz bat dator esandako estetika barrokoarekin.  Berria - Kultura   2004-03-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus