Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aszetika iz aszetismoa.

Horrek ez du ukatzen, baiesten baizik, nahi eta gura guztien jaun gidari gogoa izan dadin, aszetika eta diziplina behar-beharrezkoak direnik.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 65. orr.

Baina segituan kontrarreforma bultzatu zuen Eliza katolikoak, eta euskal literatura aszetika eta pragmatika erlijioso katolikoko liburuak egitera bideratu zen.  Berria - Harian   2005-04-13

Aszetikaren eta otoitzaren zale porrokatuak zer esan ez dakitela geratzen dira Frantziskok eta Jainkoaren bere juglar-taldetxoak bizi duten askatasunaren aurrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 939. orr.

Atal honetan agertzen den jarrera ezkorra emakumeenganako harremanetan -ohikoa bestalde Erdi Aroko aszetikan- ez dator bat beste testigantza askorekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 350. orr.

Aszetikaz, liturgiaz eta kanonez zenbait iruzkin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 29. orr.

Donostiako gauak, Apollinaireren esentzia bioleten bila jarduten zuten ehunka gazte, beren guruinen poderioz eta katixima eta aszetikazko idatzietatik edanez, miraria gauzatzera deituak.     «Kuskue tanden», 2004 - 65. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus