Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aszeta iz izpirituaren betetasuna lortzeko gorputza hilduratzen duen pertsona.

Handik aurrera bakarrik egon zen Taibele, bi bider abandonaturik, aszeta batek lehenbizi eta deabru batek gero.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 32. orr.

Erlijioari begiratzen badiogu ere, praktikotasunetik hain urruti dagoen alor horri, euskal literaturak aszeta asko eman ditu -onbiderako praktika eta ekintza aldarrikatzen dutenak, alegia-, baina mistikorik ez, beharbada mistikak bere-berea duen kontenplazioa ez datorrelako bat gure izaerarekin.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.

Elizgizon odolzaleak, Clisifo aszeta ospetsuak ezin hazia isuri gabe eutsi estatua eder baten aurrean.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 153. orr.

Aszeta errukarriak bizitzeko aski zuen jaunak egunero ematen ziona, hau da, hiru ogi kozkor, gurin doi bat eta eztia.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 88. orr.

Apenas erreparatu omen zion gizonaren gorpuzkera zimel eta segailari (komisarioak behin eta berriz eskatzen dizkion zehaztapenei erantzunez, "aszeta baten gorpuzkera" zuela dio Monikak, "aszeta mundutar batena"), ez omen zuen erakarri iragartzen zuen misterioak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 140. orr.

Ordu arte lege doktoreak eta aszetak besterik ez ziren bere gelara sartu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 126. orr.

Joan Limosnariaren biografiak iradoki lezake bizantziarrek, premia izan zutenean, zergatik jo zuten, pentsatu gabe, laguntza eta kontsolamendu bila aszetarengana, haren sinpatia eta laguntza izateko erabateko ziurtasuna baitzuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 99. orr.

Malkoen dohainik gabe, atleta (--=aszeta) hauetako inork ezin uki jainkoari orpoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 185. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus