Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiri autoaren asunto hori gustatuko zaik gehien, ezta? Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 86. orr.
Ez dut ezer ere jakin gura odol xurgatzearen eta morfina partitzearen asunto horrekin. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 168. orr.
Tennis Clubeko saunan, toalla zurietan bilduta eta izerdia kopetatik behera ibaika zeriela, erregaluen asunto guztia kontatu zion Letiziak. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 58. orr.
200 txirrindulari lehian kokapen ona lortzeko, asunto txarra. Berria - Kirola 2004-07-07
Asunto larrietakoa, hau ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 285. orr.
Asuntoa tumore bat da. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 154. orr.
Asuntoa da muga bat jartzea, muga bakar bat mundu zabalean, eta bi estatu sortzea, bi estatu bakarrik mundu zabalean, bata kosmopolittentzat eta bestea euskalpolittentzat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 162. orr.
-Zer moduz loftaren asuntoa? Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 63. orr.
Branek, asuntoa zail samar ikusirik edo, pare bat bider zaunka egin eta handik arramaka joan zen, hainbeste gorrotatzen zuen doinutik urrun, babesleku baten bila. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 123. orr.
Ministroak sistemaren interesak, negozioak, aferak, asuntoak, kudeatu behar ditu, hori da bere beste eginkizunetako bat. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 118. orr.
Asuntoak badu bere grazia, umorez hartuz gero. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 27. orr.
Hortaz, hasten zara asuntoari bueltak ematen eta egun batean aspertu egiten zara hainbeste teatrokeriarekin. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 35. orr.
Hori beste gauza bat zen, ez zen harritzekoa komisarioak asuntoari ogi lizunduaren usaina hartzea. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 69. orr.
Berrogeita hamar hektolitro arto eskaini nion asuntoaz ahazteko; baina ez zizkidan onartu. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 93. orr.
'Bizitza honetan balio duen gauza bakarra larru asuntoa da,' esan zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 39. orr.
Zure asuntoen arduraduna al naiz? Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 59. orr.
Amodio-asuntoengatik joana nintzela? Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 172. orr.
asuntoa da (3)