Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asun 1 iz basalandarea, hostoak azalmintzan hazkura mingarria eragiten duten ilez beteak dituena (Urtica dioica).

Handik laster eliza batean sartu zen eta orotan barreiaturiko intsentsu usainak haurtzarora eroan zuen: negar gutizia piztu zitzaion; maitetsuki nehoiz ez artaturik, asun eta sasi arteko lore salbaia zela zirudion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 128. orr.

Goiok besarkatu egin ninduen eta braustakoan, lagunen zirkulua zabaldu zelarik, asun eta eskonbroen gainera erori nintzen atzeranzka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 270. orr.

Zelaia bukatzen zen lekuan, lurrak apur bat beherantz egiten zuen, lehorra eta harritsua bihurtzen zen, eta asunak eta sastrakak ageri ziren han eta hemen sakabanaturik.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 108. orr.

Asunak bezalako erredura sor dezakete ukituz gero.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 227. orr.

Laharrek, asunek eta elorri abarrek jantziak eta zangoak lahardikatzen zizkioten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 12. orr.

Beste belar asko ere zabaltzen da harresian barna, asunekin eta mitxoletekin nahasturik, eta beren berdetasunarekin eta beren lore txiki soilen konstelazioekin apaintzen dituzte almenak, gezi-leihoak eta matakanak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.

Bidezidorrean behera hartu zuen gero, ezker-eskuin zeuden ote zuri, garo eta asunen sastadei erreparatu gabe.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 12. orr.

Baina sekula jakin ez duzuna da asunen gainean jesarri nintzela; soinekoa igo egin zitzaidan, izterrak errerik neuzkan eta, mugimendurik txikiena eginda, gehiago erretzen zizkidaten asunek.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 243. orr.

Ba asuna aski badugu gure etxalde inguruetan eta dailua erabili nahi duen jende gutxi!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 194. orr.

Laharren ordez zipresak haziko dira, asunen ordez mirtoak.  Elizen arteko biblia   Is 55,13

Noizbehinka jinen zen gasnari gustuaren emateko oihal hura asunez ihaurgaitzen zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 39. orr.

Bere kapa beltz luzeaz ikasleen artean ibili zen Snape, asun iharrak nola pisatzen eta suge-letaginak nola txikitzen zituzten begira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 127. orr.

Zahiarekin orea egingo zitzaien, tartean asun-berdura, txiki-txiki eginda nahasturik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 55. orr.

Goizero bezala, asun-ura eman dio amonak Agustini, landarearen erresumina ezin hobea omen da-eta eztarririk zakarrena ere leuntzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 231. orr.

Pozoia, maltzurki ezkutatzen saiatu arren, beti aurkituko duzu asun-ardoaren ezkerreko aldean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 257. orr.

2 asun-borta (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Hona Coleophora genero honetako tximeleten beldarrak aurkitzeko egokiera emango dizuten landare batzuk: [...] otondo-belarra, axarioa, asun-borta, zaparta-belar zuria, [...]. ETC-prentsa   Argia, 2011-03-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus