Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asumitu, asumi(tu), asumitzen du ad bere gain hartu.

Horren arabera, bankuek berek bakarrik asumitu beharko dituzte berezkoak ez dituzten jardueren gaineko arriskuen ondorioak, eta ezingo diete arrisku horiei aurre egin usadiozko baliabideak erabiliz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 187. orr.

Esan nahi dut, inpresioa dudala, espainolek gutaz esaten dituzten gezur batzuk sinestu eta asumitu ditugula.  Berria - Harian   2005-07-07

ANAES batzordeak so egin du xeheki eria nola segitua den zerbitzu batetik bestera, operatuak nola asumituak diren, bereziki aste burutan, hots zerbitzu ordenarioak hetsiak izaiten diren tenoretan.  Herria   2005-07-14

Errepresioaren ondorio diren kalte pertsonalak asumitzea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 66. orr.

Batzuei zein besteei eskerrak, erlatibismoan gaur ja ez dugu mehatxu bat sentitzen, kontzientziaren garapenerako eta gure erabaki pertsonalen erantzukizuna geuk ausarkiago asumitzeko eskaintza bat baizik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 61. orr.

Nire ardura asumitzen dut, nahiz eta ez dudan behin ere horrelakorik desiratu.  Berria - Kultura   2004-03-30

Ekonomilariek errazegi asumitzen duten hipotesia da: aurrerakuntza soziala dela hazkunde ekonomikoaren azken ondorioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 289. orr.

Gezurrezko galdu-ustearen dotrinanteak psikologo klinikoaren pare dira, eta terapia bergizarteratzaile bat nahi lukete obratu: galera batek utzitako zulo beltz hondogabea gezur zuri polittez bete, edo, beraien hitzez esanik, errealitatea normaltasunez asumitzen, irensten, jaten erakutsi gaixoari edo gaixo-ustekoari, eta, azken buruan, galtzaileari irabazle dela sinetsarazi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus