Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asturugaitz izond/iz zorigaitzezkoa; zoritxarra, ezbeharra.

Metrailadore-deskarga batez akabatu zuen harakin-haur bidutzi batek, Salò-ko errepublikak erreformatorietan erreklutaturiko hamabost urteko morroi asturugaitz haietariko batek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 75. orr.

Gerra bidegabe eta asturugaitz batera eramana zuen Italia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.

Txango noragabeok nolabaiteko atseden apurra ematen zidaten burutik kendu ezinik nerabiltzan gogoeta asturugaitzetatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 106. orr.

Heldu zen azkenik nire zorigaitza ekarri behar zuen eguna; eta ezin sinetsizko asturugaitzaz, egintza onest bat egokitu zitzaion zorigaitzari seinale.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 123. orr.

Bosgarren pisuko leihoa zabaldu zuen Jeannek eta amaitzear zeukan haurdunaldiari erreparatu barik, asturugaitzak ahuldutako bere gorputza utzi zuen erortzen.  Berria - Kultura   2004-06-12

Sehi horrek mezutu digunez, Valmont jaunak kausiturik øøøko herrian asturugaitzeko familia bat, zergak ezin ordaindu ahal izateagatik altzariak saldu behar zizkiotena.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 87. orr.

Asturugaitzekoak gaitun hemen egoteagatik, hemen ez baitugu izango inolako salbaziorik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 114. orr.

Begira, bestela, honako esaera zahar hauek bildu duten mandio-uzta: Garizuma eta urkabea, asturugaitzentzat, zorte onekorik gutxi, beti ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 92. orr.

Haatik, zer asturugaitzez ez ote zara jadanik zuhaur?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 150. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus